2021(e)ko azaroaren 5(a), ostirala

2008ko Crack-a

2008an, ezaguna den boltsaren jeitsiera larrienetako bat bizi egin zen. Horren ondorioz hainbat sektore ezberdin ikusi ziren eraginda; sanitatea, ikaskuntza, seguridadea eta beste hainbat. 2008ko nazioarteko finantza krisiak AEBetako subprime hipoteka arazoak eduki zituelako gertatu zen, %39,4eko jeitsiera izan zuen. Garai artan jende askok galdu zuen bere lana, eta enpresa askok ezin izan zuten aurrera irten.



Enpresa txikiek itxi egin izan behar zuten eta enpresa handiek beraien pertsonalei soldata jeitsi edo beraien langile batzuk kaleratu. Dena proportzioan dago, zure soldata geroz eta txikiago baldin bada geroz eta gutxiago gastatuko dezu, eta enpresak eta garrailoak gutxiago irabaziko dute beraien prezioa edo zerbitzua garestituz. Horrelako zerbait gertatu zen 2008. urtean.


Crack moduko hori konpontzeko, bankuen erreskatea eta zor publikoa erostea izan zen soluzioa. Horri esker, bankuek likidezia berreskuratu zuten. Beste irtenbide bat banku zentralen interes tasak jaistea zen. Hori eta gero hainbat gorabehera ere bizi izan ziren, baina 2008ko crack-a izan zen nagusienetariko bat edo boltsaren historian marka bat utzi egungo duena.


JON MUGUERZA


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.