Champix medikamentua merkatutik kendu dute, pazienteentzako txarrak izan daitezken substantziak dituelako.
Champix botika erretzen uzteko botika famatuenetarikoa da. Erretzeari uzteko Laguntza Programak gomendatzen dituen beste 2 produktuen artean zegoena.
Kentzea erabaki dute “zikinkeria” detektatu dutelako botikan. (Nitrosovarenclina) Osasunaren erakundeak zikinkeri hori kantzerigenoa izan daitekela ondorioztatu du. 2017ko Abendutik 12.970 Nafarrek hartu dute Champix botika, Vareniclina izenaz ezagutzen dena.
Enpresak dioenez ez dago arriskurik botika dagoeneko hartu duten pertsonentzat, hala ere medikura joatea gomendatu dute Champix botika beste botika batengatik aldatzeko. Zikinkeri gehiegi zituzten botikak merkatutik kanporatuak izan dira.
Erretzen uzteko laguntza bilatzen zuten %75en pertsonek botika hori hartzen zuten haien medikuek gomendatuta. Erretzearen ansietatea kentzeko. Botika ez zen eskainitako gauz bakarra baizik eta klaseak eta beste jarduera batzuk ere egiten zituzten erretzeari uzteko.
Programa honen hasieran 6.139 pertsonek erabaki zuten Champix botika hartzea eta Osasun erakundea 734.000 euro inbertitu zituen botika hauek jendea laguntzeko.
Pfizer enpresaren “Champix-a” beraz merkatutik kendu dute horaingoz gutxienez.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.