ZERGATIK HAINBESTE KALERATU ESPAINIAKO BANKUETAN?
Oraindela gutxi arte, banketxetan jende pila batek egiten zuena lana, baina zer gertatu da azken urteetan?. Jende pila bat kaleratzen ari dira banketxetatik, batetik, krisaren eraginez, 2008an hasi zen bat-egite prozesuaren ondorioz, eta horain COVID-19a dela eta, bizkortu egin da. Bestetik, internetez ordainketak egiteak, bizumak… Banketxeetan egoten zen mugimendua moteldu du.
BBVA (Banco Bilbao Vizcaya Argentaria, banko bat) argitaratu zuen, prozesu bat irekiko zela bankuetan milaka langile lanetik bidaltzeko. Merkatuak estimulatzen du 3.000 pertsona bat bidaliko dituztela. Hau dena aurten ari da gertatzen, lehengo urtean pandemia kontuekin, banketxeek langileak kaleratzeko erritmoa moteldu zuten, izan ere, sozietateak ez zuen ondo ikusiko. Baina hori ez da guztia, BBVAa kaleratze pila bat ari da prestatzen, baina bat egindako erakundeak ere ez dira atzean geratzen, beraien bankuetan emango dira kaleratze gehienak.
Hau justifikatzeko, Carlos Torre buru den erakundeak bankuko 23.000 langileei bidalitako gutunean hau azaldu du, “Interes-tasa txikiekin gaude, bezeroek orain dituzten aurrerapen digitalekin eta geroz eta gauza gehiago egin daitezkeela internet bidez, gure sektorean eraldaketa sakon bat ari da ematen.” Izan ere, gaur egun, banketxetako %65a digitalizazio-prozesuan murgilduta daude. Eta honekin, hainbat gauza eraman dituzte aurrera, esate baterako, gaur egun jada ez dira bulegoak zapaldu behar: banku-kontuak kontsultatzeko, serbizioak eskatzeko edo edozein operazio egiteko ere, baita dirua ingresatzeko ere. Gaur egun dena mugikorretik egin daiteke, mugikor eta ordularietatik eta guzti ordaindu daiteke, bizum…-en bidez. Baita, kontu korronte bat ireki ere.
Esate baterako, CaixaBankek jada ireki du EREa (Expediente de Regulación de Empleo), hau da, EREa prozedura bat da, non, situazio ekonomiko txar bat pasatzen ari den enpresa batek, jendea kalera bidaltzeko autorizazioa bilatzen duen. Eta honek CaixaBankeko 6.000 edo 8.000 langileri eragin diezaioke. Gainera, Santanderrek 3.572 pertsona kaleratuko ditu, Unicajan 1.500 irteera espero dituzte sindikatuek, Ibercajan dauden 750 boluntariorekin batera. Hau da, denera 15.000 bat pertsona bidaliko dituzte bankuetatik. Azkenik, Sabadellek, 1.812 pertsona kaleratuko ditu.
Eta hori ez da guztia, banketxeak 2008tik jada 100.000 langile bidali dituzte, hau da %35a. Esaten denez, 2021 eta 2022 urte tartean 20.000 langile kaleratuko dituzte. Beraz, argi eta garbi ikusten da zergatik Espiniako banketxeak bizi osorako enplegua ez duten ziurtazen. Arrazoi guzti hauengatik, Espainiako bankuak, Europa guztitik bulegoko langile gutxien dituenak dira. Baina ez dago gure esku hau aldatzea, guk egin dezakegun bakarra, bankura gehiago joatea da, eta ez hainbeste tramite internet bidez egitea. Ez ahal zaizue iruditzen?
BIBLIOGRAFIA:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.