2021(e)ko azaroaren 5(a), ostirala

Elon Musk, historiako pertsona aberatsena

Ziur nago denok lotzen dugula Elon Musk izena "aberatsa" adjektiboarekin, munduko pertsonarik aberatsena izatera iritsi baita. Horrekin pozik egon gabe, astearte honetan bertan inoizko pertsonarik aberatsena izatearen errekorra hautsi du, 287 mila milioi dolar baino gehiagoko ondare garbia izatera iritsiz. Baina, gauetik goizera gertatu al da hau? Bere auto elektrikoen Tesla enpresaren emaitza al da hori?



Bai, hala da; izan ere, Herz automobil-enpresak 100.000 Tesla auto eroskoi zituela iragarri zuenetik, enpresaren akzioen kotizazioa % 13 igo da. Auto elektrikoen enpresa handienaren sortzailea eta jabea izateaz gain, PayPal-en sortzailea ere bada (dauden guztien artean gehien erabiltzen den ordainketa birtualeko zerbitzua). SpaceX izeneko enpresa aeroespazial bat du, sateliteak bidali eta bidali dituena, eta, gainera, Errusiarekin tratuak egiten ari da. Starlink satelite bidezko internet-zerbitzuarekin dituen planak ere gehituz. Baita Neuralink proiektu handia ere, pertsona paraplegikoei eta antzeko gaixotasunak dituztenei mugikortasuna itzultzeko, baita parkinsona eta alzheimerra sufitzen dutenei soluzio bat emateko ere eta burmuinean musika erreproduzitzeko aukera emateko, zure entzumen zentzumena erabili behar izan gabe; beste gauza futurista askoren artean, imaginatzeko zailak direnak. Gainera, bitcoin bidezko ordainketa ere onartzen du, gaur egungo unitateko 54.049,32 euroko prezioa duen txanpona. Muskek argitaratzen dituen twittak oso erabakigarriak izan daitezke merkatuan eta burtsan; ia enpresa baten arrakasta biribilari eragin diezaiokelako, baita akzioen eta enpresa baten beherakada katastrofiko baten porrotari ere.


MARCO OLLOQUIEGUI


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.