Banka hautsi handienak
Lehman brotherseko banka hautsia:
Lehman brothers-en banka hautsia, ekonomiaren historiako banku hautsi handienetakoena da. 2008ko irailean izandako beherakadak ondorio suntsitzaileak izan zituen munduko ekonomian. 613.000 milioi dolar baino gehiagoko zorrak utzi zituen. Bankuak 26.000 langile baino gehiago zituen mundu osoan eta bere porrotak subprime krisiaren hasiera eragin zuen. Barclays Bankek bere bulego sarea erosi zuen eta bere inbertsioez arduratu zen. Lehman Brothersen atzetik Washington Mutual kreditu eta aurrezki kooperatiba dago, 327.900 milioi dolarreko porrotarekin.
Hemen ikusi dezakegu banka hautsiaren grafiko bat
World.com-en porrota:
World.com Estatu Batuetako telefono konpainia handi bat zen, 90eko hamarkadan Bernard Ebbersek sortua. Bere gailurrean, telekomunikazioen boomean, enpresak 180.000 milioi dolarreko balioa izan zuen. World.com-en arazoak telekomunikazio-enpresen arteko lehiakortasun handiaren aurrean hasi ziren. Enpresa-eskandalu baten aurrean gaude, non kontabilitatea erabiltzen da enpresaren errealitatea ezkutatzeko. Kasu honetan, oker kontabilizatu ziren milaka milioi dolar gastu korporatiboetan, eta horrek kontabilitate-zulo bat eragin zuen, World.com porrotera eraman zuena. Bernard Ebbers, zuzendari exekutiboa zena, Espetxean 25 urteko zigorra jaso zuen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.