2018(e)ko irailaren 21(a), ostirala

IKASBIDAIA MALLORCARA

IKASBIDAIA MALLORCARA

Ikastola bukatzean batxilergoko ikasle gehienek bidai bat antolatzen dute kurtsoa, ikaskideak eta hain gogorrak izan diren azken bi ikasturteei agurra emateko. Normalean Mallorca, Gandia edo Europatik egindako bidaiak izaten dira jendearen leku gogokoenak bidaia hori burutzeko. Dena ikasleen kabuz antolatzen da, lan zaila eta denbora asko eskatzen duena denez, ikasle eta ikastola gehienek guztia antolatzen duten enpresen esku uzten dute lan hau; hegazkina, hotela, festak, garraioa eta beste hainbat ekintza antolatuak edukitzeko esfortzu fisikorik gabe.

Esfortzu fisikorik ez baina esfortzu ekonomiko handia eskatzen duten bidaiak izaten dira normalean. Bidaia hauek ekainean egiten dira gehienetan eta denboraldi baxua dela kontuan izanda, bidaiak kostatzen duen diru kantitatea oso altua da.

Enpresak bidaiak antolatzen kurtso hasieran hasten dira, geroz eta lehenago hasita prezioak baxuagoak direlako. Guztia goiz antolatzea ondo dago baina badaude enpresa batzuk, orokorrean ikasleen gustukoenak, nun astebete inguru ematen dizuten erabakia hartzeko beste agentzia edo aukeren berri edukitzeko denbora kenduz.
Agentziek sinestarazi nahi digute monopolioak direla, ez dagoela beste aukerarik baina gure inguruan bidaia hori askoz merkeago egiteko aukera dago, ez direlako monopolioak, hain zuzen ere, horretara dedikatzen diren enpresa asko daude. Gainera, enpresa ezberdinekin joanda diferentzia 200€ ingurukoa izan daiteke ia ekintza berdinekin.

Agentzi ezagunenak “Tu Fin De Curso”, “Unicampus”, “Viajes University” eta Viajaway dira. Ezagunenak ez ezik garestienak badira nahiz eta beraien arteko diferentzia 100-200€ inguru artean dagoen. Hotel gehienak “arenal zone”-en egoten dira, gazteentzako egokienak, eta gutxien kostatzen duenak 439€ balio du (7 egun eta 6 gau). Bestalde, hegazkinak (joan-etorriak), goiz hartuta 102€-ko prezioa du gutxienez. Horrez gain diskotekak eta gaueko ekintzak, gazteon artean ekintza gogokoenak izaten dira orokorrean eta diskotekek hori kontuan izanda tratuak egiten dituzte hauetara joateko bonoak eginez, esaterako; “Tito’s”,”Pachá” eta “BCM” dira diskoteka ezagunenak eta bono bat eskaintzen dute 3 diskoteketara joateko, bono horrek 100€ balio du. Badaude bono edota eskaintza merkeagoak ere bai baina horiek eskatzen dituzten diskotekak ez dira hain ezagunak, horregatik hauen prezioa 85€ ingurukoa izaten da. Noski, bono hau ez dago agentzien eskaintzen barruan beraz joan nahi bada diru hau gastu estra moduan ordaindu beharra dago baina ez dago haraino joan eta joaten ez denik, gastu ziur bat da.

Nahiz eta argi dagoen hegaldiak, hotelak eta gaueko diskotekak ez diren merkeak guzti honek duen prezioa ez da batere hurbiltzen agentziak kobratu nahi dituen 800€-etara. Beraiek irabazia nonbaitetik atera behar dutela argi dago baina hala ere bidaia hauek antolatzen dituzten enpresen arteko diferentziak ikasle askok duten joateko aukera asko aldatzen du. Azken urte hauetan Espainiako familia askoren egoera ekonomikoa asko hobetu den arren familia askok ez dute bat batean gastu honi aurre egiteko modurik ezat gogorik ere kasu askotan.

Nire eta inguruko jendearen esperientzia pertsonaletan oinarrituta esan dezaket bidai hauen kostua ia bikoiztu egin dela azken urte hauetan, eskaintza geroz eta okerragoa dela eta hala ere urtero jende gehiago joaten dela.

Duela 8 eta 5 urte bidaia honek 400€-ko prezioa eta egun berdineko iraupena edukita, egia da egunean egindako ekintza kopurua ez zela oraingo berdina baina kontuan izanda gau eta egun guztiak gelditu gabe pasatzen direla deskantsu ordu batzuk ez datoz batere gaizki. Duela 2 urte prezioa jada igo egin zen, oraingo honetan bidaiak 550€-ko prezioa zuen, iraupen eta hotel berbera, ekintza kopuru ia berbera eta ikasle kopuru handiagoa. Hainbeste igo da benetan Mallorcako prezioa edo iruzur egiten ari zaizkigu?

fin de curso mallorca bilaketarekin bat datozen irudiak





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.