2021(e)ko azaroaren 5(a), ostirala

Nafarroako Gobernuak aurrekontuen aurreproiektua onartu du, 5.273 milioi eurorekin

 

















Iazko aurrekontuen aurreproiektuekin konparatua, %8,27 igoera dauka eta Europako funtsetatik etorriko diren 162 milioiak ditu barne. Ekonomia eta Ogasun kontseiluak esan duen bezala, “susperraldirako ezinbesteko oinarria” da egitasmo hau.


Elma Saiz Nafarroako Ekonomia eta Ogasun kontseilariak prentsaurrekoan azaldu ditu aurreproiektuaren ildo nagusiak. “Herriaren aurrekontuak” dira hauek, aurrekontu osoaren %54,18 arlo sozialera bideratuak izango dira, batez ere, Osasunera, Hezkuntzara eta Eskubide sozialetara. Aurreproiektuak Europako funtsetatik jasoko diren 162 milioi euroak barne.


Eskubide Sozialak, Hezkuntza eta Osasuna, gako


Aurretik esan bezala, diru gehiena Osasunak, Hezkuntzak eta Eskubide Sozialak jasoko du, Lehenengoari dagokionez, 2022rako Lehen Arreta indartuko da, pertsonal aldetik zein azpiegituratan.

Eskubide Sozialen arloan, menpekotasun, desgaitasun eta buruko gaixotasunekin lotuta dauden arreta zerbitzuak eta laguntzak handitu eta hobetuko dira, eredu berri bat bultzatuz. Enpleguaren Legea eta Enplegu politika aktiboen legea ere garatzen jarraituko da eta pobreziaren kontrako borroka eta babes soziala bultzatuko da. Horretaz gain, desgaitasun, gizarte inklusio eta erresidentzietako lan baldintzak hobetzeko pausoak emango dira.

Hezkuntza Kontseilaritzak %7,5eko igoera izango du bere aurrekontuan eta helburu bezela jarri egin du, 0-3 urteko zikloaren doakotasunean aurrera egitea, baita ere matrikulazioak gora egitea. Modu berdinean, udal eta kontzejuek 271 milioi euro gehiago izango dituzte herriko zerbitzuak eta beraien funtzionamenduak finantzatzeko, iaz baina 16 milioi gehiago.

https://www.eitb.eus/eu/albisteak/ekonomia/osoa/8412050/nafarroako-gobernuak-aurrekontuen-aurreproiektua-onartu-du-5273-milioi-eurorekin/


XENKI MACEIRA


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.