2021(e)ko azaroaren 5(a), ostirala

KAPITALISMO ARDURATU BAT EGONGO BAZEN…


Kapitalismoak izaki bizidunei onurak ekarri dizkio, baina gehienetan ez da kontzientzia askorekin praktikatu. Honek zer esan nahi du; gehienetan bai enpresek bai enpresaburuek irabaziak edukitzeaz arduratzen direla soilik, eta langileetaz, ingurumenaz... gutxi arduratzen direla.  Hari beretik, enpresa bateko enpresaburuetan pentsatzerakoan, ego askoko liderrean, dirua bakarrik axola zaiona, eta botereak motibatzen duenaz burura etortzen zaigu. 




Horrela azaltzen digu, kapitalismo kontsentsuaren sortzaileetako bat, Raj Sidodia, irakasle indiarrak. Enpresa baten barruan enpresa arduratsu batean bilakatzeko eredu desberdinak praktikan jarri daitezkela azaltzen digu berak. 


Enpresa bakoitzak bere helburuak izan behar ditu, eta helburu hauek berak izango dira enpresaren kalitatea hobetuko dutenak. 


Lehenik eta behin, enpresaburu baten helburua ezin da bakarrik irabaziak lortzea izan, izan ere, oso garrantzitsua da enpresaburuek martxan jarritako jarduerak, influentzia positibo bat eragitea planetan.  Adibidez, praktikan jarri dezakete: Produktuen kaxak material ekologikoekin eginak egotea, edo adibidez, enpresaren irabazien zati bat GKE batean inbertitzea... . Azken finean aldaketa positiboak bultzatzen dituelako, bai langileek bai bezoroek enpresa honetan inbertitu nahi izatea eragingo du. 


Bigarrenik, enpresek balore bat izan beharko lukete. Enpresa baten balorea (Taldea) baldin bada, langileek motibatuta lan egingo dute, enpresa horren proiektuen barne daudela sentituko direlako. Aldiz, bakoitzak bere kabuz lan egiten badu, enpresa horretan egiten duten lana aitortua ez dela pentsatuko dute. Hari beretik, enpresaburuek lan talde osoarenak diren arrakastak partekatu beharko lituzkete.


Hirugarrenik, enpresetan enpresaburuek oso rol garrantzitsua dute, eta erreferentzia gisa dira langile guztientzako. Hori dela eta, liderrek bere langileetaz arduratzen direla erakutsi beharko lukete. Izan ere langilerik gabe, lanak ezingo luke aurrera egin, beraz taldeaz arduratzea ezinbestekoa da, baina baita langileak zainduak sentituko direlako eta haien lan kalitatea  enprearen barruan askoz ere emankorragoa izango delako ere.


Azkenik, enpresaren barruan dagoen estresa murriztu beharko lukete enpresaburuek. Ez da ona langileek lan pila bat edukitzea ezta ere lanik ez edukitzea, baina erdiko puntu bat bilatu beharko lukete lider hauek. Raj Sisodiak kontatzen digu, urtero estresarengatik Txinan 600.000 langile hiltzen direla eta EB aldiz, 150.000. 


Esandako guztia laburbilduz, biztanleak gehienetan pentsatzen dute kapitalismo kontsentsua praktikatzen duten enpresek ez dutela hainbesteko irabazirik edukitzen. Aldiz, Raj Sisodiak ikertutako zenbait enpresetan, helburu hauek praktikatuz azkarrako hazi direla,  bezero fidelagoak dituztela, ez dutela dirurik gastatzen publizitatean eta langileen leialtasuna eta konpromisoa askoz ere handiagoa dela ikusi du.


LOREA BASTIDA

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.