“Trumpen %25eko tasak eragin handia izango du euskal siderurgian”
100 bat euskal enpresa dira altzairugintzan
lan egiten dutenak eta euren produkzioaren %10 Estatu Batuetara esportatzen
dute. 190 milioi euro dira urtean. Ondorioz, %25eko tasak kalte handia egingo
du.
Gaur egun Euskal Herrian siderurgiako enpresa gutxi
geratzen dira ehun bat esango genuke, ehun horietatik gehienak Europatik kanpo
esportatzen dute, esate baterako Estatu Batuetara. Donald trumpek ezartzen badu
%25teko tasa Euskal siderurgiak lehiakortasuna galduko luke eta merkatu horretatik
irten beharko du, egoera horrek kalte izugarriak ekarriko ditu Euskal herrira.
Nire iritziz, Donald Trumpek ezarritako tasak euskal
industriari kalteak ekarriko ditu eta horrek langabezia ekarriko du,
horrekin batera Euskal Herriko industrializazioa ere atzeratuko du, zeren,
Estatu Batuetara esportatzeak euskal siderurgiari onurak eta lana ekartzen
dizkiolako eta lana ez badago Euskal Herrian langabezia asko igoko da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.