CUBAKO GOBERNUAK BAIMENDU DITU LEHEN 32
ENPRESA PRIBATUAK
Dagoeneko guztiok dakigun bezala, Cuba herrialde komunista da eta ekonomia zentralizatuan oinarritzen dira. Baina oraindela egun batzuk erabaki bat hartu zen, eragin handia izan dezakena Irlako ekonomian.
Fidel Castroren agintean izan zen, negozio partikular guztiak nazionalizatu zirela eta azken asteazkenean denbora asko pasa ondoren, enpresa pribatu txiki eta ertainak (mipyme) berriz ere Cuban jarduntzen hasiko dira. Oraingoz, 35 mipyme izan dira onartuak, 32 pribatu eta 3 estatalak. Ala ere, enpresa hauek hainbat baldintza bete beharrko dituzute, Inportazio eta esportazio jarduerak estatuko enpresa baten bitartekaritzaz egin beharko dituztela adibidez. Hori bai, momentuz gutxienez, hau ez da aplikatzen jende guztiari, Kontagailuak, abokatuak, arkitektoak eta ingeniariak, besteak beste, ezin dira eta elkartu eta enpresak eratu beren zerbitzuak emateko.
Erabaki honen inguruan hainbat dira iritziak, baina orokorrean, ekonomilari gehienak pauso positibo bat bezala ikusten dute ekoizpena handitzera eta ekonomia mistoa bultzatzera bideratua. Azkenean, hamar urte izan behar ditu gobernuak erreforma hau ezartzeko, legez posible zen eta Alderdi Komunistaren VI. Kongresutik 2011an, baina azaldu gabeko arrazoiengatik atzeratu zuten. Baina errealitatea da agintariek ekonomiaren gaineko Estatuaren kontrola eta monopolioa galtzeko beldurra zutela.
Nire ustez, egia da pausu positibo bat izan daitekela eta nahiz eta oraindikan goiz izan jakiteko zeintzuk izango diren honen ondorioak, beti pentsatu izan dut, komunismoaren ideia nahiz eta berez ona izan, oso zaila dela errealitatean beharden bezala funtzionaraztea. Ondorioz, horrelako erreformak onuragarriak izan daitezkela iruditzen zait.
https://www.bbc.com/mundo/noticias-america-latina-58761735
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.