Gaur egun, geroz eta janari prozesatu gehiago kontsumitzen da mundu osoan zehar eta, jakina denez, biztanleriaren ehuneko handi batek zabor janariarekin lotutako gaixotasunak ditu (obesitatea, kolesterol altua, bihotzeko arazoak…). Espezialistek hainbat arrazoi ematen dituzte gaixotasun hauek justifikatzeko (genetika, kirol falta…). Baina, ekonomiaren hainbat faktoreek ez al dute honetan eragiten?
Hasteko, prezioak alderatuz, zabor janariak janari osasuntsuak baino prezio altuagoak izaten ditu normalean, eta horrek, oharkabean, zabor janariaren kontsumoa handitzen du. Txutxeria kilo bat eta fruta kilo bat konparatuz gero, txutxerien kiloa merkeagoa aterako da. Horrekin batera, janari ez-osasuntsu hau oso eskuragarri dago: autoentzako janari zerbitzuetan, etxera eramaten dituzten zerbitzuetan, zerbitzu azkarretan edo 24 orduko makinetan adibidez. Horrela, pertsona batek zerbait jateko presa badu, eskuragarriago izango ditu.
Horretaz gain, publizitateak ere, janari ez-osasuntsuaren kontsumoa bermatzen du, izan ere, komunikabideen bitartez modu inkontzientean zabor janariaren informazioa jasotzen dugu eta janari mota honen beharra sortzen zaigu. Estatu Batuetan egindako ikerketa batean iragarkien %80a zabor janariei edo edariei buruzkoa zela agertu zen. Gainera, esan beharra dago, askotan telebistan agertutako irudiak retokatuak izaten dira edo ez dira realak eta, ondorioz, janariak itxura hobeagoa du iragarkietan errealitatean baino.
Bestalde, janari mota hauek substantzia eta produktu kimiko eta azukre kaltegarri asko izaten ditu, eta, hauek, janari horrekiko menpekotasuna sortzen dute. Ondorioz, geroz eta dependentzia gehiago egoten da eta geroz eta gehiago kontsumitzen dituzu. Gainera, prestatzeko errazak dira eta denbora luzean ondo kontserbatzen dira (elementu kimikoen ondorioz gehienbat).
Azkenean, faktore ekonomiko horiek janari hauen kontsumoan eragina izaten dute. Hala ere, noizean behin horrelako janariak jatea ez du zure osasuna kaltetuko, eta esan dezakegu merkeak, eskuragarriak, zapore onekoak eta prestatzeko errazak direla, baina, denbora luzean horrelako elikagaiak kontsumituz hasieran merkea dirudiena garesti atera daiteke.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.