Covid-19 hasi denetik enpresak txertoa atera ahal izateko ikertzen hasi dira, txertoa geroz eta lehenago lortu, orduan eta lehenago itzuliko gara lehengo normaltasunera, hala ere horrek ez du esan nahi txertoa atera eta berehala segurtasun neurriak kendu daitezkeenik.
Txertoa ateratzearen helburua ez da etekin handiak ateratzea izan behar, bizitza asko salbatzea baizik. Horregatik Gavik "COVAX" metodoa garatu eta proposatu du, zer da metodo hau? enpresa farmazeutikoei aldez aurretik ordaintzea, atera ditzaketen txertoengatik, hiritarrok krisi garai honetan ezin dugulako dirutza bat ordaindu ez hiltzearren. Enpresek etekin handien truke ez bada ez dute hainbeste lan egingo, baina beraiei berdin zaie norengandik jaso dirua, hiritarrengandik edo europako batzordearengatik.
Dirulaguntza horrekin, jende gehiagok jarriko du txertoa, eskuratzea errazagoa izango baita, beraz "COVAX" metodoa bikaina izan daiteke krisi garai honetatik ateratzen laguntzeko. Hala ere, jende askok ez du txertatu nahi, eta zientzialariak hori aldatzeko ahalegin berezia egiten ari dira.
JARRI TXERTOA, BABESTU |
Bibliografia:
Argazkia
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.