2018(e)ko martxoaren 12(a), astelehena

ESPLOTAZIO INFANTILA

Gaur gun, esplotazio infantilak existitzen jarraitzen du nahiz eta askok pentsatu XI. menden egonda, jada horrelako gauzak egiteari utzi diotela.
Guztioi gustatzen zaigu opariak jasotzea; bai San Valentin egunean, bai urtemugan, bai gabonetan... Baina inoiz gelditu al zarete pentsatzera oparitu dizuten objektuak zer fabrikazio prozesu izan duen? Inoiz pentsatu al duzu ea norbait hil al den zuk San Valentin egunen bitxi bat eraman ahal izateko?

40 milioi persona inguruk egiten dute lan mundu osoko artisautza minetan, eta horko %20a urrea izaten da, handik produktuarekin komertziatzeko. Eta milioita haurrek egiten dute lan leku horietan oso baldintza txarretan. Asko eta asko hil egiten dira baldintza eskasengatik, beste asko zauriz bete ohi dira, eta horietatik gehienek arnasteko arazoa larriak izan ohi dituzte hautsa dela eta.

Enpresen helburu bakarra, beraiek saltzen duten produktua merke produzitzea da, ahalik eta etekin handiena lortzeko. Helburu hori dela eta, merkeen lor dezaketen modua, honako hau litzateke; ezer gutxi duten herri indigenetako pertsona ugari hartu, eta ia soldatik gabe eta baldintza beldurgarrietan lan egiten jartzen dituzte (Zimbauen, Kongon...).

Amaitzeko, nire iritzia nahiko nuke eman honi buruz, ez baita batere normala. Kontuan hartuta zer garaitan bizi garen, eta gauzak zenbat hobetu diren ikusita, nola liteke oraindik baldintza hauetan lan eğiten duten jendea egotea? Eta gusta honek tontakeria bat dela emango du, baila jende asko eta asko ez da oraindik ohartu ego era honetaz, eta honek aldaketa baten besar handia du, mundu guztiari erakutsiz gu denok ederki bizi garen bitartean, beste asko hiltzen ari direla gu pozik egoteko geure erosketekin.


https://www.youtube.com/watch?v=Bo1BUmJx_OY&feature=youtu.be

Resultado de imagen de explotación infantil

2018(e)ko martxoaren 10(a), larunbata

HALA AL DA?


Hainbatetan entzuten ditugu lan-eremuaren inguruan sexismoa aipatzen duten eztabaidak esanez emakumeek gutxiago kobratzen dutela lan beragatik, baina, hala al da?
Estatistikaren bidez ezin da konparatu lan beragatik emakumeek eta gizonek soldata bera ez dutenik, baina bai islatzen du gehiago kobratzen den lanpostuetan emakume gutxiagok egiten dutela lan, nahiz eta formakuntza hobea eduki. Hori lan-eremuko sexismoaren adierazle argietako bat da, beste zenbaiten artean.
Espainian, 2015eko ordainketa gordinen bataz bestekoa gizonezko langileen artean 25.992,76 eurokoa izan zen, eta emakumezkoena, berriz, 20.051,58 eurokoa, Estatistika Institutu Nazionalaren arabera. Honen arabera, emakumeen ordainketa gordina bataz beste gizonezkoena baino %23 gutxiagokoa izan zen 2015ean. Diferentzia hau urteko “brecha salarial de genero” delakoa da, behin eta berriz telebistan eta beste komunikabideetan entzuten duguna. Hau da, generoaren arabera soldaten artean dagoen diferentzia.
Gizonezkoek gehiago lan egiten dute lanpostu hobeetan edo gehiago kobratzen denetan, eta emakumeek baino gehiago egiten dute lan jornada osoan. Bada jendea esaten duena hau hala dela kasualitatez gizonezko horiek hobeto prestatuta egon daitezkela, baina askotan ez da hala. Kasuak eta kasuak daude non emakumearen formakuntza gizonarena baino hobea den eta hala ere gizona bera baino postu hobe batean dagoen. Honen ondorioz, gizonezkoek orokorrean gehiago kobratzen dute, postu hoiek soldata hobea dutelako.
Emakumeek orokorrean gehiago egiten dute lan jornada murritzean gizonek baino, eta ondorioz, ordu gutxiago egiten dute lan urte batean zehar. Jornada murritzeko lanpostuen %75a emakumeena da, izan ere, emakume langile guztien artean %25ak jornada murritza du, eta gizonen artean ordea, %8ak besterik ez.
Bada jendea aipatutako diferentzia hau gaizki ulertzen duena. Hau da, emakumeek kobratzen dutenaren eta gizonek kobratzen dutenaren arteko diferentzia honek, ez du esan nahi emakumeak lanpostu beragatik gutxiago kobratzen duenik. Esan nahi duen gauza bakarra da, emakume gehiago daudela ordu gutxiago lan egiten dutenak, eta orokorrean, gizonek lanpostu hobeak dituztela. Horrek ez du justifikatzen diskriminazioa ez dagoenik, izan ere, badago, aipatu bezala, formakuntza hobeko emakumeen ordez gizonak kontratatzen dituztelako askotan. Baina ez gaitezen erratu, lanpostu eta ordutegi bera eukita, emakumeak gizonak baino gutxiago kobratzea ilegala da, eta kontratupeko lanpostu legaletan, ez da hori gertatzen orokorrean. Enpresaria behartuta dago legediagatik diru kopuru bera ordaintzera gizon eta emakumeei balore bereko lana egiteagatik edo lan bera egiteagatik.
Aipatu bezala, horrek ez du esan nahi sexismoa ez dagoenik. Izan ere, enpresa askok emakumea diskriminatzen dute. Ulertarazi nahi dudana da, jende askok kontzeptuak nahasten dituela “brecha salarial” delakoa entzutean. Eta argi geratu behar da soldata diferentzia horietaz hitz egiten dugunean, ez garela lan bera egiten duten emakume eta gizonez ari, legez soldata bera eduki behar baitute, beti betetzen ez den arren. Diferentzia horrekin esan nahi dena da gizonezkoek ordu gehiagoko eta soldata hobeko lanpostuak dituztela orokorrean, hobeto formatutako emakume batzuk egon arren. Eta hau, sexismoa eta diskriminazioa da, eta hori bezala, beste milaka eta milaka adibide daude emakumearen zapalkuntzarenak lan-eremuetan.

2018(e)ko martxoaren 9(a), ostirala

STRAUSS LEVIS


STRAUSS LEVIS:

Gaur egun oso ezagunak diren Levis markako galtzak aspaldi sortutakoak dira. XIX. Mendean, 1853. urtean, urreak indar handia zuela. Levi Strauss alemana San Franziskora joan zen eta bertan mehatzeentzako lo egiteko kanpin dendak saltzeko lokal bat ireki zuen. Egoera aztertuz konturatu zen jendeak nahiago zuela kanpoan lo egin, eta baita langile hauen galtzak oso erraz puskatzen zirela lortutako mineralekin.

Bere bezero batek galtza autsientzako tela erosten zion eta dirurik ez zuenez, Strausseri proposatu zion berekin negozio bat osatzea, kalitate hobeagoko galtzak egitea. Horrela denbora pasa ahala Levis markako galtza hobeak egiten hasi ziren, eta gaur egun ere eskaria oso handia dute, beti ere modan egoten jarraituz. Hasiera batean modelo gutxi zeuden, baina egun modelo asko eta asko daude, emakumezkoentzat, gizonezkoentzat, baita alkandorak, soinekoak, gerrikoak, zapatak, txamarrak, sudaderak, kamisetak, galtzontziloak, gorroak …

Koloreari dagokionez, gaur egun asko saltzen den zahar koloreko galtzak egiten ditu Levis markak. Zaharkitu kolore hori lortzeko galtza bakar batean 50l ur inguru gastatzen dute, eta gainera produktu kimiko toxiko bat erabiltzen da honekin nahasteko. Bestalde, Valentziako enpresa batek laser sistema bat patentatu zuen, material hauek ordezkatu ahal izateko eta Levis enpresak sistema hau ezagutu duenean, erabiltzen hasi da bere galtzetan.

Enpresa honek diru asko du eta merkatuari egokitzeko ahalmen handia dute. Orain dela hainbat urte ez zen ohikoa galtza zahar kolorekoak erabiltzea, baina jendeari gustatzen zaizkionez momentu hauetan, ekoitzi egiten dituzte. Oso egokia da jakitea zenbatekoa den eskaria merkatuan, alegia, jakitea gizarteak zenbat gastatzeko prest dauden eta baita zer ondasunetan ere. Enpresa honek diru asko inbertitu du Valentziako taldean, hau da, zeharka giza beharrak asetzen dituen ondasunean. Levis enpresak mundu guztian ditu dendak, eta hauetan guztira milioika langile egongo dira. Hauen helburua ahalik eta gehien saltzea da, baina egia da edozeinek ezingo dituela erosi bertako produktuak, prezioak ez baitira oso baxuak. Honez gain, kalitatea ere ahalik eta hoberen izatea saiatzen dira, eta egia da norbaitek levis markako zerbait duela esatean denok dakigula marka eta kalitate onekoa dela. Enpresaren bete beharretako bat ere prezioen egonkortzea izango da, ondasunen eta zerbitzuen prezioak kontrolatzea hain zuzen ere.

Enpresa handi bat da, urteko fakturazioa 50 milioi € baino handiagoa baita, eta gainera 250 langile baino gehiago ditu. Honez gain multinazionala, hau da, mundu osoan saltzen dituzten ondasunak eskaintzen dituzte, eta ondorioz, monetari dagokionez (truke bitartekoa), ezberdina erabiliko da bertako ondasunak ordaintzeko, dendaren kokalekuaren araberakoa. Enpresa honek esperientzia handia duenez, estrategia onak ditu, hau da,  enpresak har ditzaken erabakiak. Estrategiak hiru fase ditu, aztertzea, aukeratzea eta ezartzea. Honez gain, Levisek ere bere mehatsuak izango ditu, esate baterako beherapenetan ez dituzte asko jaisten prezioak beste dendekin alderatuz. Bestalde, hainbat ahulezi ere baditu, Estatu Batuetan ekoizten direnez, eskulana garestiagoa da beste lekuetan baino adibidez. Indar nagusienetakoa kalitatea da, batez ere galtzetan. Bertako galtzak egunero garbitu arren, urte asko iraun ditzakete.

Resultado de imagen de LEVISResultado de imagen de strauss levis


Garai batean ere nahi gabe izan arren merkatu azterketa txiki bat egin zuten. Hau da, bertako egoera aztertu zuten eta jendearen behar nagusienak asetzen hasi ziren. Merkatua produktuak, enpresak eta kontsumitzaileak osatzen dute. Erosteko arrazoiaren arabera kontsumokoa da, hau da, zuzenean kontsumitzen da eta ez diote beste enpresa bati saltzen material hauek lehengai moduan erabiltzeko. Bertako produktuak erosi ahal izateko, internetetik, dendan … egin daiteke egun. Publizitate aldetik, ez da marka bat autobus geltokietan, errebistetan ... ikusi ditzakeguna, baina hala ere beste hainbat lekutan erabiltzen dute.

GENEROAREN SOLDATA HUTSUNEA

Atzo, martxoak 8, emakume langilearen eguna izan zela aprobetxatuz, generoaren araberako soldataren hutsunea, edo gaztelaniaz "brecha salarial"-aren fenomenoari buruz hitz egingo dut.
"Brecha salarial"-a edo generoaren soldata hutsunea, laneko arloan gizonen soldatek emakumezkoen soldatekin duten aldea da. Hauxe ehunekotan adierazten da; eta egia esan, zifra nabarmena da. Hainbat teoria daude emakumeek lanean jasaten duten diskriminazioaren zergatia azaltzeko eta nolakoa den aztertzeko. Adibidez, gizonezko batek emakume baten trebezia eta habileziak zalantzan jarri ditzake, bere gaitasuna gutxiestxiz.. Are gehiago, gizonezko batzuek ez dute ezta emakume batekin lan egin nahi, eta gutxiago emakumezko baten "menpe" egotea, esaterako emakumea gizonezkoaren burua denean edo beraren gainetik dagoen postu bat daukanean. 

Hutsune edo diferentzia hau izugarrizkoa da eta gainera, Espainia-mailan gizonezkoen eta emakumezkoen arteko aldea ez da soilik existitzen, baizik eta hazi egiten ari dela baieztatzen dute adituek. Ogasuneko teknikarien arabera, urtebetean, aldea ia ehuneko puntu bat igo da aurreko urtetik. Gaur egun, emakumezkoek gizonek baino% 30 gutxiago kobratzen dute, hau da, 4.745 euroko soldata-diferentzia suposatzen duena, eta hau Espainian gertatzen da. Gogoratu behar da ere, logikoa badirudi ere, desberdintasun hau lan berdina edo baliokidea den lana egiteagatik denean ematen dela. Hau da, sexu diskriminazioa ematen da, matxismoa. Teknikari hauek informe bat aurkeztu egin dute, eta honetan ohartarazi dute soldataren ezberdintasunak handitzen doazela adina handitzen den heinean. 26 eta 45 urte arteko tartean, nabarmen hedatzen hasten da bretxa salariala; izan ere, etapa horretan emakumeek amatasuna eta umeen zaintzarengatik "peaje" bat ordaindu behar dute oraindik. Datuek baita esaten digute ere emakumeek gizonezkoek baino %14 gutxiago kobratzen dutela orduko promedioki, eta hau oso larria da. 


Bukatzeko, esan nahi nuke emakume bezala ez zitzaidala gustatuko lan berarengatik kontrako sexuak baino gutxiago kobratzea. Bidegabekeria hutsa da nire ustez, eta aldatu behar da. Berdintasuna egon beharko litzateke lanaren alderdian, eta gainontzeko alderdietan baita ere. Errespetatu egin behar gara gure artean. 



2018(e)ko martxoaren 2(a), ostirala



ENPRESAREN IRAGARKIAK

Badakigu enpresa batean iragarkiak garrantzitsuak direla, enpresaren produktua edo zerbitzuak saltzeko, edozer egiteko gai direla, baina zer puntuarte?

Askotan gure bekiak edo belarriak jasotzen dutena iragarkietan ez dela benetazkoa, errealitatea makilatu egiten dute eta transmititu nahi dutena transimititzen dure. Produktua edo zerbitzua, guztietatik hoberena dela esaten dute, asko irauten duela, epe luzera merkeen ateratzen dena dela...

Gu engainatzeko gai dira, nire ustez, produkturik edo zerbitzurik onena berea hoberen defendatzen duena da besteena konparatu edo aipatu gabe. Iragarkien letra txikiek askotan, gure ikuspuntua aldatzen dute, normalean okerrera eta horregatik daude letra txikiarekin, begibistan ez ikusteko.
Resultado de imagen de anuncio publicitario con letra pequeña

Iragarki honetan ikus dezakegun bezala, letra xeheak iragurtzea oso garrantzitsua da. Begibistan erakargarria izan daitekeen emakume bat agertzen da eta "Gana un iPhone 3GS" eslogana, eta horrek bezeroak erakartzen ditu, baina letra xehea irakurriz gero, konturatuko gara izena eman behar dugula eta mezuak bidali, bakoitzaregaitik dirua irabaziko dute eta beraien web orrian  bezero berrien izen emateak izango dituzte.

Resultado de imagen de anuncio publicitario con letra pequeñaGu engainatzen saiatuko dira, ez dena saltzen saiatzen, eta hori saiesteko ondo irakurri behar dugu iragarki guztia, letra xeheak barne, eta ez lehen bistarekin geratu, askotan ez dena ikusten edo ulertzen dugu, egia esan horretarako eginak daude, beraien produktua erakargarria egiteko eta kontsumitzailearengaitik(zugatik) kontsumitua izateko, diru sarrerak igotzeko.


EZ DUT NIRE BURUA IZAN EZ DEN ITURRIRIK EDUKI

IBONE



“Trumpen %25eko tasak eragin handia izango du euskal siderurgian”
100 bat euskal enpresa dira altzairugintzan lan egiten dutenak eta euren produkzioaren %10 Estatu Batuetara esportatzen dute. 190 milioi euro dira urtean. Ondorioz, %25eko tasak kalte handia egingo du.

 

Resultado de imagen de siderurgiaGaur egun Euskal Herrian siderurgiako enpresa gutxi geratzen dira ehun bat esango genuke, ehun horietatik gehienak Europatik kanpo esportatzen dute, esate baterako Estatu Batuetara. Donald trumpek ezartzen badu %25teko tasa Euskal siderurgiak lehiakortasuna galduko luke eta merkatu horretatik irten beharko du, egoera horrek kalte izugarriak ekarriko ditu Euskal herrira.

Nire iritziz, Donald Trumpek ezarritako tasak euskal industriari kalteak ekarriko ditu eta horrek langabezia ekarriko du, horrekin batera Euskal Herriko industrializazioa ere atzeratuko du, zeren, Estatu Batuetara esportatzeak euskal siderurgiari onurak eta lana ekartzen dizkiolako eta lana ez badago Euskal Herrian  langabezia asko igoko da.

 

SALEROSKETA ILEGALA BITCOIN BITARTEZ


25 pertsona atxilotuak izan dira medikamentu enpresabat sortzeagatik, ilegalak eta internetetik saltzeagatik Espainian. 60 mota ezberdineko drogak (farmacos) saldu dituzte, gehienak mutikoen sexu organoarekin zer ikusia eta beste askok pisua galtzekoak. 6.000 bezeroek kontsumitu zuten inspekziorik gabeko medikamentuak. Norbaiten heriotza ekarri zezakeen, oso arriskutsuak direlako bihotzeko gaixotasunak dutenentzat. Lau pertsona atxilotuak izan ziren Katalunian, bi Madrilen, hiru Valentzian eta 16 Andaluzian.

Resultado de imagen de bitcoin  Resultado de imagen de dark web    

Saltzaileak, farmazia normal baten itxurako web horrialdeak erabiltzen zituzten. Horrela bere produktu ilegalak banatzen zituzten DarkWeb izeneko sari batekin, asko konplikatzen zuela beraien arrastoa jarraitzea, bakarrik ordenagailu espezialekin bere arrastoa jarraitzeko posibilitatea zuten. Gainera, bezero kriminal hauek bitcoinsekin oraintzen zuten beraz honek asko oztopatzen zuen diru transizio horiek aurkitzen.

Medikamentu horiek Asiako laboratorio klandestinoetan sortzen zituzten eta 
Indiatik inportatuak ziren Kadizeraño. Gero Espainia osotik distributi ahal izateko. Poliziak 62 mota ezberdineko 400.000 drogak aurkitu dituzte. 23.000 euro eta 75.000 bitcoin (jakinda bitcoin bakoitza 8813,23 euro direla). 

Inbestigazio hau lehengo urtean hasi zen, eta bi polizia infiltratuak bezala erosi egin zuten medikamentu hauek eta besteak harrapatu zituzten.