STRAUSS LEVIS:
Gaur egun oso ezagunak diren Levis markako galtzak aspaldi sortutakoak
dira. XIX. Mendean, 1853. urtean, urreak indar handia zuela. Levi Strauss
alemana San Franziskora joan zen eta bertan mehatzeentzako lo egiteko kanpin
dendak saltzeko lokal bat ireki zuen. Egoera aztertuz konturatu zen jendeak
nahiago zuela kanpoan lo egin, eta baita langile hauen galtzak oso erraz
puskatzen zirela lortutako mineralekin.
Bere bezero batek galtza autsientzako tela erosten zion eta dirurik ez
zuenez, Strausseri proposatu zion berekin negozio bat osatzea, kalitate
hobeagoko galtzak egitea. Horrela denbora pasa ahala Levis markako galtza
hobeak egiten hasi ziren, eta gaur egun ere eskaria oso handia dute, beti ere
modan egoten jarraituz. Hasiera batean modelo gutxi zeuden, baina egun modelo
asko eta asko daude, emakumezkoentzat, gizonezkoentzat, baita alkandorak,
soinekoak, gerrikoak, zapatak, txamarrak, sudaderak, kamisetak, galtzontziloak,
gorroak …
Koloreari dagokionez, gaur egun asko saltzen den zahar koloreko galtzak egiten
ditu Levis markak. Zaharkitu kolore hori lortzeko galtza bakar batean 50l ur inguru
gastatzen dute, eta gainera produktu kimiko toxiko bat erabiltzen da honekin
nahasteko. Bestalde, Valentziako enpresa batek laser sistema bat patentatu
zuen, material hauek ordezkatu ahal izateko eta Levis enpresak sistema hau
ezagutu duenean, erabiltzen hasi da bere galtzetan.
Enpresa honek diru asko du eta merkatuari egokitzeko ahalmen handia dute. Orain
dela hainbat urte ez zen ohikoa galtza zahar kolorekoak erabiltzea, baina
jendeari gustatzen zaizkionez momentu hauetan, ekoitzi egiten dituzte. Oso
egokia da jakitea zenbatekoa den eskaria merkatuan, alegia, jakitea gizarteak zenbat
gastatzeko prest dauden eta baita zer ondasunetan ere. Enpresa honek diru asko
inbertitu du Valentziako taldean, hau da, zeharka giza beharrak asetzen dituen
ondasunean. Levis enpresak mundu guztian ditu dendak, eta hauetan guztira milioika
langile egongo dira. Hauen helburua ahalik eta gehien saltzea da, baina egia da
edozeinek ezingo dituela erosi bertako produktuak, prezioak ez baitira oso
baxuak. Honez gain, kalitatea ere ahalik eta hoberen izatea saiatzen dira, eta
egia da norbaitek levis markako zerbait duela esatean denok dakigula marka eta
kalitate onekoa dela. Enpresaren bete beharretako bat ere prezioen egonkortzea
izango da, ondasunen eta zerbitzuen prezioak kontrolatzea hain zuzen ere.
Enpresa handi bat da, urteko fakturazioa 50 milioi € baino handiagoa baita,
eta gainera 250 langile baino gehiago ditu. Honez gain multinazionala, hau da,
mundu osoan saltzen dituzten ondasunak eskaintzen dituzte, eta ondorioz,
monetari dagokionez (truke bitartekoa), ezberdina erabiliko da bertako
ondasunak ordaintzeko, dendaren kokalekuaren araberakoa. Enpresa honek
esperientzia handia duenez, estrategia onak ditu, hau da, enpresak har ditzaken erabakiak. Estrategiak
hiru fase ditu, aztertzea, aukeratzea eta ezartzea. Honez gain, Levisek ere
bere mehatsuak izango ditu, esate baterako beherapenetan ez dituzte asko
jaisten prezioak beste dendekin alderatuz. Bestalde, hainbat ahulezi ere
baditu, Estatu Batuetan ekoizten direnez, eskulana garestiagoa da beste
lekuetan baino adibidez. Indar nagusienetakoa kalitatea da, batez ere
galtzetan. Bertako galtzak egunero garbitu arren, urte asko iraun ditzakete.
Garai batean ere nahi gabe izan arren merkatu azterketa txiki bat egin zuten. Hau da, bertako egoera aztertu zuten eta jendearen behar nagusienak asetzen hasi ziren. Merkatua produktuak, enpresak eta kontsumitzaileak osatzen dute. Erosteko arrazoiaren arabera kontsumokoa da, hau da, zuzenean kontsumitzen da eta ez diote beste enpresa bati saltzen material hauek lehengai moduan erabiltzeko. Bertako produktuak erosi ahal izateko, internetetik, dendan … egin daiteke egun. Publizitate aldetik, ez da marka bat autobus geltokietan, errebistetan ... ikusi ditzakeguna, baina hala ere beste hainbat lekutan erabiltzen dute.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.