unibertsitateko karrera bukatu ahala ez jakitea zer egin. Egoera horrek askotan, zoritxarrez, langabeziara eramaten gaitu. Ordea, badago ere enpresa berri bat gauzatzeko nahiarekin bide berri bati ekiten diotenak. Horiek, haien ideiak erabiliz, enpresa berri
bat sortuko dute eta enpreseari ekintzaileak izango dira.
Baina zer da benetan ekintzailea izatea? Dirudien bezain erraza al da enpresa berri bat zerotik sortzea?
Jakina denez, enpresa berri bat hastea ez
da lan erraza. Ekintzaile bat izateko jarrera ausarditsuak eta lehiatsuak izatea beharrezkoa da, proiektu eta ideiak sortzeko momentuan hain alde arriskatzeko adorea ez baitu edonork. Proiektu hau martxan jartzeko, ideiak edukitzeaz gain, oinarrizko jakinduria
ere eduki behar da.
Ezeri ekin baino lehen,proiektu horretan
landuko diren ezagutzak aztertu beharko dira: iturri desberdinetako informazioa eskuratuz eta ikasitakoarekin baliatuz. Behin analisi sakonekin amaitzean, hurrengo zeregina ekintza planifikatzea izango da. Erraza badirudi ere, denbora ongi antolatzea eta
banatzea ez da horren zeregin sinplea. Zer, zein baliabiderekin, nola eta halako oinarrizko datuak zehaztea gora handiko zeregina da. Ondoren, ideiak gauzatu egin behar dira, esperimentuak egiteko fasea. Ideia hauekin esperimentuari buruzko hipotesiak egin,
frogatu eta ondorioak atera behar dira. Hurrengo fasea berrikuntza-faseari dagokio. Fase honetan egindakoa komunikatu beharko da; hau da, nork bere argudiaketak egoki azaldu eta aurkezpen argi bat egin beharko da. Azkenik, amaitutzat eman baino lehenago, egindako
proiektu berri hau ebaluatu eta eztabaidatu egingo da; zailtasunik egon ote den, enpresa berri hau martxan jartzeko prest dagoen ebaluatu, okerrik edo arazorik dagoen egiaztatu,etab.
Honek, oztopo mila ere izan litzake. Diruak
garrantzi handia du honelako proiektuetan, diru kantitate handia jarri ohi baita eta gehiengo kasuetan, norberak jartzen du haren dirua. Honek ondorio negatiboak izan litzake, batik bat, zorretan egotea eta beharrak asetzeko diru minimo bat ez izatea. Diruaz
gain, esperientzi faltak ere arriskuak eta arazoak suposatu litzake; azken finean, oinarrizko jakintzak ez badira menperatzen, proiektua ongi bideratzeko arazoak egongo dira.
Diru laguntzak ere aipatzekoak dira. Finantza
arloan, ekintzaileek laguntza handia behar dute. Horregatik, administrazioak ideia ondo garatuak eta onak ikusten baditu haren zeregina izango da diru laguntzak ematea proiektua bultzatzeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.