2021(e)ko azaroaren 5(a), ostirala

IBERDROLA


ALBISTEA


Iberdrolak 2.408 milloi euro irabazi ditu %10 gutxiago “energiaren eta zergen prezioengatik”. Konpainia elektrikoak 2021 eko lehen hilabeteetako emaitzen berri eman dio Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari. 


Iberdrolak 2.408 milioi euroko irabazi garbia izan zuen urteko lehen bederatzi hilabeteetan, 2020ko aldi berean baino % 10,2 gutxiago, energiaren prezio altuek, zerga berriek eta lortutako aparteko txikiagoek eraginda, konpainiak jakinarazi duenez. Mozkin garbi doitua % 5,2 hazi zen 2.688 milioi euroraino, konpainiak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari asteazken honetan jakinarazi dionez. Hau da, argiaren prezioa denentzat igotzen da, eta ibedrolak ere ondorioak jasan ditu, horregatik ibedrola saiatzen ari da prezioa lehengo berdina izatera zeren bestela behartuta ikusiko da bere bezeroei prezioa igotzeko. Gainera, Ibedrolak ez dizkio industriari prezioak igoko, Espainiako Gobernuak mozkinak murrizteari uko egiten badio.

 

Nire iritziz, Ibedrolak bezeroei prezioa ez igotzeko aukera bakarra argindarraren prezioa ez igotzea dela, zeren argindarraren prezioa igotzebn bada ibedrolak bezeroei argiaren prezioa bai ala bai igoko dio, kontuak ateratzeko. Baina ezin degu horrela jarraitu prezioa igotzen zeren azkenean oso garesti bihurtzen ari da argia eta argia beharrezkoa da. Argiaren prezioa geroz eta handiagoa da eta azkenean gauza oso garesti bat bezala bilakatuko da, dirudunak bakarrik izango dute aukera argiaren erabilera egiteko horrela jarraitzen badegu. Hala ere denak esfortzu bat egin dezakegu gure argiari erabilera egokia emateko. 

 

Azkenik, argi dago ibedrola dela argiaren zerbitzua eskaintzen duen enpresa bakarra eta argia erabili nahi badegu ez daukagu beste enpresa bat kontratatzeko aukerarik, hau da, jartzen duten prezioa ordaindu behar da argia erabili nahi badezu.


JULEN ZUNZUNEGI




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.