2020(e)ko abenduaren 4(a), ostirala

Gorputzen industria: proxenetismoa

 

Gorputzen industria: proxenetismoa

Proxenetak: azken aldian albisteetan geroz eta gehiago entzuten ari garen terminoa. Izan ere, mafia honetako negozio gutxi batzuk desegin egin dira Espainia mailan, zorionez, nahiz eta oraindik aktiboan dauden beste milaka egon. Baina, honen inguruan hitz egin aurretik, pertsona hauek zeintzuk diren eta zer egiten duten jakin behar da. Definizioaren arabera, proxeneta beste pertsona bat prostituzioan jardutea behartzen duen eta zerbitzu horretan lortzen den etekin ekonomikoa eskuratzen duen pertsona da. Mafia izugarria dago honen atzean, mundu mailan diru asko mugitzen duena, modu ilegalean, noski. Izan ere, nahiz eta prostituzioa ilegala ez izan Espainia mailan (ez dago erregulatuta, baina zigor-kodean ez dago debekatuta), proxenetismoa eta emakumeen trafikoa ilegalak dira. Baina, nola ez, legeak ez ditu pertsona hauek geldiarazten, eta libreki jarduten dute beraien negozioan. Industria honen funtzionamendua azaltzeko eta "produktuak" nola saltzen eta "ekoizten" dituzten ulertzeko, Sandulache anaien kasua aipatuko dut adibide moduan testuan zehar.

Emakumeekin trafikatzeko Cristian eta Sebastian anaien metodoa, eta orokorrean beste proxenetek erabiltzen duten metodoa, engainuan oinarritzen da. Errumaniako zona pobre batean biktima bat hautatzean eta engainatzean datza metodo hori, kasu honetan Espainiara eramateko: Asturiasen zerbitzari lan bat emango zaiola, edo egoera pobre horretatik ateratzen lagunduko zaiola zin egiten, baita berataz maiteminduta dagoenaren itxurak eginez. Nola ez, herrialde hauetan dagoen hezkuntza pobrearengatik, emakumeak onartu egiten du gizonaren eskaintza, etorkizun argiago baten esperantzarekin. Baina, guztiz desberdina den egoera batekin aurkitzen da, eta hortik ateratzeko aukerarik gabe ikusten du bere burua. Hau izaten da mafia hauek "ekoizteko", hau da, emakumeak eskuratzeko duten prozedura errepikakorra. 

Benetan tristea eta bidegabea da era honetako negozioek gaur egun horrelako askatasunarekin martxan jarraitzea. Emakumeak han lan egitera eta bizitzera behartuta ikusten dira, hasiera batean beraien jaioterritik Espainiarako bidaia hori ordaintzeko zor moduko bat ezartzen dietelako mafietako buruzagiek, inoiz bukatzen ez den deuda da, noski, eta horren ondorioz geroz eta lan gehiago egitera behartuta daude. Baina, azken finean eta hoberen funtzionatzen duen metodoa mehatxua eta indarkeria da. Asteak, hilabeteak, urteak pasatzen dituzte lokal ilun horietan, kaleko argia ia ikusi gabe, behin eta berriro bortxatuak izanik. Eta, nola ez, lokal horretan jasan behar dituzten indarkeriak pentsaezinak dira, nazkagarriak. Pertsonalki ez dut ulertzen nola egon daitekeen jendea, dirua irabazteko helburuarekin, horrelako muturretara iristen dena. Seguruenik, helburu horietako bat emakumeak sufriaraztea izango da, hauen sufrimenduaz gozatzen dutelako, emakumeak gorroto dituztelako.

Baina, zergatik jarraitzen du negozio honek? Erantzuna oso argia da: kontsumitzaileak daudelako. Jendeak kontsumituko ez balu, negozio hau desagertuko litzateke. Baina ez pentsatu zerbitzu hauek kontsumitzen dituzten pertsonen perfilak oso arraroak direnik, guztiz kontrakoa, zure aita, anaia, bikotea edo laguna izan daitekeelako. Oso normalizatuta dagoen gauza da, eta behin baino gehiagotan entzun dugu irse de putas kontzeptua, horren atzean zer dagoen jakin gabe. Beraz, amesgaizto honi amaiera emateko eskaria jaistea izango litzateke onena, mafia hauen etekinak jaisteko eta negozioak porrot egiteko. Izan ere, Sandulache anaien kasuarekin jarraituz, beraien negozioaren bidez 1.2 milioi  euro lortu zituzten denera.

Baina egia da badagoela emakume eta gizonezko asko borondatez erlazio sexualak eskaintzen dituztenak. Hauek askoz gutxiago izan ohi dira eta orokorrean zailagoa izan ohi da desberdinketa hori egitea. Beraz, prostituzioa abolitu behar da? Legeak hau dena erregulatuko balu, seguruenik eztabaida hau ez litzateke sortuko, baina egoera horretara iritsi ez garenez, erantzunak ugariak dira galdera horren aurrean. 

Anaien kasuarekin amaitzeko, zera aipatzea gustatuko litzaidake: nahiz eta aurrekari penal asko izan, behin baino gehiagotan salbatu dira epaituak izatetik. Behin bakarrik joan dira kartzelera, eta aste baten ondoren atera ziren 30.000 euroko fiantza bat ordainduz bilete faltsuekin, onartuak izan zirenak (abokatuak seguruenik erosiak ziren). Tristea benetan.



iturriak:

@bebi_fernandez (kriminologa, emakumearekiko biolentzia matxistan espezializatua)

https://es.wikipedia.org/wiki/Prostituci%C3%B3n_en_Espa%C3%B1a

https://eu.wikipedia.org/wiki/Proxenetismo

https://elpais.com/sociedad/2019/01/17/actualidad/1547733173_003272.html

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.