Gaur egun, denok ezagutzen dugu Apple enpresa. Eta honen kontra jende asko egon arren, gaur egun oso enpresa arrakastatsua da. Eta normala denez honen arrazoia jakiteko nahia izatea, gaur azalduko dizuet Apple-en arrakastaren zergatia. Baina hau hobeto ulertzeko, lehendabizi enpresa honi buruzko informazio gehiago jakin behar dugu.
Apple Inc., tamaina handiko konpainia multinazionala da, Steve Jobs-ek sortuakoa. Bertan, softwarea eta goi teknologiako ekipoak diseinatzen dira, mundu guztiari zuzenduak eta oso famatuak direnak. Apple Computer izan zen bere hastapenean jarri zioten izena. Jobsen adopziozko gurasoen etxeko garajean fundatu zuen. Eta gaur egun Apple patentearekin ezagutzen dugun guztiaren sortzaile eta asmatzailea izan da Steve Jobs.
Konpainia honen hasierako arrakasta Steve Jobsek nola negoziatu eta ordenagailuak nola saldu zituelako izan zen, baina ekipo informatikoaren atzean zegoen lana Steve Wozniakek egin zuen. Wozniakek Apple II taldea garatu zuen, eta ordenagailu moduko bat egin zuten, moment hartan egin zezaketen ordenagailurik hoberena. Baina geroago, Macintosh Jobsekin, guztiz kontrakoa egin zuen enpresa honek. Ordenagailu horren erabilerak mugatuz, eta arrakasta lortezko zituen ezaugarriak kenduz. Honek, lortu nahi zuten arrakasta ez izatea suposatu zuen.
Steve Jobs, Appleren sortzailea, enpresa utzi eta pixart edo Next enpresetan lan egin ondoren, Applera itzuli zen arte ez zuen benetako arrakasta lortu. Itzultzean, 1998an, iMac-a merkaturatu zuen. Eta produktu horrek etapa berri bat ireki zion Apple-eri, merkatuan izan zuen arrakastagatik. Hortik aurrera, enpresa hazi besterik ez zen egin.
Baina beste alde batetik, Steve Wozniaken arabera, arrakasta iPod-arekin iritsi zen, eta iTunes-i eta online musikako albumak erosi ahal izateak ekarri zuen aldaketa izugarriari esker izan zen. Artistei onurak ekarri zizkion, mundu guztiari bere musika bere gailuetan izateko aukera emango ziona. Berrikuntza horrek eta industriaren aldaketa horrek eragin zuen iPodaren arrakasta izugarria. Eta orain desagertzeko zorian dagoen gailua da.
Beraz, Applek bere arrakasta lortu zuen inobazioari esker, eta gaur egun erosle leial gehien dituen enpresetako bat da. Denok dakigunez, Aplple enpresaren antzeko funtzioak dituzten gailu asko egon arren, kalitatea nahi duenak Apple-en erosten du. Izan ere, askotan, ez da barnekoa bakarrik erosten, Apple-en kasuan erosten duzunean, ordaintzen duzun parte handi bat marka da.
Bibliografia:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.