2021(e)ko azaroaren 5(a), ostirala

CHAMPIX BOTIKA

 

Champix medikamentua merkatutik kendu dute, pazienteentzako txarrak izan daitezken substantziak dituelako. 

Champix botika erretzen uzteko botika famatuenetarikoa da. Erretzeari uzteko Laguntza Programak gomendatzen dituen beste 2 produktuen artean zegoena. 


Kentzea erabaki dute “zikinkeria” detektatu dutelako botikan. (Nitrosovarenclina) Osasunaren erakundeak zikinkeri hori kantzerigenoa izan daitekela ondorioztatu du. 2017ko Abendutik 12.970 Nafarrek hartu dute Champix botika, Vareniclina izenaz ezagutzen dena. 


Enpresak dioenez ez dago arriskurik botika dagoeneko hartu duten pertsonentzat, hala ere medikura joatea gomendatu dute Champix botika beste botika batengatik aldatzeko. Zikinkeri gehiegi zituzten botikak merkatutik kanporatuak izan dira. 


Erretzen uzteko laguntza bilatzen zuten %75en pertsonek botika hori hartzen zuten haien medikuek gomendatuta. Erretzearen ansietatea kentzeko. Botika ez zen eskainitako gauz bakarra baizik eta klaseak eta beste jarduera batzuk ere egiten zituzten erretzeari uzteko. 


Programa honen hasieran 6.139 pertsonek erabaki zuten Champix botika hartzea eta Osasun erakundea 734.000 euro inbertitu zituen botika hauek jendea laguntzeko. 


Pfizer enpresaren “Champix-a” beraz merkatutik kendu dute horaingoz gutxienez. 






https://www.diariodenavarra.es/noticias/navarra/2021/10/13/retiran-el-medicamento-champix-el-han-sido-tratados-13-000-navarros-2017-503825-300.html


https://www.noticiasdenavarra.com/actualidad/sociedad/2021/10/13/retiran-lotes-medicamento-champix-debido/1190010.html


https://www.redaccionmedica.com/secciones/neumologia/-se-puede-dejar-de-fumar-con-otras-terapias-igual-de-eficaces-que-champix--3498


https://www.consalud.es/ecsalud/internacional/pfizer-retira-lotes-champix-presencia-carcinogenos_102373_102.html


BLANCA ETXARRI

KAPITALISMO ARDURATU BAT EGONGO BAZEN…


Kapitalismoak izaki bizidunei onurak ekarri dizkio, baina gehienetan ez da kontzientzia askorekin praktikatu. Honek zer esan nahi du; gehienetan bai enpresek bai enpresaburuek irabaziak edukitzeaz arduratzen direla soilik, eta langileetaz, ingurumenaz... gutxi arduratzen direla.  Hari beretik, enpresa bateko enpresaburuetan pentsatzerakoan, ego askoko liderrean, dirua bakarrik axola zaiona, eta botereak motibatzen duenaz burura etortzen zaigu. 




Horrela azaltzen digu, kapitalismo kontsentsuaren sortzaileetako bat, Raj Sidodia, irakasle indiarrak. Enpresa baten barruan enpresa arduratsu batean bilakatzeko eredu desberdinak praktikan jarri daitezkela azaltzen digu berak. 


Enpresa bakoitzak bere helburuak izan behar ditu, eta helburu hauek berak izango dira enpresaren kalitatea hobetuko dutenak. 


Lehenik eta behin, enpresaburu baten helburua ezin da bakarrik irabaziak lortzea izan, izan ere, oso garrantzitsua da enpresaburuek martxan jarritako jarduerak, influentzia positibo bat eragitea planetan.  Adibidez, praktikan jarri dezakete: Produktuen kaxak material ekologikoekin eginak egotea, edo adibidez, enpresaren irabazien zati bat GKE batean inbertitzea... . Azken finean aldaketa positiboak bultzatzen dituelako, bai langileek bai bezoroek enpresa honetan inbertitu nahi izatea eragingo du. 


Bigarrenik, enpresek balore bat izan beharko lukete. Enpresa baten balorea (Taldea) baldin bada, langileek motibatuta lan egingo dute, enpresa horren proiektuen barne daudela sentituko direlako. Aldiz, bakoitzak bere kabuz lan egiten badu, enpresa horretan egiten duten lana aitortua ez dela pentsatuko dute. Hari beretik, enpresaburuek lan talde osoarenak diren arrakastak partekatu beharko lituzkete.


Hirugarrenik, enpresetan enpresaburuek oso rol garrantzitsua dute, eta erreferentzia gisa dira langile guztientzako. Hori dela eta, liderrek bere langileetaz arduratzen direla erakutsi beharko lukete. Izan ere langilerik gabe, lanak ezingo luke aurrera egin, beraz taldeaz arduratzea ezinbestekoa da, baina baita langileak zainduak sentituko direlako eta haien lan kalitatea  enprearen barruan askoz ere emankorragoa izango delako ere.


Azkenik, enpresaren barruan dagoen estresa murriztu beharko lukete enpresaburuek. Ez da ona langileek lan pila bat edukitzea ezta ere lanik ez edukitzea, baina erdiko puntu bat bilatu beharko lukete lider hauek. Raj Sisodiak kontatzen digu, urtero estresarengatik Txinan 600.000 langile hiltzen direla eta EB aldiz, 150.000. 


Esandako guztia laburbilduz, biztanleak gehienetan pentsatzen dute kapitalismo kontsentsua praktikatzen duten enpresek ez dutela hainbesteko irabazirik edukitzen. Aldiz, Raj Sisodiak ikertutako zenbait enpresetan, helburu hauek praktikatuz azkarrako hazi direla,  bezero fidelagoak dituztela, ez dutela dirurik gastatzen publizitatean eta langileen leialtasuna eta konpromisoa askoz ere handiagoa dela ikusi du.


LOREA BASTIDA

2021(e)ko azaroaren 3(a), asteazkena

APPLE

 Denok dakigun bezala, Apple markak azken urte hauetan izugarrizko arrakasta izan du. Marka historikoa hautsi du, bilioi bat dolarreko muga gaindituz, aurretik beste enpresak lortu ez dutena. Baina hala ere, enpresa honek oso une zailak igaro ditu. 


Konpainia 1987ko maiatzaren 1ean iritsi zen punturik altuenera, Steve Jobsek bere agurra iragarri eta bi urtera. Hortik aurrera fabrikazioarekin segitu zuten eta esperientziarik ez zuen negozio-arlo berrien alde egin zuten (bideo-jokoen alde) baina bertan porrot egin zuten.


1997ko uztailaren lehen egunean akzioek 13,19 dolarretan itxi zuten Wall Streeteko kotizazioa. Gutxi gora behera aurreko 10 urteetan baino % 84 gutxiago. Steve Jobsek konpainia utzi zuenetik izan duen baliorik baxuena zen. Gil Ameliok (Appleko zuzendari exekutiboak)  erabaki bat hartu behar izan zuen. 400 milioi dolar ordaindu zituen Jobs itzultzeko eta Apple porrotetik ateratzeko. 


Jobs itzuli zenean, egin zuen gauzetako bat publizitate-kanpaina batean 100 milioi dolar inbertitzea izan zen, egun batean Appleren jarraitzaile izan zirenek berriz ere bertan inbertitu zezaten. Gainera, pertsonek beren potentziala garatu ahal izateko produktuak sortzea erabaki zuen, berrikuntzagatik, erabiltzeko erraztasunagatik eta diseinuagatik nabarmenduko ziren produktuak. Zalantzarik gabe, bi erabakiak guztiz egokiak izan ziren.


Hilabete gutxi batzutan Apple buelta ematen hasi zen. 1998an, Jonathan Ive diseinatzailearen eskutik iMac koloretsua iritsi zen eta, berarekin batera, konpainiaren urrezko aroaren hasiera. 2000 eta 2010 arteko hamarkadak Jobs ameslari bat erakutsi zuen, marketin modernoaren jeinu bat, hiru merkatu izugarri errentagarri irauli zituena: musika digitala, iPodarekin; telefonia mugikorra, iPhonearekin; eta informatika, iPadarekin.


Jobs, 2011 ko urriaren 5ean hil zenean, etorkizunari buruzko zalantzak azaldu ziren konpainian eta plangintza bat egin zuten berriro. Orain konpainia Jobs-en laguntzarik gabe aurrera doa eta produktu handia egiten jarraitzen dute. Baina hala ere nabari da bezeroeri eta merkatuari harritzeko gaitasunaren zati galdu dutela.


IRATI ARRUABARRENA


ESG

ESG-a erabakiak hartzen laguntzen duen erakunnde bat da, eta konpainien etorkizun finantzarioan esku hartzen du hau errazteko. Bezeroen harremanak kudeatzeko eta negozio-prozesuakaurrera eramateko munduko bost eragilerik handienetako bat da.Urte asko eramaten dituzte beraien negozioetako jarduera guztietan era globalean hobetzeko modu berriak bilatzen eta berritzen. Lehen, Atentok pertsonengan arreta gehiago jartzen zuen, eta orain arreta hori ingurumenera, zibersegurtasunera, datuen babesera eta bezero eta saltzaileetara zabaldu du, dirua edo kapitala ahaztu gabe.


LIDE Argentina

Atento estrategian gehien nabaramendu dituen alderdiak ingurumen inpaktua eta aniztasun eta ekitate konpromisoa dira. Era berean, etika korporatiboa, auditoriak, araudiak betetzea, datuen babesa edo eragiketen gardentasuna ziurtatzea bezalako praktikak ere jorratzen lantzen.Horregatik, helburu batzuk ezarri ditu hondakinen kudeaketa hobetzeko, energiaren eraginkortasuna hobetzeko, ekonomia zirkularra sortzeko eta karbono neutroak izateko hemendik hamar urteetara. Helburu horiek, neurgarriak eta benetakoak, bat datoz konpainiak ingurumenean benetako inpaktua sortzeko duen filosofiarekin, hau da, betegarriak direla.


CO2-aren aztarna murrizteko hartu diren neurrietako batzuk teknologien erabilerari oso lotuta daude, adibidez, hodeia. Horrek telelana ere erraztu du, CO2 murrizteko orduan laguntza handia baita, langileek horrela ez dutelako kutsatzen lanera joaterako orduan garraioao erabiltzen dutenean.


ESG-aren Atento konpromisoa urtero berritzen jarraituko da, orain arte egin duen bezala, eta berdintasunari, giza eskubideei eta ingurumen-helburu globalei laguntzeko modu berriak bilatzen jarraituko dute.


KATIXA ARRIETA


REPSOLEN ONDORIO EKONOMIKOAK:

 REPSOLEN ONDORIO EKONOMIKOAK:


Repsolek 3.816 milioi euroko galerak izan zituen 2019an, konpainiaren orientazio estrategiko berriaren oinarriak ezartzeko egindako doikuntzen ondorioz, 2050ean zero isurien helburu gisa ezarri dena.

Emaitzak 2018an lortutako 2.341 milioiekin alderatzen du, eta, funtsean, aktibo batzuen kontabilitate-balioan 4.849 milioiko zuzenketa islatzen du, Parisko Akordioaren helburu klimatikoekin bat datozen petrolioaren eta gasaren prezioen agertoki berriak bere gain hartu ondoren egina. 

Hornidura horiei 837 gehitu behar zaizkie, Sinopec txinatarrak Talisman bere partaide kanadarrari egindako erreklamazio batzuek kontuetan izan dezaketen eraginari aurre egiteko.


AMAIUR ARANBURU

(Am) OCU erakundeak ohartarazi du energiaren igoerak 854 euroko gainkostua ekarriko diela familiei urtean

 (Am) OCU erakundeak ohartarazi du energiaren igoerak 854 euroko gainkostua ekarriko diela familiei urtean



kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Erakundeak ohartarazi du energiaren prezioaren gorakadak eragin handi izango duela familien ekonomietan, eta 854 euroko gainkostua izango duela urtean.

Bestalde, argindarren igoeraren gastu gehigarria 261 eurokoa da, 4,6kw-eko potzentzia kontratatu eta urtean 3500kwh-ko kontsumoa duen batez besteko etxe batentzat; izan ere, 2020an 675 euro ordaintzetik 936 euro ordaintzera pasatuko da egungo prezioek bere horretan jarraitzen badute. Kasu horretan, OCUren kalkukuen arabera, urtean 189 euroko gainkostua izango du urtean 9000kwh kontsumitzen dituen batez besteko etxe batek, butanoari gehitzen baitzaio, eta produktu hori %33 handitu da azken 12 hilabeteetan.


ep archivo   una factura del consumo de luz


Economía.- (AM)OCU advierte de que la subida de la energía supondrá un sobrecoste al año para las familias de 854 euros (bolsamania.com)


ASIER ARANBURU

ESTATUAK GUTXIAGO INBERTITUKO DU HEGO EH-an 2022-an

 ESTATUAK GUTXIAGO INBERTITUKO DU HEGO EH-an 2022-an


Espainiako gobernuak, 1407 milioi euroko kupoa aurreikusi du eta aurrekontuen proiektua tramitatzeko egutegia zehaztu dute kongresuan.

2021 eko dayuekin konparatua, Espainiako gobernuak gutxiago inbertituko du datorren urtean Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan. EAE-k 489,56 milioi euro jasoko duela adierazten du estatuko lege proiektuak, guztira 2021-ean baino 59,12 milioi gutxiago, hau da, %10,77 gutxiago.

Gainera, Espainiako gobernuak, 1407 milioi euroko kupoa aurreikusi du lehen aipatu dudan bezala, baina behin-behinekoa da oraindik Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak ez dutelako zehaztu datozen bost urteetarako zenbatekoa izango den.


Nere ustez Estatuak bakoitzaren beharren arabera inbertitu beharko luke eta hurrengo urtean inbertituko denarekin nahikoa baldin bada ondo ikusten dut, ordea, ez baldin bada nahikoa oso gaizki ikusten dut bakoitzak bere beharrak edo egitekoak ordaindu behar dituelako eta diru hori beharrezkoa baldin nada ondo legoke ditu kantitate hori mantentzea.


ASIER ALMEIDA