Jakina denez, Ministroen kontseiluak aurreko asteartean onartu zuen sistema elektrikoaren iraunkortausnerako funts nazionala sortzea eta ondorioz, energia ekoizten duten enpresak osatuko dute, esate baterako, Repsol, Endesa, Cepsak, Naturgyk etb enpresak. Sorketa honen ondorioz, berriztagarrien, kogenerazioaren eta hondakinen kostuak ordaindu behar dituzte.
Kostu ordainketa hauek oso garestiak dira eta gobernuak esan duenez kostu hori 7.000 milioiak euro izango dira. Trantsizio Energetikorako Ministerioaren helburua argindarraren ordainagiritik 7.000 milioi euroko kostuak ateratzea da, energia berriztagarrien, kogenerazioaren eta hondakinen primetatik, elektrizitatearen prezioak merkatzeko. Partida hori sistema elektrikoaren kostu arautuen % 40 da. Gainera, Estatuaren Aurrekontuek beren gain hartu beharrean, ondoz ondoko gobernuen energia-politikari erantzuten baitiote, aipatutako funtsera eskualdatzen dira, gure herrialdean diharduten 500 energia-enpresak (elektrikoak, petroliokoak eta gas-enpresak) beren gain har ditzaten proportzionalki.
Praktikan, Teresa Ribera ministroak diseinatutako estrategia horrek argindarraren prezioa pixka bat jaistea eragingo du, baina gasarena, erregaiena eta beste petrolio-deribatu batzuena handitu egingo da; izan ere, petrolio eta gas-konpainiek hondoari egin beharreko ekarpena eragingo dute haien produktuetan.
Nire ustetan, Ministroak eta Gobernuak egindako sorkuntza eta diru honen aterakuntza oso baliagarria da. Nahiz eta enpresa hauek diru asko ordaindu behar izan, enpresa handiak dira eta COVID-a ez zaio asko eragin enpresa hauei beraz, diru hau elektrizitatearen prezioak merkatzeko erabiliko da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.