2021(e)ko azaroaren 3(a), asteazkena

APPLE

 Denok dakigun bezala, Apple markak azken urte hauetan izugarrizko arrakasta izan du. Marka historikoa hautsi du, bilioi bat dolarreko muga gaindituz, aurretik beste enpresak lortu ez dutena. Baina hala ere, enpresa honek oso une zailak igaro ditu. 


Konpainia 1987ko maiatzaren 1ean iritsi zen punturik altuenera, Steve Jobsek bere agurra iragarri eta bi urtera. Hortik aurrera fabrikazioarekin segitu zuten eta esperientziarik ez zuen negozio-arlo berrien alde egin zuten (bideo-jokoen alde) baina bertan porrot egin zuten.


1997ko uztailaren lehen egunean akzioek 13,19 dolarretan itxi zuten Wall Streeteko kotizazioa. Gutxi gora behera aurreko 10 urteetan baino % 84 gutxiago. Steve Jobsek konpainia utzi zuenetik izan duen baliorik baxuena zen. Gil Ameliok (Appleko zuzendari exekutiboak)  erabaki bat hartu behar izan zuen. 400 milioi dolar ordaindu zituen Jobs itzultzeko eta Apple porrotetik ateratzeko. 


Jobs itzuli zenean, egin zuen gauzetako bat publizitate-kanpaina batean 100 milioi dolar inbertitzea izan zen, egun batean Appleren jarraitzaile izan zirenek berriz ere bertan inbertitu zezaten. Gainera, pertsonek beren potentziala garatu ahal izateko produktuak sortzea erabaki zuen, berrikuntzagatik, erabiltzeko erraztasunagatik eta diseinuagatik nabarmenduko ziren produktuak. Zalantzarik gabe, bi erabakiak guztiz egokiak izan ziren.


Hilabete gutxi batzutan Apple buelta ematen hasi zen. 1998an, Jonathan Ive diseinatzailearen eskutik iMac koloretsua iritsi zen eta, berarekin batera, konpainiaren urrezko aroaren hasiera. 2000 eta 2010 arteko hamarkadak Jobs ameslari bat erakutsi zuen, marketin modernoaren jeinu bat, hiru merkatu izugarri errentagarri irauli zituena: musika digitala, iPodarekin; telefonia mugikorra, iPhonearekin; eta informatika, iPadarekin.


Jobs, 2011 ko urriaren 5ean hil zenean, etorkizunari buruzko zalantzak azaldu ziren konpainian eta plangintza bat egin zuten berriro. Orain konpainia Jobs-en laguntzarik gabe aurrera doa eta produktu handia egiten jarraitzen dute. Baina hala ere nabari da bezeroeri eta merkatuari harritzeko gaitasunaren zati galdu dutela.


IRATI ARRUABARRENA


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.