LANGABEZIA
Langabezia edo desenplegua lan egiteko borondatea eta gaitasuna duten gizabanakoek langabeek gogoz kontra jasaten duten lanik ezeko egoera da . Lanik eza duen lan indar osoaren ehuneko gisa neurtzen da langabezia, gehienetan langabezia-tasaren bidez: lanik ez duen biztanleria aktiboaren ehunekoa (lanean aritzeko adina izanik, lanean edo lan bila ari direnek osatzen dute biztanleria aktiboa).
Beraz, langabezia aztertzean kontuan izan beharreko faktore nagusietako bat faktore demografikoa da. Izan ere, jaiotza- eta heriotza-tasek, biztanleriaren bizi-itxaropenak, edota migrazio-mugimenduek eragin handia dute langabeziaren bilakaeran.
Bi alderdi dira:
- Enpresak: faktore hori eskatzen dute (lan-eskaria).
- Langileak: lana, ekoizpen-faktore garrantzitsua, eskaintzen dute (lan-eskaintza).
Lau langabezia-mota daude , edo bestela esanda, langabeziaren lau kausa aipatu ohi dira: langabezia,frikzionala, klasikoa, ziklikoa eta egiturazkoa.
- Langabezia frikzionala: lan bat utzi berria izanik, beste baten bila ari direnen egoerari loturikoa da; beraz, beti zor izango zaio faktore horri langabezia osoaren ehuneko txiki bat, beti izango baitira estatistikak osatzean lan bat utzi eta beste lan baten bila ari diren langile batzuk.
- Langabezia klasikoa: soldata-maila altuegiei dago lotua. Zenbait ekonomialarirentzat (ekonomialari klasiko eta neoklasikoentzat, hain zuzen), soldata garaiegiak dira, lan-merkatuen gehiegizko zurruntasun, arauketa eta parte-hartzearekin batera, langabezia sortzeko iturri nagusiak.
- Langabezia ziklikoa: ekonomia-zikloetako atzeraldi edo ekonomia-jardueraren beherakada-fasearekin loturikoa da. Atzeraldian den ekonomian produktu eta zerbitzuen eskaria osoa ez da gai lan bila dabiltzan guztientzat lana sortzeko.
- Egiturazko langabezia: ekonomiaren egituran izaten diren aldaketa sakonei loturikoa da. Aldaketa horien ondorioz, sektore batzuetan lanak gora egiten du, eta beste batzuetan, berriz, lanik eza areagotu egiten da.
Esan dezakegu Euskal Herrian langabe kopurua pixkanaka jaisten ari dela, honen ondorio nagusia enplegu berriak sortzen ari direla da. Langabezian egoteak baita ere ondorio larriak ekarri ditzazke, adibidez, suizidoaren kausetako bat langabezia zela.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.