2021(e)ko azaroaren 5(a), ostirala

PLASTIKOAREN ERABILPENA SUPERMERKATUETAN.

MERKADONAK 30 MILIOI EURO INBERTITU DITU LEHEN URTEAN, 6.25 IZENEKO PROIEKTUAN PLASTIKOAREN ERABILPENA MURRIZTEKO.


Espainiako supermekatu ezagunenetarikoa da Merkadona, 1977an sortu eta gaur egun Espainian 1.617 denda dituena. Ikerketa bateko datuak ikusita, supermerkatu batek egunean erosi, saldu eta kontsumitzen duen plastiko kantitatea izugarria da. Empresa honek, plastikoak gaur egun lur planetan sortzen ari dituen kalte larriak ikusita erabilpena murrizteko neurri batzuk hartzea erabaki du. 


Merkadonak urtebete egin du 6.25 proiektuarekin, eta dagoeneko  ontzietako plastikoa %25 murrizteko, plastiko guztiak birziklagarriak izateko eta era berean,  plastikoak sortutako hondakin guztiak berrerabili ahal izateko 30 milio euro inbertitu ditu.


Empresak lehen hamabi hilabeteetan planaren lehen bi helburuak bete eta bere denda guztiak 6.25 bihurtu ditu. Hori dela eta, ostiral honetako ohar baten arabera helburu guztiak betetzeko 140 milioiko aurrekontua aurreikusten du.


Lehenik eta behin, dendako atal guztietan erabilera bakarreko plastikozko poltsak kendu eta poltsa konpostagarriak jarri ditu. Bestalde, erabilera bakarreko plastikozko paramentuak kendu eta horren ordez, ingurumena gehiago errespetatzen duten materialez egindako paramentu jasangarriak jarri ditu. Bi neurri simple hauekin urtean 6200 plastiko tona ekidin ditu.


Hondakinetako plastikoa murrizteko, enpresak hainbat estrategia ezartze ari ditu, hala nola baliorik ez duen plastikoa kentzea edo beste material batzuengatik ordezkatzea, birziklagarriak adibidez.


Etorkizunerako ideia berriak pentsatzen ari dira eta garrantzitsua iruditzen zaie dendetan zein etxean hondakinen bereizketa bultzatu eta errazteko bezeroei birziklapenari buruzko informazioa ematea.


Azkenik, esan beharra daukat gaur egun plastikoa edozer egiteko erabiltzen dela, material merkea eta oso erabilgarria delako. Edozer produktuk darama plastikoa eta ez gara ohartzen bai pertsonengan,  bai animaliengan eta baita naturan kalte handiak sortzen dituela. Hortaz, horrelako supermerkatu handiak ingurumena gutxiago kutsatzeko neurrietan inbertsio bat egitea aurrerapauso handia iruditzen zait. Izan ere, gehienetan horrelako empresak produktuak saldu eta dirua irabaztea izaten dute helburu bakarra. Nire ikuspuntutik biztanleak Merkadona bezalako empresa handi batek ingurumena babesteko neurriak hartzen dituela konturatzerakoan, gaiak duen garrantziaz oroitu eta beraiek ere neurriak hartuko dituzte.


JUNE ILZARBE

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.