SIDENOR
Sidenor enpresak (altzairuen produkzioan liderrak) Basaurin duen lantegia geldirik mantenduko du, gabonak bitarte. Argindarraren prezio igoerarekin, ekoizpen kostua igo egin da eta ezinezkoa zaio gaur egungo erritmoari eustea galeretan sartu gabe. Ikusteko dago langileei nola eragingo dien erabakiak.
Argindarraren igoerak pertsona guztiei eragiten die, baina dena bezala bakoitzari ezberdin, batzuei gehiago eta beste batzuei gutxiago. Sidenor enpresari gaizki eta asko eragin dio, altzairuak egiteko argindar asko erabiltzen dute eta azken igoerarekin ezin dute produzitzen jarraitu galerak izan gabe, horren ondorioz enpresak Basaurin aurkitzen den lantegia gelditzea erabaki du, bestela dirua galtzen egongo zen. Horrek ondorio oso larriak dakartza, enpresak gutxiago irabaziko du baina larriena langileak dira, 200 pertsona ibiltzen dira altzairuak egiten Basauriko enpresan eta horiekin zer egin ari da pentsatzen enpresa baina argi dago ondorio larriak izango dituztela, ez det uste enpresatik botako dituztenik baina soldata jaitsi edo soldata gabe geratuko dira. Langile hauei argindarraren igoerak asko eragiten die.
Nire iritziz, enpresak ez du gaizki egiten Basauriko lantegia gelditzen zeren ez baldin badu gelditzen galerak izango dituzte eta enpresa batek galerak dituenean itxi egin behar dute, horregatik ez zait gaizki iruditzen altzairuen produkzioa gelditzea. Bestalde, ez zait ondo iruditzen langileak langabezian uztea, erabaki on bat hartu behar dute 200 langileekin bestela langile hauek asko sufrituko dute. Aukera asko daudela uste det, hoberena nire ustez langile hauei enpresa barruan beste lan mota bat egitea izango litzateke (beste gauza bat produzitzea adibidez), hau ezingo bazen langile hauek beste tokitako enpresan sartuko nituzke beste soluzio bat bilatu arte eta azkenik enpresa barruan lan egiteko aukera ez balute erte batean sartuko nituzke, horrela ez zuten hainbeste sufrituko. Azken finean enpresak esfortzu handi bat egin behar duela uste det zeren enpresaren esfortzuarekin langile horien egoera asko hobe daiteke.
Guzti hau kontuan izanda, nire ustez ezin da argindarraren prezioa etengabe igotzen egon, horrela jarraitzen badegu geroz eta jende gutxiagok edukiko du aukera argindarra ordaintzeko eta azkenean ospetsuak soilik edukiko dute aukera argindarra erabiltzeko. Horregatik, aldatzen hasi behar garela uste det, zeren igoerekin jende asko gelditzen da argindarra erabili gabe.
JULEN ZUNZUNEGUI
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.