Saltoki handiek, supermerkatuek eta jostailu-dendak diote produktu batzuk falta daitezkeela, baina gehiena aurkitu ahal izango degu. Sentsazioa arraroa izan daiteke globalizazioak ondasunez elikatuta dituzten herrialdeetan. Gainera ere, eskari ikaragarria dago, batez ere Estatu Batuetan, Gobernuak milioika herritarri kontsumoa sustatzeko emandako txekeei esker. Dagoeneko arazoak antzeman dira eraikuntzarako horniduretan, automobiletan, bizikletetan, paperean, edarietan, jostailuetan, bideo-kontsoletan eta produktu elektroniko askotan. Espainiako patronalak bat datoz gabeziek unean uneko produktuei eragiten dietela esatean, eta herritar askorentzat krisia ia oharkabekoa izan daiteke: ez da hornidurarik eza egongo, ezta apalik hutsik ere. Produktu bat falta bada, beste batek hartuko du bere lekua.
BEÑAT ETXEBESTE
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.