2018(e)ko martxoaren 24(a), larunbata

FOSA COMÚN


Resultado de imagen de gerra civil española
Espainian 1936 tik 1939 ra Gerra Zibila izan zen askok daikigun bezala, eta urte haietatik aurrera 1975 arte, hau da,  Franko diktadorea hil zen arte izugarrizko txikizioak eman ziren bi aldetatik, baina argi dago faxisten txikizioak errepublikarrenak baino askoz handiagoak izan zirela. Gerra garaian (1936-1939), bai ezker eta baita eskuin aldetik hildako asko egon ziren baina azkenean, errepublikanoak galdu zuten guda eta ondorio oso latzak ekarri zituen hauentzat, gerran hildako asko egon ziren, perstsona asko fusilatuak izan ziren, "batallones de trabajadores" sortu ziren, kartzelaratzeak eta gainera milaka errepublikar "Valle de los caidos" izeneko monumentu faxista eraikitzera behartuak izan ziren Frankoren agindupean.

Faxistek akatutako persona guzti horiek txakurrak balira bezela lurperatzen zituzten edozein lekuetan, eta "fosa común" deituriko hilerri modukoak sortu ziren edozein lekuetan, ehundaka pertsonen gorpuekin barnean, eta noski identifikatu gabeko gorpouak, edozein modutan sartzen bai ziren pertsona hoiek zulo haietan hil ondoren.



Resultado de imagen de fosa comun
Gaur egun, liskar edo eta debate handi  bat dago abian, "Memoria historikoaren legearen" eztabaida. Egun dauden alderdiak lege onen alde eta kontra daude,  baina gobernuan dagoen alderdia, hau da, PPk ez du aldeko postura. Jende askok ez daki oraindik non dagoen beren aitona, birraitona, izeba, osaba, amona, anaia, semea, senarra... etb lurperatuta eta jakin nahi dute, haien gorputzak behar den bezela lurperatzeko eta merezi duten omealdia egiteko. Horretarako, gobernuak ikerketetara bidertutako diru laguntzak eman beharko lituzke, izugarriko lana delako fosa hoiek topatzea, zuloa egitea gorpu guzti horiek ateratzeko, hezur guztien ikerketa zorrotza egin eta abar, baina zer gertatzen da? Gobernuak ez duela horrelako ekintzetara dirua bideratzen, berdin zaielako, nor dagoen non lurperatuta ez bai direlako haien hildakoak, besteonak baizik, beraiek haien hildakoak ederki asko lurperatuta dituztelako. 

Resultado de imagen de valle de los caidoGainera, lehenego egunean telebista ikusten ari nintzela,entzun nuen "Valle de los caidos" faxista monumentua oso egoera kaxkarren omen zegoela eraikutzaren hainbat lekuetatik eta izugarrizko dirutza, GUZTION DIRUA, inbertitu behar zutela konpontzeko. Horretarako bai dute dirua, baina hildakoei omenaldi duin bat egiteko eta milaka familia azkenik lasai uzteko ez. 



Beraz, hau guztia jakinda, nire iritziz, "Memoria histrikoaren legea" mantendu eta zaindu beharra dago, famila hoiek laguntzeko haien hildakoak topatzen eta azkenean lasai bizi ahal izateko beharrezkoa delako. Gertatutako gauzak direlako, eta ezin dira ahaztu, ez ditugu ahaztu behar oso grabea izan zelako gertatutakoa eta betirako gogoan eduki behar ditugu hildako pertsona hoiek, beraz, fosa comunen aurkikuntza eta ikereketara bideratu beharra dago dirua gobernuaren aldetik.

Guzti honek gogoeta interesgarri batera garamatza. Zer da diru pubikoa? Zergatik kudeatu behar du estatuak? Nola kudeatu beharko luke? Kontua hartu behar al da herritarren iritzia? Hasteko diru  publikoa denon dirua da, guztiok estatuari ordaintzen dioguna haiek diru hori ondo kudeatu dezaten eta behar bezela inbertitu dezaten beharrezkoak diren gauzetan, eta guk diru hori estatuari zerga eta abarren bitartez ematen diogu. Nire ustez, gure dirua denez, herritarren iritzia argi eta garbi kontuan hartu beharra dago. Kasu honetan "Valle de los caidos" eta "Memoria historikoaren legeari" buruz izan da eztabaida, vaina horrelako gauza pila gertatzen dira ia egunero gobernuak kudeatzen duen diru publikoarekin, alderdi politikoekin eta abar,  ia egunero daude finantziazio ilegalak, ustelkeri kasu mordoa eta abar, eta guk, herritarrok hitza eta bozka eduki beharko genuke horrelako kasuetan. 




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.