Facebook Mark Zuckerberg estatu batuarrak, 2004ean, Harvard unibertsitateko ikasle zela sortu zuen sare soziala da. Gaur egun, milioika erabiltzaile ditu mundu osoan zehar eta gizarte-sare zerbitzu erabilienetako bat da. Facebook enpresa multimilionarioa bihurtu da lehen aldiz ireki zenetik eta ekonomian ez ezik, erantzukizun handia izan du arlo politikoan eta gizarte mailan.
Enpresak interneteko marketin gero eta berritzaileagoak erabiltzen ditu gizarte-komunikabideen plataforma erabiliz. Irabazien ehuneko oso altu bat iragarkietatik jasotzen du; eta horregatik gero eta iragarki gehiago izatea komeni zaio enpresak aurrera joatea nahi badu. Hori baita azken finean enpresa guztien helburu nagusia.
Horretarako, Mark Zuckerberg-ek Facebook erabiltzaileen datuak saldu ditu sare sozialean agertzen diren iragarkiak egiten dituzten enpresei, erabiltzaileen zaletasunak eta interesak zeintzuk diren jakitea komeni zaielako; iragarki eraginkorragoak egiteko eta arrakasta handiagoa izateko.
Azken aldian berriz, Europar Batasunak hori geldiarazi nahi izan du, Facebok-ek ez baititu lege jakin batzuk betetzen; hala nola, erabiltzaileen pribatutasuna errespetatzearena. Bruselatik, parlamentuak, denbora dezente darama Marck Zuckerbergi Europar Batasunean finkatzen diren legeak errespeta ditzan eskatzen. 2018ko maiatzean, Facebooken sortzailea bera joan behar izan zen Europar Batasuneko parlamentura barkamena eskatzera eta aldaketen berri ematera. Hala ere, egoerak berdin jarraitzen du, justizia komisario europarrak esan duenez urte amaierarako aldaketarik gertatzen ez bada konpainia santzionatzeko asmoa dute.
Azken urte honetan, Europar Batasunak lan handia egin du interneteko segurtasun arauak hobetzearren, eta facebook zenbat pertsonaren datuen jabe dela jakinda; hau da, bere erabiltzaile guztiena, oztopoa da nabigazio segurua ziurtatzeko orduan. Parlamentutik berezikiko presioa jarri diote enpresa honi, facebookek gizartean duen oihartzunarengatik. Azken finean, hein batean, facebook-en gizartearen isla ikus daitekelako.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.