Aurreko asteartean Mondragon Unibertsitatean castinga izan nuen. Leinn karreran sartzeko, azterketa bat eduki ordez, proba desberdinak burutu behar dira ingelesez eta gero probetan teamcoachak lortu dituen oharrekin aukeaketa egiten da.
Kontua da asteartean egindako proba horietako batean, ikasleak egindako proiektuak kaletikan saltzen saiatu behar ginen. Nire taldeari botila birziklatuekin egindako belarritakoak ziren, 4 pertsoneko taldeak ziren eta ez genuen elkar ezagutzen. Hasiera batean emakumeei galdetu genien zenbat ordaintzera zeuden prest. Askok 20 euro inguru esan zuten, baina ez zituzten erosten, bagenekien gezurra zela. Denda desberdinetan galdetu genuen eta emakume batek esan zigun 3 inguru, gaur egun gendeak prezio baxuak nahi dituztela, kalitatea baino lehen.
Horrek zer pentsatzea eman zidan, benetan egia da hori? dirudienez bai, badaude batzuk ez zaiela axola prezioa nahi dutena kalitate onezko gauzak direla. Baina orokorrean hori ez da errealitatea, gaur egun berdin dio kalitatea, kontua da gauza merkeak erostea da.
Beraz, gauza merkeak egitea da garrantzitsuena, merkeak egin eta merke saldu, horrela guztiak irabazten dute.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.