Enpresa txikien eta berrien arriskua Coronavirus garaian
2020. urtea, urte gogor bat izan da enpresentzat eta bereziki enpresa txikientzat. Coronavirus gaixotasunak, gure inguruko herrialde asko eta asko hilabetez mugimendua mugatu egin dute eta berdina gertatu da gurekin. Gobernuek hartutako erabaki hauek eraginkorrak izan dira birusa geldiarazteko baina sekulako ondorioak izan dituzte merkatuan. Jendea bere etxean gelditu denez hauen kontsumoa gutxiarazi egin da, honek milaka eta milaka langile erte batera edo langabezira joatea eta enpresa asko desagertaraztea eragin du. Beraz, zer egin beharko da gelditzen diren enpresak babesteko eta ekintzaile berriak beraien proiektuak gauzatu ditzazten?
Lehenik eta behin, EAEko gobernuak hartutako neurri zorrotzak arrazoi justifikagarri batengatik izan dira, infektatu zenbakia geroz eta handiago zen Euskal Herrian eta hau leuntzeko neurri hauek hartu dituzte. Hauetan, tabernak itxiarazi, kalean 6 pertsona baino gehiago ezin elkartu eta 10etatik 6tara etxeratze-agindua. Honek ondorio larriak izan ditu lurraldeko enpresa txiki gehienetan hauek bezeroen kantitate gehiena gabe gelditu direnez ez dute inolako diru sarrerarik eta hainbat enpresa betirako ixtea behartuak izan dira ez dutelako dirurik hau mantentzeko. Hau ez gertatzeko, osteleritzatik gehien bat diru laguntzen eskaera entzun izan da azken egunetan eta Alemaniarren sistema hartzeko proposamena egin da non negozioak itxi egiten badira nagusiek diru laguntzak jasoko dituzte.
Bestetik, krisi hau egun batean amaitu egingo da eta hori dela eta, ekintzaile berriak erakartzea oso garrantzitsua bilakatuko da merkatuak berriz berpiztu nahi baldin badu. Coronavirus garaian ekintzaileak bilakatu direnen eskaerak osteleritzarenaren oso antzekoak dira negozioak ez ixteko diru laguntzak oso beharrezkoak dira. Eta bai, egia da, pixkat txorua egon behar zara negozio bat momentu honetan hirekitzeko baina bueno nik zer esango dut ba nire amak negozio berri bat irekiko du hurrengo astean beraz, ekintzaile berriei lagundu egin behar zaie bere dendetan gastua eginez.
Ondorioz, nire ustez, egoera oso larria da eta espero dut laister amaitzea. Baina hori oraingoz ez denez gertatuko, enpresa gehiago ez galtzeko hauei laguntza bat eskaini behar zaie. Honekin nire ikuspuntua argi azaltzen dut, nire sistema Alemaniarren alde nago eta uste dut oso eraginkorra izango litzatekeela hemen. Bestetik, negozio berriei bultzada handi bat eman behar zaiela pentsatzen dut beraz guztiok batera goazen elkarrekin hauek laguntzera.
Bibliografia:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.