2020(e)ko abenduaren 17(a), osteguna

AMAZON OIARTZUNEN

 AMAZON OIARTZUNEN


Duela hilabete bat Amazonek, online salmenta egiten duen multinazionalak, biltegi berri bat ireki zuen Oiartzunen. Multinazionalak Euskal Autonomia Erkidegoan ireki duen bigarren zentroa izango da, Bizkaian, lehenengoa martxan jarri ostean. 


Lehengo astean hainbat pertsona eta hainbat komertziante elkarte bildu eta manifestatu ziren Amazon ezarri izanaren ezadostasuna adierazteko. Izan ere, zentro logistiko moduan ezarri da, hau da, ez ditu zergak zuzenean bertan utziko. Ondorioz, bertako ekonomiari ez dio onurarik egingo, izan ere, mugitzen den diru kopurua ez da hemen geldituko. Manifestalariak honako lelo hau irakur zitekeen kartelekin atera ziren: “Amazon ez hemen, ez inon”. Modu honetara, bertako komertzioa aldarrikatu nahi izan dute. 


Horrez gain, komertzianteak Oiartzungo Udalari eskaera egin diote Amazon Oiartzunen jartzekotan komertzio moduan jar dadin, multinazionalak produktua zuzenean kontsumitzaileari entregatuko baitio, logistikako zentroek ez bezala. Horrela, Amazonek ordaindutako zergak probintzian geratuko lirateke eta ekonomiari sustatzen lagunduko lioke. Aipatu behar da maiatzaren 1 ezkeroztik, www.amazon.es-en saltzen diren produktuek sortzen dituzten mozkinak Espainian tributatuko dutela. 


Oiartzungo udalak saltoki txikien aldeko jarrera berretsi du, eta kezka agertu du kontsumo-ereduen aldaketa "azkarragatik” eta Internet bidezko erosketen hazkundeagatik, salmenta mota horrek gehien kaltetzen duena bertako saltoki eta negozio txikiak izango direlako. Hori dela eta, Oiartzungo Udalarentzat, saltoki txikiak sustatzeko ekimenak eta lankidetza oso garrantzitsuak dira, eta helburu horrekin harreman zuzena du Itturri Merkataritza merkatarien elkartearekin. Non honen bitartez, Oiartzungo merkatuei laguntza eskainiko zaien beren negozioak online salmenta bultzatzeko eta martxan jartzeko. 


Oiartzungo Udaleko alkatearen hitzetan, “merkataritza txikiak bizia ematen die auzoei eta herriari. Beraz, ezinbestekoa da herriko bizitzarako”. Hori dela eta, gaur egungo kontrolik gabeko kontsumoaren joeraren aurrean, Udalak merkataritza iraunkorraren eta tokiko merkataritzaren alde egin du.


Bukatzeko, aipatu behar dut gure erosteko moduaren gaineko kontzientzia hartu behar dugula, izan ere, erabaki honek eragina izango du gure herrietako bizian, negozio txikietan, merkatuetan… eta baita gure bizitzeko moduan ere. Gure ardura da, indarra nori eman erabakitzea, beraz, erabil ditzagun indar hauek ardurarekin, guzti honek bueltan gure egunerokotasunean ondorioak izango dituelako. Gaur egun erosketak non eta nola egin edo bozka nori ematea ez ahal dira neurri bereko erantzukizuna duten ekintzak?






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.