2018(e)ko martxoaren 9(a), ostirala

GENEROAREN SOLDATA HUTSUNEA

Atzo, martxoak 8, emakume langilearen eguna izan zela aprobetxatuz, generoaren araberako soldataren hutsunea, edo gaztelaniaz "brecha salarial"-aren fenomenoari buruz hitz egingo dut.
"Brecha salarial"-a edo generoaren soldata hutsunea, laneko arloan gizonen soldatek emakumezkoen soldatekin duten aldea da. Hauxe ehunekotan adierazten da; eta egia esan, zifra nabarmena da. Hainbat teoria daude emakumeek lanean jasaten duten diskriminazioaren zergatia azaltzeko eta nolakoa den aztertzeko. Adibidez, gizonezko batek emakume baten trebezia eta habileziak zalantzan jarri ditzake, bere gaitasuna gutxiestxiz.. Are gehiago, gizonezko batzuek ez dute ezta emakume batekin lan egin nahi, eta gutxiago emakumezko baten "menpe" egotea, esaterako emakumea gizonezkoaren burua denean edo beraren gainetik dagoen postu bat daukanean. 

Hutsune edo diferentzia hau izugarrizkoa da eta gainera, Espainia-mailan gizonezkoen eta emakumezkoen arteko aldea ez da soilik existitzen, baizik eta hazi egiten ari dela baieztatzen dute adituek. Ogasuneko teknikarien arabera, urtebetean, aldea ia ehuneko puntu bat igo da aurreko urtetik. Gaur egun, emakumezkoek gizonek baino% 30 gutxiago kobratzen dute, hau da, 4.745 euroko soldata-diferentzia suposatzen duena, eta hau Espainian gertatzen da. Gogoratu behar da ere, logikoa badirudi ere, desberdintasun hau lan berdina edo baliokidea den lana egiteagatik denean ematen dela. Hau da, sexu diskriminazioa ematen da, matxismoa. Teknikari hauek informe bat aurkeztu egin dute, eta honetan ohartarazi dute soldataren ezberdintasunak handitzen doazela adina handitzen den heinean. 26 eta 45 urte arteko tartean, nabarmen hedatzen hasten da bretxa salariala; izan ere, etapa horretan emakumeek amatasuna eta umeen zaintzarengatik "peaje" bat ordaindu behar dute oraindik. Datuek baita esaten digute ere emakumeek gizonezkoek baino %14 gutxiago kobratzen dutela orduko promedioki, eta hau oso larria da. 


Bukatzeko, esan nahi nuke emakume bezala ez zitzaidala gustatuko lan berarengatik kontrako sexuak baino gutxiago kobratzea. Bidegabekeria hutsa da nire ustez, eta aldatu behar da. Berdintasuna egon beharko litzateke lanaren alderdian, eta gainontzeko alderdietan baita ere. Errespetatu egin behar gara gure artean. 



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.