2021(e)ko azaroaren 5(a), ostirala

PALMAKO SUMENDIA

        

2021eko irailaren 19an, Palma irla eta Espainia guztiz aldatuko zuen gertaera geologiko bat gertatu zen, “Dorsal de Cumbre Vieja” sumendia erupzionatzen hasi zen. Ondorio larriak ekarri ditu sozialki eta ekonomikoki. Orain, laba etengabe mugitzen ari da irlatik, bidean dauden egitura guztiak suntsituz (Etxeak, baserriak, plantazioak…)


Azaldu dudan bezela, ekonomia egoera larrian dago, konkretuki platanoaren produkzioan lan egiten duten enpresak, turismoa eta bertan bizi diren pertsonen etxeak.


Pertsona askoren bizitzak izorratu ditu sumendiak. Hasteko, 8000 biztanlek gutxi gorabehera etxez aldatu behar izan dute, labak suntsituko zituztelako haien etxeak. Datuek diotenez, 250 etxe-bizitza eta 200 azpi-egitura (Tenis jokalekuak, ikastolak igerilekuak…) utzi behar izan dituzte biztanleek, min-pertsonalak ekiditeko. Oraingoz 2 ikastola itxi behar izan dituzte. Honek arazo ekonomiko oso larriak eragiten ditu. Biztanleen etxeetan, polikiroldegietan eta ikastoletan eta bertan lan egiten duten langileengan etab. Hainbat biztanleen etxeetan, baserriak daude, eta lurzoru horiek normalean dirutza handia balio dute ere, animaliak eta landareak kontuan hartu gabe, beraz dirutza handia galduko dela begi-bistakoa da.


Bestalde, Palma oso famatua da urtero jasaten dituen turistengatik. Palma irla turistiko izugarria da eta 4,8 milioi turista jasaten ditu urtero. 2019an 285 milioiko irabaziak lortu zituen irlak, baino koronabirusaren egoerarengatik 82 milioi irabazi zituen 2020an. Orain, sumendiaren ondorioz, hotel askotan erreserbak bertan behera utzi dira, segurtasun faltagatik. Ondorioz diru-kantitate handia galtzen ari da irlak, eta turista kantitate-handiak berriro jasateko data ez-jakina da.


Azkenik, Palman garrantzi asko duen sektorea arrisku handian dago: Platanoaren produkzioa. Platanoaren produkzioa Palmak urtea batean irabazten duenaren %11n hartzen du parte. Platanoak landatzeko landare bananadiak behar dira, eta hauek lurralde tropikaletan hazten dira. Labak harrapatu dituen udaletan bizi diren biztanleek platano produkzioaren %50a kontsumitzen dute. Beste herrialde batera alde egin dutenez, salmentak esponentzialki behera egiten ari dira. Aurreko urtean 144.302 tonelalada platano produzitu ziren. 2 aste baino gutxiagoan, 1000 tona uzta produzitzeari utzi diote, hauek errautsa zutelako. Barrutik ondo egon arren, kanpotik orbanak ditu eta jendeak ez ditu nahi. Bukatzeko, uzta jasotzeko denbora mugatua da, bide printzipal moztua baitago.


Oraindik galera-ekonomikoak ez-jakinak dira, baino ehunka-milioikoak izango direla aurreikusten da.


Iturriak: El impacto económico del volcán: jaque a los dos sectores clave del PIB de La Palma | Sociedad | EL PAÍS (elpais.com) 

¿Cuántos habitantes tiene La Palma y cuántos se han visto afectados hasta ahora por la erupción del volcán? (antena3.com)   



DANEL FERNANDEZ

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.