2021(e)ko azaroaren 5(a), ostirala

LANORDUEN MURRIZKETA

 Lanourden murrizketa, azken urteetan, oso eztabaidatua izan den gai bat da, eta egia esan, ez da arritzekoa. Azken finean,  biztanleria orokorrak aisialdirako denbora gehiago izatea isi onuragarria izango litzake, bai langileentzat eta konpainientzat. Hori dela eta, geroz eta enpresa gehiagok horrelako esperimentuak egiten hasi dira, azkena “Desigual” moda denda da.


Desigual enpresako langileek hurrengo urrian proposamen gisa bozkatuko dute.  Baietz ateratzen baldin bada, Desigualeko langileek 4 egun astean lan egingo dute. Desigualen lehendakariak dioenez, neurri honek Desigualera talentu gehiago erakarriko du, eta iadanik bertan lan egiten ari diren langileak motibatuagoak egongo dira. Honek, langileen produktibitaea handitzeko aukera biakaina eskaintzen du. Badira beste abaintala batzuk lehendakariak aipatu ez dituenak. Adibidez, absentismoak ere behera egingo du, estresa eta antsitatearen beherakadaren ondorioz. Bestetik enpresaren kostu batzuk behera egingo dute, esate baterako; ura, argia edo elektrizitatea, ofizinak denbora gutxiagoz erabiliko direlako.  Langileek gainera, haien bizitza pertsonala eta lana kontziliatzeko erreztasun handiagoa izango dute. Gainera, langileak motibatuagoak egongo dira, hortaz denbora optimizatzea eta efezienteagaok izatea ikasiko dute. 



Hala ere, ez da guztia ona. Enpresako langileen soldatek %13 bat behera egin beharko dute. Baino, Desigualek soldata jeitsieraren %50a konpensatuko du, eta beste %50a langileen soldatatik etorriko da, hau da haien soldatek %6,5 behera egingo dute bakarrik, baina noski erosteko ahalmena galduko dute. Halaber, nire ustez bizitza disfrutatu egin behar da, eta badaude dirua baino garrantzitsuagoak diren aspektuak.



Ondorioz, ez da arritzekoa geroz eta jende gehiagok lan orduen murrizketa bat onuragarria izango litzatekela pentsatzea. Espainiako alderdi politiko batek eta guzti hura proposatu du, baino soldata murrizketa gabe, izan ere produktibitataren igoerak lanourden murrizketa konpesatu dezakela argudiatzen dute. Bestetik, Eskozian eta Islandian proposamen hau pil-pilean dago, eta badirudi beharbada onartuak izango direla, honek dakarren onura guztiak direla-eta. 


https://www.lainformacion.com/management/escocia-jornada-laboral-cuatro-dias-sueldo/2847844/


https://ceconsulting.es/blog-ceconsulting/reducir-la-jornada-laboral-que-beneficios-tendria/


https://www.mundodeportivo.com/actualidad/20210909/1001686452/desigual-primera-empresa-espana-jornada-laboral-cuatro-dias-act-pau.html

https://www.20minutos.es/noticia/4583263/0/detalles-jornada-laboral-gobierno-estudia-mas-pais/


BEÑAT OSTOLAZA


Elon Musk, historiako pertsona aberatsena

Ziur nago denok lotzen dugula Elon Musk izena "aberatsa" adjektiboarekin, munduko pertsonarik aberatsena izatera iritsi baita. Horrekin pozik egon gabe, astearte honetan bertan inoizko pertsonarik aberatsena izatearen errekorra hautsi du, 287 mila milioi dolar baino gehiagoko ondare garbia izatera iritsiz. Baina, gauetik goizera gertatu al da hau? Bere auto elektrikoen Tesla enpresaren emaitza al da hori?



Bai, hala da; izan ere, Herz automobil-enpresak 100.000 Tesla auto eroskoi zituela iragarri zuenetik, enpresaren akzioen kotizazioa % 13 igo da. Auto elektrikoen enpresa handienaren sortzailea eta jabea izateaz gain, PayPal-en sortzailea ere bada (dauden guztien artean gehien erabiltzen den ordainketa birtualeko zerbitzua). SpaceX izeneko enpresa aeroespazial bat du, sateliteak bidali eta bidali dituena, eta, gainera, Errusiarekin tratuak egiten ari da. Starlink satelite bidezko internet-zerbitzuarekin dituen planak ere gehituz. Baita Neuralink proiektu handia ere, pertsona paraplegikoei eta antzeko gaixotasunak dituztenei mugikortasuna itzultzeko, baita parkinsona eta alzheimerra sufitzen dutenei soluzio bat emateko ere eta burmuinean musika erreproduzitzeko aukera emateko, zure entzumen zentzumena erabili behar izan gabe; beste gauza futurista askoren artean, imaginatzeko zailak direnak. Gainera, bitcoin bidezko ordainketa ere onartzen du, gaur egungo unitateko 54.049,32 euroko prezioa duen txanpona. Muskek argitaratzen dituen twittak oso erabakigarriak izan daitezke merkatuan eta burtsan; ia enpresa baten arrakasta biribilari eragin diezaiokelako, baita akzioen eta enpresa baten beherakada katastrofiko baten porrotari ere.


MARCO OLLOQUIEGUI


2008ko Crack-a

2008an, ezaguna den boltsaren jeitsiera larrienetako bat bizi egin zen. Horren ondorioz hainbat sektore ezberdin ikusi ziren eraginda; sanitatea, ikaskuntza, seguridadea eta beste hainbat. 2008ko nazioarteko finantza krisiak AEBetako subprime hipoteka arazoak eduki zituelako gertatu zen, %39,4eko jeitsiera izan zuen. Garai artan jende askok galdu zuen bere lana, eta enpresa askok ezin izan zuten aurrera irten.



Enpresa txikiek itxi egin izan behar zuten eta enpresa handiek beraien pertsonalei soldata jeitsi edo beraien langile batzuk kaleratu. Dena proportzioan dago, zure soldata geroz eta txikiago baldin bada geroz eta gutxiago gastatuko dezu, eta enpresak eta garrailoak gutxiago irabaziko dute beraien prezioa edo zerbitzua garestituz. Horrelako zerbait gertatu zen 2008. urtean.


Crack moduko hori konpontzeko, bankuen erreskatea eta zor publikoa erostea izan zen soluzioa. Horri esker, bankuek likidezia berreskuratu zuten. Beste irtenbide bat banku zentralen interes tasak jaistea zen. Hori eta gero hainbat gorabehera ere bizi izan ziren, baina 2008ko crack-a izan zen nagusienetariko bat edo boltsaren historian marka bat utzi egungo duena.


JON MUGUERZA


Nafarroako Gobernuak aurrekontuen aurreproiektua onartu du, 5.273 milioi eurorekin

 

















Iazko aurrekontuen aurreproiektuekin konparatua, %8,27 igoera dauka eta Europako funtsetatik etorriko diren 162 milioiak ditu barne. Ekonomia eta Ogasun kontseiluak esan duen bezala, “susperraldirako ezinbesteko oinarria” da egitasmo hau.


Elma Saiz Nafarroako Ekonomia eta Ogasun kontseilariak prentsaurrekoan azaldu ditu aurreproiektuaren ildo nagusiak. “Herriaren aurrekontuak” dira hauek, aurrekontu osoaren %54,18 arlo sozialera bideratuak izango dira, batez ere, Osasunera, Hezkuntzara eta Eskubide sozialetara. Aurreproiektuak Europako funtsetatik jasoko diren 162 milioi euroak barne.


Eskubide Sozialak, Hezkuntza eta Osasuna, gako


Aurretik esan bezala, diru gehiena Osasunak, Hezkuntzak eta Eskubide Sozialak jasoko du, Lehenengoari dagokionez, 2022rako Lehen Arreta indartuko da, pertsonal aldetik zein azpiegituratan.

Eskubide Sozialen arloan, menpekotasun, desgaitasun eta buruko gaixotasunekin lotuta dauden arreta zerbitzuak eta laguntzak handitu eta hobetuko dira, eredu berri bat bultzatuz. Enpleguaren Legea eta Enplegu politika aktiboen legea ere garatzen jarraituko da eta pobreziaren kontrako borroka eta babes soziala bultzatuko da. Horretaz gain, desgaitasun, gizarte inklusio eta erresidentzietako lan baldintzak hobetzeko pausoak emango dira.

Hezkuntza Kontseilaritzak %7,5eko igoera izango du bere aurrekontuan eta helburu bezela jarri egin du, 0-3 urteko zikloaren doakotasunean aurrera egitea, baita ere matrikulazioak gora egitea. Modu berdinean, udal eta kontzejuek 271 milioi euro gehiago izango dituzte herriko zerbitzuak eta beraien funtzionamenduak finantzatzeko, iaz baina 16 milioi gehiago.

https://www.eitb.eus/eu/albisteak/ekonomia/osoa/8412050/nafarroako-gobernuak-aurrekontuen-aurreproiektua-onartu-du-5273-milioi-eurorekin/


XENKI MACEIRA


ZER GERTATU ZEN ENRON ENPRESAREKIN? ZERGATIK?

Enron enpresa, energia egiten zuen enpresa bat zen, eta enpresa sedea, Houstenen, Texases zegoen. Enpresa hau 1985ean sortu zen, Houston Naturak Gas eta Inter North enpresaren fusioarekin. Kenneth Lay izan zen enpresa hau gidatu zuena bere kreaziotik bere erorketara arte, izan ere, enpresa hau munduko enpresa garrantzitsuetako bat izan zen, baina ondoren izugarrizko erorialdia eduki zuen. Hau da, bere garaian, Estatu Batuetako historia ekonomiko bankarrota bidezko berrantolaketa handiena izan zen, baina zergatik? Zer gertatu zen? 


Enpresa honek, 21.000 pertsona zituen lanean 2001. urteko erdialdera. Hasiera batean, Estatu Batuetan gasbideak administratzen hasi zen, nahiz eta ondoren, gasbideak eta energia-plantak garatu, eraiki eta operatzen zituen mundu osoan zehar, bereala bihurtu zen nazioarteko enpresa ospetsuena. Baina enpresa honen erreputazioa berehala behera egiten hasi zen, izan ere, eroskeriak egiten hasi zen, hau da, zuzenbidearen ikuspuntutik, agintea edota funtzionario bati mesedea, oparia edo dirua eskaintzea. Erdialdeko Amerikarekin, Hego Amerika, Afrika, Filipinak eta Indiak hainbat kontratu lortzeko. 


Beraz, hor enpresaren beherakada hasi zen baina 2000 abuztuan bere zenita lortu zuen, hau da zenita, norbaiten edo zerbaiten puntu gorena da, kasu honetan, enpresaren puntu gorena. Akzio bakoitzeko 90.56$ eko kotizazioa lortu zuen, gainera, 63.000 milioika dolarreko aktiboak zituen eta esaten denez 100 miloi dolar fakturatzen zituen urtero . Hala eta guztiz ere, 2001. urtearen hasieran Enroren enpresaren akzioak bereala jaisten hasi ziren, zehazki, 85$etik 30$etara jaitsi ziren, baina 2001eko azaroaren amaieran dolar bat baino gutxiagora erori zen. Erorketa hau, ofizialki hasi zen, Skillingek bere karguari uko egin zioenean eta 45.000 akziori. Hau gertatu zen, kontabilitateko jarduera irregularrak egiten zituztelako. Eta eskandalu hau jakinarazi zenean, Enron behera etorri zen eta porrot egiteko zorian egon zen.


Eta nahiz eta 2001ean prezioak oso onak izan, akzioen balio pixkanaka jaisten jarraitzen zuen, gainera 16 urte igaro, oraindik ere gogoratze da Arthur Andersonen kasua, zein, erreduntzat jo zituztena milaka dokumentu eta artxibo borratzeagatik Enron enpresarekin zerikusia zutena eta Milioi erdiko dolarreko multa jarri zioten


 Beraz, horren ondorioz, Europari laguntza eskatu zion 2001eko abuztuaren 2an eta aldi berean Estatu Batueteri ere laguntza eskatu zion, 2001eko abenduaren 2an. Ondorioz, iruzurraren sinonimotzat hartzen zioten. Kasu honek agerian utzi zuen, ekonomia garatu batean ukaezintzat jo behar diren kontrolen akats bat. Lehenik eta behin, konpainiako zuzendaritza-taldeak huts egin zuen, eta ez zuten bete behar bezala zaindu Kenneth Ley (enpresaren presidentea) eta Jeffrey Skilling (enpresaren arduraduna). Eta honen guztiaren ondorioz, bezero eta langile guztiak galdu zituzten. 


BIBLIOGRAFIA: 



INTZA LOYARTE

DONOSTIAKO MULTIVERSE COMPUTING 10 MILOI EUROKO FINANTZIAZIOA LORTU DU.

Donostiako finantziaketa enpresa honek, 2 urteetan mundu mailan lider jartzea lortu du finantzari aplikatutako konputazio kuantikoan, eta 10 miloi euro irabazi ditu finantzietan, aurreikusita zuena baino gehiago. Diru kantitate altu hori internazioanlki konpania ezerdinek finantzia enpresa honetan izan duten interesa dela eta izan da. Enpresa honek finantzia problemak ebazteko konputazio kuantikoan oinarritutako soluzioak diseinatu ditu, oraingo sistema informatikoak egiteko kapazak ez dira. Asmatutako diseinu hori Singularity deitzen da. 


Nire iritziz euskal enpesek horrelako gauzak egitea oso ona da hemengo ekonomiak gora egin dezan eta EAEk egoera ekonomiko bat izateko. Gainera, mundialki zabalzteak ere erreputazio hona ematen dio eta horrela geroz eta diru gehiago sartuko da EAEn eta arez eta mesedegarriago izango zaigu orain bizitzen hari garen egoera dela eta. 


 

https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/economia/2021/10/21/multiverse-computing-donostia-logra-financiacion/1150920.html

MARTIN LARRAÑAGA

FACEBOOK-En IZEN ALDAKETA

Seguruenek guztiok dakigu zer den facebook, Mark Zuckerbergek (Bere unibertsitateko kideekin batera) sorturiko sare soziala. Hasiera batean, Hardvard unibertsitateko ikasleentzat sortu zen, baina denborarekin mundu guztian zehar zabaldu zen eta jende guztiak erabiltzen hasi zuen. 


Hasiera batean sare sozial bat zena, enpresa bat izaten amaitu zuen. Momentu honetan,  iruditu dezake facebook zaharkituta geratu dela, batez ere gazteentzat, baina errealitatea da, gehien erabiltzen den sare soziala dela. Hori gutxi izango balitz bezala, oraindela urte batzuetatik, enpresak ez du bakarrik “Facebook” sare soziala kudeatzen. Sare sozialen konglomeratu estatubatuarra bilakatu da , instagram eta whatsapekin kontatzen duena bere menpe. Ondorioz, Facebook munduko enpresarik baliotsuenetako bat da, Microsoft, Amazon, Apple eta Alphabetekin batera, teknologiako bost enpresa handienetako bat kontsideratua.


Baina oraindela gutxi aldaketa garrantzitsu bat izan du enpresak, izena aldatu du. Gertaera hau hilabete honetan ( 2021ko otsailean) gertatu da.  Hemendikan aurrera, “Meta” (Meta Platforms, Inc) deituko da. “Meta” izango da orain, Facebook, WhatsApp eta Instagrameko sare sozialak eta Quest, Messenger edo Horizon bezalako beste proiektu batzuk barne hartuko dituen enpresa nagusia.


Baina zergatik aldaketa hau? Erabaki honen atzean dagoen arrazoia da, enpresak eta Zuckerber berak, eskandalo ugariren arrazoia bilakatu direla. Egoera honen ondorioz, erabaki dutena da izena aldatzea, hasiera berri bati irtenbidea emateko. Horrez gain, beste helburuetako bat,sare sozialetatik aldentzea da, metabersora hurbiltzeko, "Interneteko hurrengo bertsioa" dela diona Zuckerbergek.



Facebook cambia su nombre a Meta y se centrará en la realidad virtual y  aumentada | Video - 28.10.2021, Sputnik Mundo

LIDE IMAZ