Askotan hitz egin da gai honi buruz, beste zenbiat alditan xalatu. Baina ahala ere aurren esplotazioaren industriak aurrera jarraitzen du. Leku batzuetan bisibilitate handiagoa du, beste leku batzuetan aldiz inondik inorakoa. Ala ere, gutako askoz arazoaren gainean egon arren, alde batera begiratu eta ez ikusiarena egiten dugu, "beste batek hasi dezala aldaketa" eta orduan, soilik momentu hortan lagunduko dugu. Baina guztiok horrela pentsatzen hasten bagara, non egongo da aurren esplotazioaren limitea? zerk eta nola ezerratiko da?
Mundo osoan zehar arazo hau egon arren, gaurkoan, Colombiako egoera aztertuko dugu, non 760.000 haur inguru daude tratu eta egoera txarretan lan egiten. Nahiz eta kualifikatu gabeko lanak izan, ordu asko eta esfortzu handiak egin behar dituzte hauek, miseria bat irabazteko alegia. Egia da, bertako egoera ekonomikoa ez dela hoberena eta familientzako beste diru sarrera bat edukitzea oso garrantzitsua dela, baina horrek ez du esan nahi etxera sartzen den diru kantitate txiki hori umearen sufrimendu bidez izan behar duenik.
Lehen aipatu bezala, kualifikazio gabeko lanak dira, baina ahala ere esfortzu handia behar dutenak. Ohikoena minetan lan egitea da, baita kanteratan ere. Bestalde erainkuntzako sektorean ere badaude egon beharko luketen ume baino gehiago, eta zer esan landagintzako arloan ere.Guzti honek, asko eta askori XIX eta XX. mende hasierak etortzen zaizkigu burura, lan berdinak, baldintza txar berdinak, soldata bezala jasotzen dituzten miseriak, lan ordu luzeak eta gogorrak... honek asko pentsatzera eramaten gaitu. Nola da posible XXI. mendean, oraindik ere bi mende atzera bezala egitea lan ? aurrera pausoak eman beharrean atzeraka egiten ari garela dirudi, eta nahiz eta zenbiat protesta egon oraindik ere gutako inork ez du ezer egin hau xalatu eta konpontzeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.