2018(e)ko irailaren 20(a), osteguna

NIKE ETA ERANTZUKIZUN SOZIAL KORPORATIBOA

Erantzukizun Sozial Korporatiboa (ESK) enpresek, euren lehiarako kokapena eta balio erantsia hobetzeko helburuarekin, gizarte, ekonomia eta ingurumen arloean egiten duten borondatezko ekarpen gogotsua da. Hobetzeko bide horretan enpresa kudeatzeko jardunbide, estrategia eta sistema multzo bat biltzen da, ekonomia, gizarte eta ingurumenaren arteko oreka berri bat lortu nahi duena.

Orain dela urte batzuk azalera atera zen berri esanguratsu bat, Nike markak Malasian enpresa batzuk zituela eta bertan langileei soldatak izoztu, atzerritar langileei etxebizitza miserableetan sartu eta pasaporteak kentzen zizkietela. Berri honek gizartean inpaktu handia eduki zuen eta horri aurre egiteko Nike markak bere ESK berritzea erabaki zuen 2012an.
Erantzukizun Sozial Korporatiboko kodigo berri horretan aspektu sozial, ekonomiko eta ingurumenari lotutako akordioak sinatu zituzten, horietatik esanguratsuenak hauek dira:

  • CO2 isurketa %20 batean murriztea
  • Uraren erabileraren efizientzia %15 batean igo produktuak egiterako momentuan
  • Produktu kimiko arriskutsuak erabiltzeaz uztea 2020rako
  • %10 bat murriztea fabrikazioko hondakinak
  • Langileen funtsezko eskubideak errespetatzea
  • 3.munduko herrialdeetako langileei lan baldintza onak ematea
  • Lan egiteko leku seguru bat ziurtatzea
  • Langileen ongizate eta osasuna sustatzea
  • Langileen egoera ekonomikoa orekatzen saiatzea
Ondorioz, ESK politika berritzeak onura garrantzitsuak ekarri dizkio ingurumenari eta langileei, langileen bizi-kalitatea hobetuz eta ingurumenean dugun inpaktua gutxituz. Baina, sinistu al dezakegu aldaketa drastiko hau egiazkoa dela, jakinik legeari iruzur egin dion enpresa batengatik datorkigula ?

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.