Fordismoa enpresak garatzeko modu bat da, Henry Ford izeneko gizon batek garatu zuena. Ondoren explikatuko dudan Taylorismoan oinarritutako ekintza bat da. Lanaren antolakuntza zientifikoa edo lanaren zatiketa baliatzen duena. Ekoizpen katea ematen da, bertan, langile bakoitzak lan postu bakar bat dauka ekoizpen garaian, hau da, ekintza txikietarako langile zehatz batzuk daude, hauek beraien ekintza osatu eta hurrengo langileei, beraien ekintza zehatza izango dutenak, eta horrela behin eta berriz kate bat osatuz. Horrela, produktuaren ekoizpen kostuak murriztu, merkatuan produktu merkeak eskaini eta eskaria gehitu egiten dira, aldi berean enpresaren hazkundea eraginez. Forden helburua bere produkzioa eta efizientzia hobetzeaz gain, bere langileei baldintza hobeak eskaintzea zen. Ekintza txikietarako langileak behar izateak lan asko sortu zituen eta lan simpleak izateak ikasketarik ez behar izatea abantaila izan zen langabezian zeuden pertsona askorentzat. Geroz eta langile gehiago izan, azkarrago ekoitzi eta merkeago sal zezaketen kotxeak eta horren ondorioz, Estatu Batutar erdi mailakoentzat eskuragarri zegoen eta gehiago irabazi zezaketen. Lan asko sortzeaz gain, soldatak igo eta idazten eta irakurtzen erakusteko ikasketak sortu zituen bere langileentzat. Enpresak asko garatu eta Estatu Batuetan kotrea eskuragarri bihurtu zen. Hala ere, langile askok arazo psikologikoak sufritu zitzten lan monotono eta errepikakor bat egitearen ondorioz, gaur gun gertatzen denaren antzera.
Nire ustez, Ford jaunak lan oso on bat garatu zuen, izan ere, bere langileen bizi baldintzaz arduratzeaz gain teknika oso on bat desarrollatu zuen, gaur egun erabili egiten dena.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.