2021(e)ko azaroaren 3(a), asteazkena

GLOVOREN KASUA

 Jakina denez, merkatu ekonomia batean enpresa handiak enpresa txikiagoak erosteko ohitura izaten dute. Horrela konpetentzia murriztu egiten dute eta monopolio bat sortzearen arriskua handitzen da, oligopolio bat edo lehia monopolistaren itxura hartzen duen sistema bat sortuz.


Gaurko kasuan Glovo-ren kasua dugu, Glovo janari banaketaz arduratzen den Espainiako konpainia ospetsuena da. Haien langileei ordaintzen dizkien soldata xurrak alde batera utzita, negozio modelo honetan beste arazo bat omen dago. Glovok iadanik ekialdeko Europako konpetentziako enpresa bat bereganatu zuen 170 milioi euro ordainduta. Gaurkoan haien Espainiako eta Portugaleko konpetentzia bereganatuko duela dirudi; Lola Market eta Mercadao. Oraindik ezin da transakzioaren tamaina jakin, baino badakigu konpainia hauek enpresa ezberdinak bezala funtzionatuko dutela, lehia monopolistan bezala.


Tamalez, Glovo-ren kasua ez da bakarra eta badaude beste konpainia asko horrela funtzionatzen dutela, Facebook esate baterako. Enpresa amerikarra iadanik Whatsapp, Instagram eta Messengeren jabe da. Halere, Snapchat erosi nahi izan zuen, baino Snapchateko jabeak saldu ez nahi izan zuelako, Instagramek Snapchatek duen ezaugarri nagusia kopiatu zuen, huraren balioa jaistea eraginez.


Ondorioz, gobernuek enpresek konpetentzia murrizteko duten boterea limitatu beharko zuten, izan ere konpetentzia askea saihesten ari da, eta kontsumitzaileentzako eta ekonomiarentzat kaltegarria izan daiteke.


https://www.bloomberg.com/news/articles/2021-09-14/glovo-to-buy-spanish-portuguese-grocery-delivery-companies

https://www.genbeta.com/a-fondo/snapchat-como-ha-pasado-ser-reina-historias-a-ponerse-al-servicio-facebook-su-principal-rival

 

BEÑAT OSTOLAZA


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.