2020(e)ko abenduaren 11(a), ostirala

ETXEKOAK

 

 

                                                               ETXEKOAK

    Denok dakigunez, garaiak aldatu egiten dira, eta hoiekin batera gure portaerak ere. Gainera, aurrerapen teknologikoak egin zigun gure kontsumo ohiturak aldatzea. Izan ere, garbi dago denok erabili dugula interneta erosketa on line egiteko. Gure etxetik, mugitu gabe eta tekla bati emanez besterik ez, edozein gauza bi edo hiru egunetara etxean daukagu. Aldatu ez den bakarra da, ordaindu behar dugula berdin berdin, noski. 

    Baina azken aldi honetan, gauzak pixkanaka aldatzen hasi direla dirudi. Horrela, gure hirian zehar paseatzen bagaude, edozein tokitan ikus dezakegu lelo bat hala esaten duena: " Auzoan pasatzen dena, auzoan geratzen da". Eta komunikabideetan ere, ikus ditzakegu bide horretatik doazen berri batzuk. 

    Gauzak horrela, Gipuzkoak "Etxekoak" kanpaina argitaratu du tokiko produktuen kontsumoa sustatzeko. Bere helburua da baserritarren produktuak gertukoak eta konfidantzazkoak direla erakustea, eta horrekin batera, herritarrak gabonetan tokiko produktuak erostera animatzea. Eta zentzu berean, Bizkaiko Foru Aldundiak 100.000 deskontu bonu atera egin ditu merkataritza suspertzeko. Kasu honetan, erosleak lau bono hartu dezake besterik ez, eta  30 euroko gastu bakoitzeko, 15 euro bakarrik ordaintzen dira. 

    Garbi dago, hauekin eta beste neurri batzuekin lortu nahi dena  mota guztietako tokiko kontsumoari mesede egitea dela. Izan ere,  komertzio txikiek, hau da, auzokoek, ez dituzte momenturik onenak izaten. Eta nire ustez, denok ondoko dendekin eta enpresa txikiekin konpromisoa hartuko bagenu, gure kontsumoan eta kalitatean  irabazteaz gain, bene-benetan sektore honi lagunduko genioke. Honek suposatzen du apostua egitea kontsumo estu eta kalitaztekoagotik. Eta etxekoa bezalakoa, ez dago besterik.



 'Etxekoak' kanpainaren aurkezpena.

 

 

 

 

https://www.eitb.eus/eu/albisteak/ekonomia/osoa/7695282/gipuzkoak-etxekoak-kanpaina-abiatu-du-tokiko-produktuen-kontsumoa-sustatzeko/

https://www.eitb.eus/eu/albisteak/ekonomia/osoa/7692679/bizkaiak-15-euroko-100000-deskontu-bonu-atera-ditu-merkataritza-suspertzeko/

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.