ENPRESAREN IRAGARKIAK
Badakigu enpresa batean iragarkiak garrantzitsuak direla, enpresaren produktua edo zerbitzuak saltzeko, edozer egiteko gai direla, baina zer puntuarte?
Askotan gure bekiak edo belarriak jasotzen dutena iragarkietan ez dela benetazkoa, errealitatea makilatu egiten dute eta transmititu nahi dutena transimititzen dure. Produktua edo zerbitzua, guztietatik hoberena dela esaten dute, asko irauten duela, epe luzera merkeen ateratzen dena dela...
Gu engainatzeko gai dira, nire ustez, produkturik edo zerbitzurik onena berea hoberen defendatzen duena da besteena konparatu edo aipatu gabe. Iragarkien letra txikiek askotan, gure ikuspuntua aldatzen dute, normalean okerrera eta horregatik daude letra txikiarekin, begibistan ez ikusteko.
Iragarki honetan ikus dezakegun bezala, letra xeheak iragurtzea oso garrantzitsua da. Begibistan erakargarria izan daitekeen emakume bat agertzen da eta "Gana un iPhone 3GS" eslogana, eta horrek bezeroak erakartzen ditu, baina letra xehea irakurriz gero, konturatuko gara izena eman behar dugula eta mezuak bidali, bakoitzaregaitik dirua irabaziko dute eta beraien web orrian bezero berrien izen emateak izango dituzte.
Gu engainatzen saiatuko dira, ez dena saltzen saiatzen, eta hori saiesteko ondo irakurri behar dugu iragarki guztia, letra xeheak barne, eta ez lehen bistarekin geratu, askotan ez dena ikusten edo ulertzen dugu, egia esan horretarako eginak daude, beraien produktua erakargarria egiteko eta kontsumitzailearengaitik(zugatik) kontsumitua izateko, diru sarrerak igotzeko.
EZ DUT NIRE BURUA IZAN EZ DEN ITURRIRIK EDUKI
IBONE
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.