Enpresak beraien artean konpetentziak izaten dituzte. Eta konpetentzia
handienetako bat da gauza bera edo antzeko gauzak egiten dituzten enpresa
ezberdinekin. Normalena da jendeak gauza
onak baina ez oso garestiak erosta eta, noski, etxetik, lanetik edo pertsona
hori egunero pasatzen den leku batetik gertu egotea asko egiten du
eroslearengan erosteko garaian. Horregatik antzeko enpresak ondoan jartzen dira
eta prezioak antzekoak izaten dira, beraien artean geroz eta konpetentzia
gehiago izateko. Adibide bat da Donostiako Boulevardean gertatzen dena: McDonald's urte asko darama hor ezarrita eta Burger King-a horren aurrean ezartzea
erabaki du McDonald's-eko bezeroak beraiengana hurbildu ahal izateko adibidez.
Hori ez du kalterik egiten enpresa berriak zaharrari bezero batzuk kentzen
badizkio baina zaharrak dirua irabazten jarraitzen badu. Kontrakoaz, bezero
gutxirekin gelditzeko aukera izan dezake eta, kasu horren ondorioz galerak
izaten baditu, enpresan gauzak aldatzeko edo enpresa histeko beharra dago. Hori
gertatu daiteke enpresa berriak kalitate hobeagoa badu, prezioak merkeagoak
badira, langileak hobeto tratatzen badituzte bezeroak etab.
Beraz konpetentzia kaltegarria izan daiteke eta beti B plan bat izan behar
da zerbait gertatzen bada azkar batean aurre egin ahal izateko eta galtzen ez
ateratzeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.