2020(e)ko abenduaren 5(a), larunbata

BIGARREN ESKUKO EROSKETAK

 BIGARREN ESKUKO EROSKETAK


Gaur egun, nahi duguna saldu dezakegu, gure gauzak planetako beste aldean dauden pertsonei saldu ahal dezakegulako. Azken urtetan, merkatu bat nabarmen handitzen ari da, merkatu hau bigarren eskuko merkatua da, hazkunde hau ematen da, gaur egun asko gustatzen zaigulako kontsumitzea eta pertsona geihenei azken tendentziak eramatea eta erakustea asko gustatzen zaiolako.

Askotan kostu altuagatik ezin ditugu gauza asko erosi, hau saiesteko, bigarren eskuko merkatua oso aukera ona izan daiteke nahi dugun produktua erosteko baino prezioa baxuagoan. Azken hiru urteetan, bigarren eskuko merkatuaren hazkundea  moda sektorearen baino 21 aldiz handiagoa izan da. Kalkulatzen da 2023rako bigarren eskuko merkatuak 51.000 milio dolar mugituko dituenik, hauek oso zifra handiak dira kontuan hartuta 2013an bigarren eskuko merkatua ez zuela ia inor erabiltzen.


2018an 56 milio emakume erosi zituzten bigarren eskuko gauzak, eta bi urte lehenago, 2016an soilik 44 milio emakume erosi zituzten bigarren eskuko edozein produktu. Bestaldetik, pentsa daiteke, bigarren eskuko gauzak erosten dituen jende gehienak adin txikiko jendea dela, baina hau ez da horrela, adin txikiko jendeetatik 24 urtera arteko jendeak soilik bigarren eskuko merkatuaren erosketen %16 egiten dituzte, 25-37 tarteko adina duen jendeak ordez dira gehien erosten dutena, bigarren eskuko merkatuaren  erosketen %33 eginda, 38-55 adin tartekoak merkatuaren %20a errepresentatzen dute, eta 55 urtekoak edo gehiagokoak bigarren eskuko merkatuaren %31 errepresentatzen dute, azken zifra hau nahiko harrigarria izanda.
 
Egia da, datu hauek nahiko harrigarriak direla, baino ere aipatzekoa da, bigarren eskuko erosketetan hazkunde handiagoa lortzen ari diren pertsonak adingabeetatik 24 urtera arteko pertsonak direla. Beste datu bat mentzionatu beharrekoa da ere, datu hau da bigarren eskuko merkatuak ez duela mota bateko eroselak aurkitzen, bigarren eskuko merkatuan mota guztietako erosketak ematen dira, bai luxuzko erosketak eta baita ere kalitate txarreeneko prdouktuen erosketak, beraz jakina da, bigarren eskuko merkatua mota guztietako erosleentzako egina dagoela inolako eszepziorik gabe.


Bigarren eskuko erosketak eta salmentak mota askotan ematen dira, lagun artean, klandestino moduan, norbait pertsona baten salmentaz habisatu dizulako... baina nabarigarria da merkatu honetan aplikazio digitalak asko lagundu dutela, adibidez vinted (bigarren eskuko arropa saltzeko aplikazio digitala) eta wallapop (beste pertsonarekin pertsonalki geratu eta edozein gauza saltzeko aplikazio digitala) aplikazioak asko lagundu dute Espainia mailan bigarren eskuko salmentak jende guztiaren alkantzean egoteko.



Bibliografia:

Publizitatearen mundua aldatzen ari da

Publizitatea egiteko modua aldatzen ari da. Denboraren joanean gauzak aldatu egin dira, argi dago, eta horien artean iragarkiak. Lehen iragarkiak telebistan azaltzen ziren. Orain berriz, non ditugu iragarki gehienak? Non ari digute etengabe kontsumitzera bultatzen? Sare sozialetan. “Influencer” deituriko pertsona askok enpresa ezberdinen produktuen ezaugarri onak adierazten dituzte, eta horrela bere jarraitzaileak hori erostera bultzatuak izaten dira. Esaterako, Silvia Muñoz de Morales deituriko influencer batek aurrekoan buxomcosmetics deituriko enpresa batekin lan egin zuen. Enpresa hori makilajera dedikatzen da, beraz, berak egin zuen gauza bakarra bere arpegia pintatu eta argazki bat igo izan zen. 531 mila jarraitzaile dituenez, askok ikusi egin zuten berak igotakoa, eta ziur asko horietako batzuk produktu hori erostera animatu ziren. Ez da hori egiten duen bakarra, beste askotan promozioak egiten ditu, eta horien bidez jendeak prezio merkeagoan eros ditzake berak eskaintzen dituen produktuak. Adibidez, Clarins deituriko enpresa frantsesarekin zera adostu zuen: jendeak enpresaren web gunean bere izena zuen kodigo bat erabiltzen bazuen %25 eta %30 arteko deskontua izango duela. Hori guztia egiterakoan oso argi adierazten du publizitatea egiten ari dela, besteak beste #AD hashtag-a erabiltzen duelako. Baina denak egiten dute hori? Legeak adierazten du, telebistan egiten den bezala, sare sozialetan ere iragarki bat egiten ari zarela adierazi behar dela. Hala ere, askotan ez da egiten. Berriro ere adibideetara jotzen badugu ikus dezakegu nola Duelceida deituriko influencerrak etengabe erakusten dituen Dior markako gauzak: poltsoak, arropa… ez du inon ez esaten publizitatea egiten ari denik, baina ez al da modu inplizitu batean hori egiten? Ez da ari gure buruan, gu konturatu gabe, ideiak sartzen ari?
Nahiz eta marketing estrategia ona izan, enpresa askorentzat ez da merkea. Gutxi gora behera hauek izaten dira argazki horiek igotzeagatik enpresek ordaindu behar dutena: 100.000 jarraitzaile inguru dituzunean 1.000€ , 3.000€ aldiz 500.000 jarraitzaile dituzunean, eta milioi bat jarraitzaile baldin badituzu 6.000€. Ze astakeria! Nola izan daiteke argazki bat igotzen duen pertsona batek irakasleek, medikuek, zerbitzariek, garbitzaileek… baino gehiago irabaztea! Nora joaten ari da gure gizartea? Infuelcerrak salmentak igotzeko helburuarekin erabiltzea geroz eta famatuagoa da, hain famatua da serie batek horri buruz hitz egiten duela. Serie horrek “Emily in Paris” du izena, eta protagonista marketing enpresa batean lan egiten duena da. Berak seriea garatzen doan bitartean geroz eta jarraitzaile gehiago lortzen ditu eta hori dela eta publizitatea egiten hasten da. Seriearen momentu batean, enpresa batek bere produktu berri bat aurkezteko interneten famatuak diren pertsonak gala moduko festa batera gonbidatzen ditu; Emily harea joaten da, eta ikusten du nola jendeak produktuarekin argazkiak, bideoak… egiten dituen. Ni bera gelditzen den bezain txundituta gelditu nintzen, oso bitxia bait zen egoera. Nola aldatu den publizitatearen mundua ezta?
Nire ikuspuntutik, marketing estrategia hau oso ona da. Nik enpresa bat montatuko banuke hori erabiliko nuke. Hala ere, zure produktua saltzeko oso modu tristea eta manipulatzailea iruditzen zait. Baina, nork daki ea hau etikoa den, edo egokia. Dagoeneko gure gizarte kapitalista honetan horrek inporta du? Norbaiti inporta zaio? Nahiz eta nire jarrera nahiko negatiboa izan, espero dut nonbaiten honetaz kezkatzen den jendea eta enpresak egotea. Bibliografia https://cincodias.elpais.com/cincodias/2020/03/12/legal/1583997206_210289.html https://www.eldiario.es/tecnologia/secreto-voces-publicidad-encubierta-influencers_1_1163992.html https://www.instagram.com/dulceida/?hl=es https://www.instagram.com/silvia_mmb/?hl=es

2020(e)ko abenduaren 4(a), ostirala

IRAGARKIEN ERAGINA PERTSONENGAN

IRAGARKIEN ERAGINA PERTSONENGAN


Gaur egungo sozietatean teknologiaz inguratuta gaude. Bai telefonoak, telebistak ordenagailuak... eta bertan egunean hainbat iragarki mota desberdin agertzen zaizkigu. Iragarki guzti hauek komunikazio marketinak da, hau da, enpresek beraien produktua ezagutzera eramateko eta jendeak produktu hori eros dezan egiten dute. 

Iragarkiak mota desberdinekoak izan daitezke. Gehienetan zuzeneko iragarkiak izaten dira, eta normalean emozioei zuzenduta egoten dira. Horregatik iragarkietan mezu positiboak, eta alaiak izaten dira, gogoak izateko iragartzen ari diren produktua erosteko. 



Baina badaude hain zuzenak ez diren beste iragarki batzuk, irudi batekin nahikoa dugula, jakiteko ze markan ari diren iragartzen . Adibidez, hurrengo irudian, Coca-colaren irudi bat ikusi dezakegu, eta agertzen den irrifarrarekin gai gea identifikatzeko ze marka den. Gainera lehen esan bezala mezu alaia du, eta adierzten dute coca-cola kontsumitzen badezu poza eta momentu on bat pasako dezula.

Hemen, efektu berdina duen beste irudi bat ikusi dezakegu.

Hauez gain, badaude aurkako marken arteko lehia adierazten duten iragarkiak. Coca-cola-rekin jarraituz, ikusi dezakegu Pepsi-ri egiten dion erantzuna irudi berdina erabiliz baina beste mezu mota erabilita.

Alde batetik ikusi dezakegu, Pepsis-en iragarkian esaten dula Halloween beldurgarria opa dizugu, eta lataren gainean Coca-colaren logoa agertzen da. Eta horren aurrean , Coca.colaren erantzuna hau izan zen: Mundu guztiak heroia izan nahi duela.

Ikusi ditugun adibide guztiak, komunikazio marketing-a da eta jendeak kontsumitzea eta beraien produktua aukeratzea dute helburu.



-https://www.google.com/url?sa=i&url=https%3A%2F%2Fwww.revistaaral.com%2Fbebidas%2Fspot-coca-cola-anuncio-ano_15138057_102.html&psig=AOvVaw0RxYKssrJnRCrnHF-6kGXY&ust=1607197560401000&source=images&cd=vfe&ved=0CAIQjRxqFwoTCPip_tSLte0CFQAAAAAdAAAAABAD

-https://www.google.com/url?sa=i&url=https%3A%2F%2Fpercepcionesdigitales.com%2Fcoca-cola-presenta-un-empaque-para-que-veas-el-vaso-medio-lleno%2F&psig=AOvVaw1Isv5OBLIal7g7deZw72Lg&ust=1607196657621000&source=images&cd=vfe&ved=0CAIQjRxqFwoTCIDB56GIte0CFQAAAAAdAAAAABAT

-https://www.google.com/url?sa=i&url=https%3A%2F%2Fwww.antevenio.com%2Fblog%2F2016%2F04%2F10-ejemplos-de-publicidad-y-marketing-con-mensaje-subliminal%2F&psig=AOvVaw2hTBWY_cBYj4uJRddsv_f3&ust=1607197177347000&source=images&cd=vfe&ved=0CAIQjRxqFwoTCODo9caKte0CFQAAAAAdAAAAABAD

-https://lowpost.com/blog/influencia-publicidad/

-https://www.google.com/url?sa=i&url=https%3A%2F%2Flacriaturacreativa.com%2F2013%2F11%2F03%2Fmi-pequena-investigacion-sobre-el-anuncio-de-halloween-de-pepsi-y-la-respuesta-de-coca-cola%2F&psig=AOvVaw1qfZIjveteZGxobFYuZrmN&ust=1607196741371000&source=images&cd=vfe&ved=0CAIQjRxqFwoTCND4qc2Ite0CFQAAAAAdAAAAABAD





Gorputzen industria: proxenetismoa

 

Gorputzen industria: proxenetismoa

Proxenetak: azken aldian albisteetan geroz eta gehiago entzuten ari garen terminoa. Izan ere, mafia honetako negozio gutxi batzuk desegin egin dira Espainia mailan, zorionez, nahiz eta oraindik aktiboan dauden beste milaka egon. Baina, honen inguruan hitz egin aurretik, pertsona hauek zeintzuk diren eta zer egiten duten jakin behar da. Definizioaren arabera, proxeneta beste pertsona bat prostituzioan jardutea behartzen duen eta zerbitzu horretan lortzen den etekin ekonomikoa eskuratzen duen pertsona da. Mafia izugarria dago honen atzean, mundu mailan diru asko mugitzen duena, modu ilegalean, noski. Izan ere, nahiz eta prostituzioa ilegala ez izan Espainia mailan (ez dago erregulatuta, baina zigor-kodean ez dago debekatuta), proxenetismoa eta emakumeen trafikoa ilegalak dira. Baina, nola ez, legeak ez ditu pertsona hauek geldiarazten, eta libreki jarduten dute beraien negozioan. Industria honen funtzionamendua azaltzeko eta "produktuak" nola saltzen eta "ekoizten" dituzten ulertzeko, Sandulache anaien kasua aipatuko dut adibide moduan testuan zehar.

Emakumeekin trafikatzeko Cristian eta Sebastian anaien metodoa, eta orokorrean beste proxenetek erabiltzen duten metodoa, engainuan oinarritzen da. Errumaniako zona pobre batean biktima bat hautatzean eta engainatzean datza metodo hori, kasu honetan Espainiara eramateko: Asturiasen zerbitzari lan bat emango zaiola, edo egoera pobre horretatik ateratzen lagunduko zaiola zin egiten, baita berataz maiteminduta dagoenaren itxurak eginez. Nola ez, herrialde hauetan dagoen hezkuntza pobrearengatik, emakumeak onartu egiten du gizonaren eskaintza, etorkizun argiago baten esperantzarekin. Baina, guztiz desberdina den egoera batekin aurkitzen da, eta hortik ateratzeko aukerarik gabe ikusten du bere burua. Hau izaten da mafia hauek "ekoizteko", hau da, emakumeak eskuratzeko duten prozedura errepikakorra. 

Benetan tristea eta bidegabea da era honetako negozioek gaur egun horrelako askatasunarekin martxan jarraitzea. Emakumeak han lan egitera eta bizitzera behartuta ikusten dira, hasiera batean beraien jaioterritik Espainiarako bidaia hori ordaintzeko zor moduko bat ezartzen dietelako mafietako buruzagiek, inoiz bukatzen ez den deuda da, noski, eta horren ondorioz geroz eta lan gehiago egitera behartuta daude. Baina, azken finean eta hoberen funtzionatzen duen metodoa mehatxua eta indarkeria da. Asteak, hilabeteak, urteak pasatzen dituzte lokal ilun horietan, kaleko argia ia ikusi gabe, behin eta berriro bortxatuak izanik. Eta, nola ez, lokal horretan jasan behar dituzten indarkeriak pentsaezinak dira, nazkagarriak. Pertsonalki ez dut ulertzen nola egon daitekeen jendea, dirua irabazteko helburuarekin, horrelako muturretara iristen dena. Seguruenik, helburu horietako bat emakumeak sufriaraztea izango da, hauen sufrimenduaz gozatzen dutelako, emakumeak gorroto dituztelako.

Baina, zergatik jarraitzen du negozio honek? Erantzuna oso argia da: kontsumitzaileak daudelako. Jendeak kontsumituko ez balu, negozio hau desagertuko litzateke. Baina ez pentsatu zerbitzu hauek kontsumitzen dituzten pertsonen perfilak oso arraroak direnik, guztiz kontrakoa, zure aita, anaia, bikotea edo laguna izan daitekeelako. Oso normalizatuta dagoen gauza da, eta behin baino gehiagotan entzun dugu irse de putas kontzeptua, horren atzean zer dagoen jakin gabe. Beraz, amesgaizto honi amaiera emateko eskaria jaistea izango litzateke onena, mafia hauen etekinak jaisteko eta negozioak porrot egiteko. Izan ere, Sandulache anaien kasuarekin jarraituz, beraien negozioaren bidez 1.2 milioi  euro lortu zituzten denera.

Baina egia da badagoela emakume eta gizonezko asko borondatez erlazio sexualak eskaintzen dituztenak. Hauek askoz gutxiago izan ohi dira eta orokorrean zailagoa izan ohi da desberdinketa hori egitea. Beraz, prostituzioa abolitu behar da? Legeak hau dena erregulatuko balu, seguruenik eztabaida hau ez litzateke sortuko, baina egoera horretara iritsi ez garenez, erantzunak ugariak dira galdera horren aurrean. 

Anaien kasuarekin amaitzeko, zera aipatzea gustatuko litzaidake: nahiz eta aurrekari penal asko izan, behin baino gehiagotan salbatu dira epaituak izatetik. Behin bakarrik joan dira kartzelera, eta aste baten ondoren atera ziren 30.000 euroko fiantza bat ordainduz bilete faltsuekin, onartuak izan zirenak (abokatuak seguruenik erosiak ziren). Tristea benetan.



iturriak:

@bebi_fernandez (kriminologa, emakumearekiko biolentzia matxistan espezializatua)

https://es.wikipedia.org/wiki/Prostituci%C3%B3n_en_Espa%C3%B1a

https://eu.wikipedia.org/wiki/Proxenetismo

https://elpais.com/sociedad/2019/01/17/actualidad/1547733173_003272.html

Enpresa txikien eta berrien arriskua Coronavirus garaian

  

Enpresa txikien eta berrien arriskua Coronavirus garaian


2020. urtea, urte gogor bat izan da enpresentzat eta bereziki enpresa txikientzat. Coronavirus gaixotasunak, gure inguruko herrialde asko eta asko hilabetez mugimendua mugatu egin dute eta berdina gertatu da gurekin. Gobernuek hartutako erabaki hauek eraginkorrak izan dira birusa geldiarazteko baina sekulako ondorioak izan dituzte merkatuan. Jendea bere etxean gelditu denez hauen kontsumoa gutxiarazi egin da, honek milaka eta milaka langile erte batera edo langabezira joatea eta enpresa asko desagertaraztea eragin du. Beraz, zer egin beharko da gelditzen diren enpresak babesteko eta ekintzaile berriak beraien proiektuak gauzatu ditzazten?

Lehenik eta behin, EAEko gobernuak hartutako neurri zorrotzak arrazoi  justifikagarri batengatik izan dira, infektatu zenbakia geroz eta handiago zen Euskal Herrian eta hau leuntzeko neurri hauek hartu dituzte. Hauetan, tabernak itxiarazi, kalean 6 pertsona baino gehiago ezin elkartu eta 10etatik 6tara etxeratze-agindua.  Honek ondorio larriak izan ditu lurraldeko enpresa txiki gehienetan hauek bezeroen kantitate gehiena gabe gelditu direnez ez dute inolako diru sarrerarik eta hainbat enpresa betirako ixtea behartuak izan dira ez dutelako dirurik hau mantentzeko. Hau ez gertatzeko, osteleritzatik gehien bat diru laguntzen eskaera entzun izan da azken egunetan eta Alemaniarren sistema hartzeko proposamena egin da non negozioak itxi egiten badira nagusiek diru laguntzak jasoko dituzte.

Bestetik, krisi hau egun batean amaitu egingo da eta hori dela eta, ekintzaile berriak erakartzea oso garrantzitsua bilakatuko da merkatuak berriz berpiztu nahi baldin badu. Coronavirus garaian ekintzaileak bilakatu direnen eskaerak  osteleritzarenaren oso antzekoak dira negozioak ez ixteko diru laguntzak oso beharrezkoak dira. Eta bai, egia da, pixkat txorua egon behar zara negozio bat momentu honetan hirekitzeko baina bueno nik zer esango dut ba nire amak negozio berri bat irekiko du hurrengo astean beraz, ekintzaile berriei lagundu egin behar zaie bere dendetan gastua eginez.

Ondorioz, nire ustez, egoera oso larria da eta espero dut laister amaitzea. Baina hori oraingoz ez denez gertatuko, enpresa gehiago ez galtzeko hauei laguntza bat eskaini behar zaie. Honekin nire ikuspuntua argi azaltzen dut, nire sistema Alemaniarren alde nago eta uste dut oso eraginkorra izango litzatekeela hemen. Bestetik, negozio berriei bultzada handi bat eman behar zaiela pentsatzen dut beraz guztiok batera goazen elkarrekin hauek laguntzera.

Bibliografia: 

2020(e)ko abenduaren 2(a), asteazkena

NAFARROAKO DIRU LAGUNTZA OSTELERIAN

NAFARROAKO DIRU LAGUNTZA OSTELERIAN

Nafarroako gobernuak, 20 milioi euroko laguntza berria eskaini du, 25.000 euroko laguntza establezimendu bakoitzeko. Abenduaren 15a da laguntza hori eskatzeko azken eguna. Oraingoz guztira, 75 milioi euro inbertitu dira, bai laguntza zuzenekin bai zeharkakoekin ostalaritzako diru laguntzan. 

COVID-19-a dela eta, denok dakigunez, ostalaritzak arazo ekonomiko handiak izan ditu, hilabete askotan itxiak egon dira eta, baita orain ere, horregatik, diru laguntza hauek. 

Nafarroako ostalari enpresek, egun batean 1.782 laguntza eskatzera iritxi dira. Ramirezek argi adierazi zuten dirua denentzako iritsiko zela, beraz, diru eskaeraren ordena, berdin duela. 

Dirua desberdina izango da hasi berri direnarentzat eta denbora bat dijoaztenentzat. Adibidez, hasi direnentzat, 2.850€-ko diru laguntza emango diete. Beste diferentzia diru laguntza izaterakoan, gai desberdinak lantzen dituenak dira: Ostalaritzako taberna eta jatetxeak, gaueko aisialdiko diskoteka eta dantzalekuak, edari banatzaileak, hotelek eta bestelako aloimendu enpresak eta bidaia agentziak. Diruaretaz hitz egiten jarraitzen badugu, esan daiteke batez ere enpresa bakoitzaren fakturazioan finkatuko dira.

Diru laguntza hori lortzeko, Nafarroan izan behar dute zerga helbidea, eta guztiek erakutsi beharko dute bederatzi hilabeteekin alderatuta gutxienez %20 murrizketa beraien salmentetan. %20 tik behera jaitsi badira, laguntzetatik kanpo geratuko dira.

Diru laguntzak, momentu honetan oso garrantzitsuak dira ostalari guztientzat gai guzti honetatik (koronabirusarengatik) aurrera jarraitzeko.

Iruñeko alde zaharreko terraza hutsik.

June Zapirain Benavides

BIBLIOGRAFIA:

2020(e)ko abenduaren 1(a), asteartea

ENPRESAK ETA INGURUNEA (Dupont)

 ENPRESAK ETE INGURUNEA

DUPONT ENPRESA

Enpresak betidanik izan dute eragina ingurunean, baina Dupont enpresak kutsdura hau muturrera eraman zuen. Dupont enpresa jatorri amerikarra duen enpresa multinazional bat da, kimika arloan egiten dute lan eta arlo honetako munduko enpresa handiena da, gaur egun 64.000 langile ditu. Enpresa hau 1802ko uztailaren 19an inauguratu zuen Éleuthère Irénée du Pont de Nemours-ek Wilmingtonen eta 2015.urtean 25 billoi $ lortzea iritsi zen

                                         
                                        DuPont España



Lehen esan bezala  Dupont enpresa 1802. urtean ireki zituen ateak baina ez, baina XX.mendean zehazki  1938urtean gutxi gora bera produktu kimiko berriekin lanean hasi zen hauen artean, vespela, neoprenoa,nylona… eta hainbeste arazo sortu zituen tefloia. 1999ko udaran Robert Bilott-ek enpresa honen aurkako demanda bat jarri zuen Estatu batuetako barruti auzitegian eta 2001ean beste demanda kolektibo bat aurkeztu zuen enpresa honen aurka Virginiako 70.000 pertsonekin batera. 2017an demanda hau onartu zuen enpresa honek, beraz 16 urte pasa behar izan ziren Dupont enpresak hau onartu arte eta ia 670 milloi dolar ordiandu behar izan zuten sortutako eraginak konpentsatzeko. Diru kantitate hau ordaintzeaz gain kanzerra sufritzen zuen bakoitzarekin epaile baten aurrera eraman behar izan zituzten, azkenengoak 50 milloi $ irabazi zituen.

Enpresa honek konposatu kimiko oso kutsakorrak askatzen zituen. Hasieran bakarrik animali batzuk hiltzen zien baian gerora 3500 pertsonek gaixotasunak hartu zituzten honen eraginez hauen artean kanzerra. Batez ere etxe txiki bati eragiten hasi zen eta ez zion inork sinisten beraz abokatu bat kontratau zuen eta lan asko eta gero konturatu ziren ia gaixotasun guztiak enpresa honen eraginez izan zirela eta prueba zientifikoak egiten hasi ziren gaixotasun hauen kausak ikusteko. 
Pertsona batzuk proba hauen aurka zeuden izan ere demostratzen bazen beraien zela errua diru asko galduko luketa aldiz beste batzuk alde zeuden asko eragin zuelako.

Enpresa honek askatutako tefloia ematen du oso kasu espeziala da, baian ez gara konturatzen tefloia gure egunerokoan gauza askotan aurki dezakegula, adibidez: sartagietan, arropan, teknologian, okindegi arloan... Gai hau hain ezanguratsua izan zen honen inguruko pelikula bat egin zutela 2019. urtean Todd Haynes-ek zuzendua eta Dupont enpresaren historioa kontatzen du modu interesgarri batean.

William "Bucky" Bailey


BIBLIOGRAFIA