2020(e)ko abenduaren 5(a), larunbata
Publizitatearen mundua aldatzen ari da
Publizitatea egiteko modua aldatzen ari da.
Denboraren joanean gauzak aldatu egin dira, argi dago, eta horien artean iragarkiak. Lehen iragarkiak telebistan azaltzen ziren. Orain berriz, non ditugu iragarki gehienak? Non ari digute etengabe kontsumitzera bultatzen? Sare sozialetan. “Influencer” deituriko pertsona askok enpresa ezberdinen produktuen ezaugarri onak adierazten dituzte, eta horrela bere jarraitzaileak hori erostera bultzatuak izaten dira.
Esaterako, Silvia Muñoz de Morales deituriko influencer batek aurrekoan buxomcosmetics deituriko enpresa batekin lan egin zuen. Enpresa hori makilajera dedikatzen da, beraz, berak egin zuen gauza bakarra bere arpegia pintatu eta argazki bat igo izan zen. 531 mila jarraitzaile dituenez, askok ikusi egin zuten berak igotakoa, eta ziur asko horietako batzuk produktu hori erostera animatu ziren. Ez da hori egiten duen bakarra, beste askotan promozioak egiten ditu, eta horien bidez jendeak prezio merkeagoan eros ditzake berak eskaintzen dituen produktuak. Adibidez, Clarins deituriko enpresa frantsesarekin zera adostu zuen: jendeak enpresaren web gunean bere izena zuen kodigo bat erabiltzen bazuen %25 eta %30 arteko deskontua izango duela.
Hori guztia egiterakoan oso argi adierazten du publizitatea egiten ari dela, besteak beste #AD hashtag-a erabiltzen duelako. Baina denak egiten dute hori? Legeak adierazten du, telebistan egiten den bezala, sare sozialetan ere iragarki bat egiten ari zarela adierazi behar dela. Hala ere, askotan ez da egiten. Berriro ere adibideetara jotzen badugu ikus dezakegu nola Duelceida deituriko influencerrak etengabe erakusten dituen Dior markako gauzak: poltsoak, arropa… ez du inon ez esaten publizitatea egiten ari denik, baina ez al da modu inplizitu batean hori egiten? Ez da ari gure buruan, gu konturatu gabe, ideiak sartzen ari?
Nahiz eta marketing estrategia ona izan, enpresa askorentzat ez da merkea. Gutxi gora behera hauek izaten dira argazki horiek igotzeagatik enpresek ordaindu behar dutena: 100.000 jarraitzaile inguru dituzunean 1.000€ , 3.000€ aldiz 500.000 jarraitzaile dituzunean, eta milioi bat jarraitzaile baldin badituzu 6.000€. Ze astakeria! Nola izan daiteke argazki bat igotzen duen pertsona batek irakasleek, medikuek, zerbitzariek, garbitzaileek… baino gehiago irabaztea! Nora joaten ari da gure gizartea?
Infuelcerrak salmentak igotzeko helburuarekin erabiltzea geroz eta famatuagoa da, hain famatua da serie batek horri buruz hitz egiten duela. Serie horrek “Emily in Paris” du izena, eta protagonista marketing enpresa batean lan egiten duena da. Berak seriea garatzen doan bitartean geroz eta jarraitzaile gehiago lortzen ditu eta hori dela eta publizitatea egiten hasten da. Seriearen momentu batean, enpresa batek bere produktu berri bat aurkezteko interneten famatuak diren pertsonak gala moduko festa batera gonbidatzen ditu; Emily harea joaten da, eta ikusten du nola jendeak produktuarekin argazkiak, bideoak… egiten dituen. Ni bera gelditzen den bezain txundituta gelditu nintzen, oso bitxia bait zen egoera. Nola aldatu den publizitatearen mundua ezta?
Nire ikuspuntutik, marketing estrategia hau oso ona da. Nik enpresa bat montatuko banuke hori erabiliko nuke. Hala ere, zure produktua saltzeko oso modu tristea eta manipulatzailea iruditzen zait. Baina, nork daki ea hau etikoa den, edo egokia. Dagoeneko gure gizarte kapitalista honetan horrek inporta du? Norbaiti inporta zaio? Nahiz eta nire jarrera nahiko negatiboa izan, espero dut nonbaiten honetaz kezkatzen den jendea eta enpresak egotea.
Bibliografia
https://cincodias.elpais.com/cincodias/2020/03/12/legal/1583997206_210289.html
https://www.eldiario.es/tecnologia/secreto-voces-publicidad-encubierta-influencers_1_1163992.html
https://www.instagram.com/dulceida/?hl=es
https://www.instagram.com/silvia_mmb/?hl=es
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.