2020(e)ko abenduaren 5(a), larunbata

Futbolarien soldatak

 Futbolarien soldatak

Seguruenik familiarekin edo lagunekin noizbait futbolariek daukaten soldata izugarriei buruz hitz egin duzue eta seguruenik norbaitek esan du baloi bati ostikoak jotzeagatik  milioika euro irabazten dituztela. Justua al da elitean jolasten duten jokalarien soldata?

Oscar ekonomilariak gizartearen lehentasunei buruz hausnarketa bat egin zuen. "Jendea futbol partido baterako sarrera batengatik 300€ ordaintzeko prest egon baina liburu batengatik 15€ ordaintzea garestia iruditzen zaigun bitartean, osasuna doan nahi dugunean eta ez zaigunean axola mediku baten soldata...futbolariek milioiak irabaziko dituzte eta mediku eta ikertzaileek oso gutxi" esan zuen. 


Quién es el deportista mejor pagado del mundo?"Forbes" aldizkari estatubatuarrak 20219an diru gehien irabazi duten lehen 10 futbolari profesionalen zerrenda argitaratu du: Lehenengo lekuan nazioartean ospetsua den Lionel Messi jokalaria dago, hilabetean 10.5 milioi euro gordinekin. Bigarren lekuak, Cristiano Ronaldo dago hilabetean 9.75 milioi gordinik irabazten ditularik eta hirugarren lekuan Neymar Junior hilabetean 8 milioi euro gordinik irabazten dituelarik.





Kontuan hartu behar da ere, futbol jokalarien kasuan, zinema aktoreen kasuan bezala, pertsona horien jardunak jende askori iristen zaizkiola batera, 
eta horrek pertsona horiek enplegatzen dituzten enpresek dirua errazago eta ugariago irabaztea dakar. Aldiz,  mediku bakoitza aldi berean pertsona bakarrarekin egon daiteke nahiz eta bere zerbitzuak garrantzi handiagoa izan, beraz irabazi gutxiago jasoko luke denbora berean.. 

Image result for ingresos clubes futbol por television
Arrazoi gehiago ere badaude futbolarien soldatak justifikatzen dituztenak. Batetik, telebista da, izan ere, telebistek izugarrizko dirutzak ordaintzen dizkie lehenengo ligari. Bestetik, ligak diru kopuru handi horren zati bat ligako futbol taldeei ematen die. 
Beste arrazoietako bat ekonomikoa da, futbola negozio bat da eta langileari diru kopuru hori ordaintzen badio enpresaburuak, diru hori eta gehiago sortzen duelako da.


Esandako guztia kontutan izan arren, nire ustez, futbolariek soldata handiegiak dituzte. Egia da, diru hori beraiek sortzen dutela lehen esan dudan bezala eta oso zaila dela futbolari profesionala izatera iristea. Hala ere, milioika pertsona daude pobrezian eta futbolariak milioika euro irabazten eta hori ez zait zilegia iruditzen.



https://es.quora.com/Por-qu%C3%A9-ganan-tanto-dinero-los-futbolistas-Por-qu%C3%A9-gana-tan-poco-dinero-un-cient%C3%ADfico-un-m%C3%A9dico-o-un-ingeniero-De-qu%C3%A9-o-de-qui%C3%A9n-es-culpa
https://www.elblogsalmon.com/economia-del-deporte/son-justos-los-sueldos-de-los-futbolistas
https://lospleyers.com/noticias/futbol/por-que-ganan-tanto-dinero-futbolistas/
https://www.mundodeportivo.com/futbol/20200915/483499053239/futbolistas-mejor-pagados-forbes.html#3


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.