IBERDROLA ENPRESA-TALDEA
Iberdrola, energia ekoizten, banatzen eta merkaturatzen duen enpresa-taldea da. Bilbon aurkitzen da egoitza. 1992an sortu zen Hidroeléctrica Española eta Iberduero enpresen bat-egitearen ondorioz. Espainiako elektrizitate-ekoizpeneko bigarren taldea da, burtsa-kapitalizazio bidezko Espainiako lehen energia-taldea eta munduko laugarrena, eta munduko sektore eolikoaren buruan dago.
1850 eta 1870 artean, Europa aldaketa-prozesu batean murgiltzen da eta honek, Bigarren Iraultza Industriala eragiten du. 1901ean, Hidroelektrika Iberikoa sortzen da, honek bazkide gehiago nahi zituelako Hidroelektrika Española sortu zen, Madrilen. Denboraldi batean, bi sozietateek zuzendari gerentea eta presidentea partekatu zituzten, baita beste postu batzuk ere beren Administrazio Kontseiluetan, nahiz eta 1925etik enpresa independenteak izan. Nolanahi ere, konpainia biak izan ziren Espainiako eskualde eta probintzia mailako enpresa banatzaileen sare gero eta zabalago baten enpresa nagusiak.
Saltos del Duero enpresaren jatorria XX. mendearen hasieran dago, Madrilgo enpresaburu talde batek eta José Orbegozo ingeniariak Duero ibaiaren ustiapen hidroelektrikorako asmo handiko proiektu bat diseinatu zutenean. Saltos del Duero negozio hidroelektrikoan sartzeak mehatxu handia egin zuen Espainiako erdialdeko eta iparraldeko merkatuan zuen monopolio-posizioan. Gerra Zibila amaitu zenean, enpresen arteko tirabira eta gatazken ondorioz, Saltos del Duero eta Hidroeléctrica Ibérica enpresen arteko fusioa gertatu zen, eta, horren ondorioz Iberduero sortu zen 1944ean.
Ordutik aurrera, Iberduerok aurrera eraman zuen estrategia nagusia ekoizpen-ahalmena handitzea izan zen, ur-jauzi berriak eraikiz eta merkatua kontrolatuz. Krisi ekonomikoak eragin handia izan zuen enpresa elektrikoetan. Azkenik, Iberdueroren eta Hidrolaren bat-egitea 1991ean eman zen, eta, horren ondorioz, Iberdrola sortu zen, herrialdeko lehen elektrizitate-enpresa, guztizkoaren ia herena eta 16,7 GW-ko sortze-ahalmena zuena.
1990eko hamarkadan, Iberdrolak bere posizioa sendotu zuen Espainiako merkatuan, eta nazioartekotze-prozesuari ekin zion Latinoamerikako hainbat herrialdetan. Iberdrolaren hazkundea geldiezina izan da orduz geroztik, eta gaur egun Espainiako lehen elektrizitate-enpresa eta munduko handienetakoa bihurtu da. Latinoamerikan ez ezik, Estatu Batuetan eta Europan ere presentzia handia du
Ainara Saavedra
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.