2020(e)ko abenduaren 11(a), ostirala

 

                 ASTEAN LAU EGUNEKO LANALDI BATEN ALDE EGONGO ZINATEKE?
 
 
 

Orain dela egun batzuk, Espainako  presidenteorde den Pablo Iglesiasek, eztabaida berri bat piztu zuen Gobernuan lau egunetako lanaldia proposatu zuenean. 

                                                

Gai hau ez da berria, eta gero eta herrialde eta multinazional gehiagok neurri hau ezartzen ari dira. Hala nola, aukera horren alde gehien egiten duen herrialdeetako bat Zelanda Berria da. 2018an, zenbait lantegik astelehenetik ostegunerarteko lan-astea probatu ondoren, lan modu hau betirako uztea erabaki zuten. Beste adibide bat, Japonian daukagu. Bertan, "Microsoft"  izan zen lau eguneko lanaldia ezarri zuen lehen multinazionala eta lehen asteetako emaitzak ezin izan ziren arrakastatsuagoak izan. Azkenik, Estatu Batuen kasuan, hainbat konpainiak hartu dute eredu hori, adibidez  "Shake Shack" janari lasterreko katea 32 orduko lanaldiarekin esperimentatzen hasi zen iaz, eta emaitzak hain izan ziren oparoak, non orain konpainiako lokalen herenak politika hau ezarri duen.

 

Bestetik, neurri honek baditu bere abantaila eta desabantailak.  Adituen arabera, lan astea murrizteak onura ugari ditu. Nabarmenena, lana eta bizitza pertsonala bateratzen erraztea. Logikoa dirudi pentsatzea hiru eguneko asteburu batek familiari eta zaletasunei denbora gehiago eskaintzeko aukera emango digula, eta horrek, gainera, gure osasunean eragina izango duela. Lanaldi mota honekin, estres-arazoak murriztuko lirateke eta Osasun publikoak aurreztutakoari, lan-istripuen intzidentzia eta sedentarismoari lotutako gaitzen ondoriozkoak gehitu ahal izango lizkioke.

 

Desabantailei dagokionez, batzuek diote, neurri hau ez litzatekeela hain eraginkorra izango. Izan ere,  ez da aukera bideragarria sektore guztientzat. Kasu honetan, enpresa multinazionalak eta gobernuarentzat lan egiten duten funtzionarioak soilik ahal izango lukete. Adibidez, ostalaritza, negozio eta lantegi txikientzat, ekonomikoki bideraezina izango zen langile gehiago kontratatu beharko balituzkete.

 

Amaitzeko, datu guztiak aipatu ondoren, eztabaida eragingo lukeen neurria bada ere, uste dut ideia paregabea izango zela 32 orduko lanaldia ezartzea. Alde batetik, langileak askoz ere motibatuak joango lirateke lanera, lan-absentismoa murriztea sustatuko luke eta horrekin produktiboagoak izatea lortuko genuke. Badirudi, zeregin bat egiteko denbora gutxiago dugula dakigunean askoz eraginkorragoak garela presio hori ez dagoenean baino. Ideia honi eusten dio LANE-k, lanaren etorkizunari buruzko azken txostenean, non  lanorduak murriztea gomendatzen duen, produktibitatea handitu eta bizi-kalitatea hobetzeko. Haien esanetan: "Langileek subiranotasun handiagoa behar dute. Aukera gehiago izateko eta lanorduak hobeto kontrolatzeko gaitasunak haien osasuna eta ongizatea hobetuko ditu, baita norberaren eta enpresaren jarduna ere". Bestalde, aukera hau denda txikientzat bideraezina dela ikusten dut, eta kasu horretan, gobernuaren laguntzak beharko liratekeela edota lanaldiaren malgutasuna.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.