2020(e)ko abenduaren 17(a), osteguna

 ARROPA JASANGARRIA GARESTIA DA, ALA ENPRESA HANDIEK GAIZKI OHITU GAITUZTE?


Hainbat urte pasa dira herritarrok haurren esplotazioaz dakigula; arazoa tartean dauden lowcost marka horiek dira, baina gurea baita ere, izan ere gu gara sarritan erosten ditugunak. Dena den, nahiz eta gure arropen atzetik haurren esplotazioa dagoen, denda berberatara joaten gara behin eta berriz. 


Indian, Kanputxen, Bangladeshen eta beste hainbat herrialde ez garatuetan marka handietarako prendak egiten dituzte haien lantegietan; langile gehiengoak adingabeak dira. Hauen egoera lotsagarria da, guztiz zatarra. Enpresa handiek, haien irabaziak lortzeko, herrialde ez garatuetan umeak esplotazea aukera ezin hobea dute. Izan ere, beraiek nahi haina ordu lan egitera behartzen dituzte soldata ziztrin baten truke, hala nola; 0,81 euro eguneko. 


Errudunak enpresa handiak dira, besteak beste; Inditex, Corte ingles… baina guk ere dugu errua. Hau aldatzeko arropa jasangarriak erosi behar ditugu. Gehiengoek diote arropa jasangarriak garestiagoak direla, baina hau ez da horrela. Enpresa jasangarriak dioten bezela haien jantziak ez dira garestiak, eduki behar duten kostua dute, izan ere, hauek ez dituztelako pertsonak esplotatzen haien arropa egiteko garaian . Gainera, prenda hauek materia ez kutsatzaileekin eginak dude; kotoi organikoa, zuhaitz-zuntzak, material birziklatuak etab.


Hau dena esanda, zuk orain zer egingo duzu?. Zure dirua enpresa handiei emango diezu (zure jantziek atzetik esplotazioa dutela jakinda) ala enpresa jasangarrietan erosten hasiko zara?.






Enara Iglesias


https://blogs.imf-formacion.com/blog/mba/materiales-sostenibles-textil/


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.