Elon Musk Hego Afrikako eta estatu batuetan nazionalizatutako enpresaburu bat da. Hainbat enpresa sortu ditu, bere proiektu famatuenen artean PayPal(gaur egun 105 mila miloi balio du), SpaceX, SolarCity, The Boring company, Hyperloop, OpenAI eta guztietatik ezagunena Tesla, auto elektrikoen erregea.
Zergatik dago ikerketa bat Elon Musken aurka? kontua da burtsak zenbait arau dituela eta dirudienez izan daiteke Elonek hauek neurri batean puskatu izana. Abuztuaren 7an Tweet batekin iragarri zuen tesla pribatua bihurtzeko intentzioa, hau da, burtsatik ateratzekoa. “Tesla pribatua bihurtzea kontsideratzen ari naiz 420$ era. Finantzaketa ziurtatua”. Momentu hartan Teslaren akzioa 300$ ingurura zegoen eta kontuan hartuta diferentzia handia dagoela, inbertsore askok dirua sartu zuten teslan etekin azkar bat lortzeko intentzioarekin. Akzioak izugarri igo ziren 380$era iritsi arte. Hala ere enpresa burtsatik ateratzeko posibilitatea dudan jartzen hasi zen izan ere honen kostua izugarri handia izango litzateke, guztiz ezinezkoa Elon Muskentzat ere (bere 20milaM ez dira nahikoak). Kontua da azkenean atzera egin zuela eta Tesla igo zen modu berdinean jaitsi zen, 285$-era hain zuzen ere.
Inbertsore kortoplazista asko teslaren aurka inbertitzen ari dira, futuros deitzen den mekanismo nahiko konplexu batekin. Kontua da diru asko galdu dutela Elon Musken engainuagatik, 1.3 milaM$, eta denen artean salaketa bat jarri dute estatu batuetako auzitegi batean. Horregatik Estatu Batuek Elon Musken aurka ikerketa bat ireki dute eta kortoplazistei arrazoia ematen badiete, posible da Teslaren CEO-a Kartzelara joatea eta bere enpresa kapital suspentsioan sartzea Vilas Capitalek, fondo bajista batek, esan duen bezala. -
Iturriak:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.