2021(e)ko azaroaren 5(a), ostirala

FACEBOOK-En IZEN ALDAKETA

Seguruenek guztiok dakigu zer den facebook, Mark Zuckerbergek (Bere unibertsitateko kideekin batera) sorturiko sare soziala. Hasiera batean, Hardvard unibertsitateko ikasleentzat sortu zen, baina denborarekin mundu guztian zehar zabaldu zen eta jende guztiak erabiltzen hasi zuen. 


Hasiera batean sare sozial bat zena, enpresa bat izaten amaitu zuen. Momentu honetan,  iruditu dezake facebook zaharkituta geratu dela, batez ere gazteentzat, baina errealitatea da, gehien erabiltzen den sare soziala dela. Hori gutxi izango balitz bezala, oraindela urte batzuetatik, enpresak ez du bakarrik “Facebook” sare soziala kudeatzen. Sare sozialen konglomeratu estatubatuarra bilakatu da , instagram eta whatsapekin kontatzen duena bere menpe. Ondorioz, Facebook munduko enpresarik baliotsuenetako bat da, Microsoft, Amazon, Apple eta Alphabetekin batera, teknologiako bost enpresa handienetako bat kontsideratua.


Baina oraindela gutxi aldaketa garrantzitsu bat izan du enpresak, izena aldatu du. Gertaera hau hilabete honetan ( 2021ko otsailean) gertatu da.  Hemendikan aurrera, “Meta” (Meta Platforms, Inc) deituko da. “Meta” izango da orain, Facebook, WhatsApp eta Instagrameko sare sozialak eta Quest, Messenger edo Horizon bezalako beste proiektu batzuk barne hartuko dituen enpresa nagusia.


Baina zergatik aldaketa hau? Erabaki honen atzean dagoen arrazoia da, enpresak eta Zuckerber berak, eskandalo ugariren arrazoia bilakatu direla. Egoera honen ondorioz, erabaki dutena da izena aldatzea, hasiera berri bati irtenbidea emateko. Horrez gain, beste helburuetako bat,sare sozialetatik aldentzea da, metabersora hurbiltzeko, "Interneteko hurrengo bertsioa" dela diona Zuckerbergek.



Facebook cambia su nombre a Meta y se centrarĂ¡ en la realidad virtual y  aumentada | Video - 28.10.2021, Sputnik Mundo

LIDE IMAZ

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.