2020(e)ko abenduaren 12(a), larunbata

Juan Karlos I.aren delitu fiskalak

Azaroaren 3an, korrupzioaren aurkako fiskaltza, Juan Karlos I.a ikertzen hasi zen, gauzak ordaintzeko deklaratu gabeko dirua erabiltzea gatik. Bost aste pasa bezain pronto, Espainako errege ohiak zurrumurru hauek onartu egin zituen. Fiskal nagusiaren bulegoak, ikerketa hau korrupzioaren aurkako fiskaltzatik, auzitegi goreneko fiskaltzara pasako dela agindu zuen.


La regularización facilita el regreso de Don Juan Carlos en pocos días


Juan Karlos I.aren delituen artean, Arabia Sauditik jasotako 60 milioi euroak daude 2008.urtean. Diru hau Juan Karlos berak jasotzeaz gain, oraingo Felipe VI.ak (bere semea), Sofia erreginak eta bere bilobak ere jaso zuten. Ikerketekin jarraitzeko, korrupzioaren aurkako fiskaltzak, erregearengandik oso gertu zeuden jendeari galderak egiten hasi ziren: Allen Sanginés-Krause aberatsari eta Nicolas Murga teniente koronelari hain zuzen. Lehenengoak, txartelekin gastatzeko funtsak injektatu zituen (lagundu egin zion), eta bigarrenak gastu hauen garraiu gisa ibili zen. Alde batetik, PSOE, PP eta Ciudadanos alderdi politikoak, ez zioten arazo larri honi garrantzi handirik eman. Beste aldetik, Podemos eta alderdi nazionalistak (EAJ-PNV adibidez) erregearen fraudeak salatu egin zituzten. Horrez gain, beste herrialdeetan Juan Karlosek deklaratu gabeko funtsak aurkitu egin dira.


Gertatu den guztiaren ondorioz, Espainia bi zatitan banatu da: monarkiaren aldekoen aldea eta monarkiaren kontrakoen aldea hain zuzen. Hainbat ikerketek diote gero eta jende gehiago dagoela Espainiako monarkiaren aurka. Internet besterik ez da ikusi behar konturatzeko monarkiak gero eta gorroto gehiago sortzen duela Espainiako herritarren artean. Gainera, ikerketek ere diote Espainian monarkiaren patua aukeratzeko erreferendum bat egin izango balitz, ezezkoa aterako zela; hau da, monarkia desagertzearen alde dagoela jende gehiena. Oraingo gobernuan, Podemos alderdia honen alde jarri da, baina Espainiako presidentea eta bere alderdi politikoa ez (Pedro Sanchez eta “Partido Socialista Obrero Español”).


Los tics monárquicos del presidente que no cree en la Monarquía


Amaitzeko, esan beharra dut horrelako kasuak monarkia gaur egun Espainian zertarako behar dugun azaltzen digutela. Nire ustez, monarkia eta borboilak ez dute ezertarako balio eta ez dute inolako lanik egiten. Gainera, herrialde bateko erregea izan bazara, zure herria maitatu beharko zenuke eta beraz ez zenuke horrelako estafa handirik egin behar.


https://www.eldiario.es/politica/investigacion-juan-carlos-i-fraude-fiscal-exclusiva-eldiario_1_6493375.html


https://www.youtube.com/watch?v=Iw1S2EH-p4U

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.