Brexit-a Erresuma Batuak Europar Batasunetik irteteko eginiko erreferenduma izan zen, baita Ipar Irlandan ere. Bi lekuetan Europar Batasunetik ateratzeko alde zeuden alderdi politiko eta hiritarrak zeuden, 1973an EB-ra elkartu zirenetik.
1975ean Erresuma Batuan, Europar Ekonomia Erkidegoan mantendu edo ateratzearen inkesta bat egin zen, eta mantentzeko aldeko aukerak irabazi zuen. 2016ko ekainaren 23an, berriz, erreferenduma egin zen, Erresuma Batua Europar Batasun barruan mantendu edo atera galdetzen zuena, eta gehiengo handi batek ateratzeko botoa eman zuen.
Baina zer-nolako ondorioak izango ditu Brexit-ak ekonomian?
Euskal ekonomian eraginik handiena eta azkarrena, hemendik inportatutako produktuak automatikoki garestitu izana da, handik datorkigun turismoak ere eragin berbera jaso du. Aldiz, inportazioentzat libraren debaluazioa mesedegarri izan da merkeago erosi daitezkelako britaniar produktuak; edo Britania Handira joatea merkeago delako orain, Londresera asteburu pasa joatea %15 merkeagoa da Brexita ezarri denetik.
Erresuma Batua euskal ekonomiaren laugarren bezeroa da, eta industriari oso lotuta dago. Brexitaren eraginez muga zergak agertu litezkeen berriro eta eragina izango du. Hemengo 500 enpresa iguru harremanetan daude Britania Hadiarekin eta 50etik gora dira bertan era batera edo bestera inplantazioak dituzte. Librak balioa galdu du etengabe euroaren aurrean eta aurrez esan dudan bezala, garestitu egin dira salmentak hori dela eta.
Industrian ez ezik beste arlo batzuetan ere ezinegona egon da, hala nola, ardogintza, nekazaritza eta arrantzan, berriro ere, esaterako, arrantza kuotak agertu zitezkeelako.
2017(e)ko otsailaren 19(a), igandea
Zergen igoerak tabako, freskagarri eta alkoholan duen eragina
2017.urtea ondo hasteko, zergen igoera askoren artean, hauetako bat tabako, freskagarri eta alkoholaren zergen igoera izan dugu. Erosleek zer-nolako eragina izango duen beraien boltsikoetan galdetzen dute, alde guztietan iritzi ezberdinak adituz.
TABAKOA:
Sektore hau, azken igoeratik hona, beti egon da bigarren igoera baten zain, eta jada iritsi da. Gobernuak erabakitako igoeraren eragin handiena, oinarrizko prezio baten azpitik saltzen duten dendatan nabaritu da; Espainian 3,92€-tan dago jarrita. Europaren gomendioak jarraituz zergak igoz lortu dute tabakoaren sektorean aldaketa bat egitea. Zenbatekoa den aldaketa hau? %2,5eko igoera zigarro industrialetan, eta %6,8ko igoera liatzeko tabakoan, eta, nola ez, kontsumidoreei zuzenduriko aldaketa da honako hau.
Tabakoaren sektoreko hainbat iturrik onartu dutenez, igoera handiena jasango duen produktua liatzeko tabakoa izango da, kontsumidore gehiago dituelako. Gutxi gora-behera, kalkulatu dutenez, igoera 30 gramoko 15 zentimo izango dira.
FRESKAGARRIAK:
Freskagarrietan adibide bezala jarri dezakegun marka ezagunena Coca-Cola izan da. OMS-ek gorputzarentzat kaltegarriak diren edarien zergak igotzea gomendatu du (%20-a kasu honetan), horrela haurren gizentasuna gutxitu dadin. Baina edari azukreztatu hauetan bakarrik aurkituko dugu igoera, izan ere, garagardoa, ardoa edota beste alkohol gutxiko edarietan ez du eraginik izango.
ALKOHOLA:
Beste sektore honetan igoera handiena %15-eko alkohola baino gehiago duten edarietan aurki dezakegu. Alkoholaren igoera 0,38€-koa izango da litro bakoitzeko. Graduazio altuagoko edariak, berriz, 0,64€-ko igoera jasango dute. Kanarietan ere igoera izango da, %5-ekoa zehazki: lehenengo edari mota 0,30€ igoz eta bigarrena, aldiz, 0,50€. Igoera hauen ondoren edari guztiei %21-eko BEZa aplikatu behar zaie beraien bukaerako prezioa jakin ahal izateko.
Hau dena gobernuak bere 8milioietako zorra ordaindu ahal izteko egin da, noski beti herritarren boltsikotik ateraz. Horrez gain, helburuetako bat "Comisión Europea"k ezarritako Deficit-aren gutxiengo maila eta Bruselasi gainditzea dira.

Sexismoa nonahi
Data hauetan, ohikoa da inauterietako festetan jantziko dugun mozorroari buruz hitz egitea, eta are gehiago dendetara mozorro bila joatea. Izan ere, duela hamabost urte inguru mozorroak etxeko jantziekin egiten ziren normalean, gaur egun ordea, ohikoagoa da mozorro dendetara edo denda txinatarretara jotzea, kapitalismoaren eta bizi kalitate mailaren gorakadarengatik, agian.
Lehen, eguneroko arropak etxean utzi, aurpegia estali eta beste rol bat hartzen zen, gaur egun mozorroak diruz erosten dira, eta ezkutatu baino gehiago, agerian uzten dute zerbait: sexismoa.
Gero eta nabariagoa da genero bereizketa; gorputz guztia estaltzen duen mediku jantzia mutilarentzat eta gona motza eta eskotea duen erizain jantzia neskarentzat.
Hau gutxi balitz, sexismoa askoz gazteagoak direnenganaino ere hedatu da. Sareetan polemika sortu duen argazki batean ikus dezakegu “enferma sexy” ipintzen duen mozorroa, 4-6 urteko haurrentzat. Haurren hipersexualizazioa eragiteaz gain, mezu garbi bat transmititzen die neskei: izan ederrak uneoro, mutilen desio heterosexualarentzat, noski.
Arazo orokorrera itzuliz, atera dezakegun ondorioetako bat honakoa da: mozorroek gure gizartea binarismoan gero eta gehiago hondoratzea eragiten digutela. Hau da, jantzi hauek patriarkatuak inposatzen dituen rolak gehiago sostengatzen ditu: emakumeak gero eta emakumeago izatea eta gizonak gero eta gizonagoak. Emakumea edo gizona, ez dago aukera gehiago, eta ez duzu zuk aukeratuko, biologiak egingo du.
Arazo hauen konponbide posible bat genero inguruko prestakuntza da. Bai publizitate agentzietan, baina baita kontsumitzailearentzat. Eskoletan egin behar da indar gehien, haurren pentsamoldea malguagoa delako, eta ikasketa prozesua maila handi batean bertan hasten delako. Kontsumitzaileak era berean badu zeregina: boikota. Gainera, horrelako egoerak partekatzea ere ongi dator: lanean, etxean, lagunartean, sare sozialetan… Kritika oro da ongi etorria.
2017(e)ko otsailaren 1(a), asteazkena
Enpresa batzuen iruzurkeriak
Blog hau idaztera bultzatu nauena hurrengo
lerroetan azalduko dudan bidegabekeria izan da: Aurten, urte berria ospatzeko urtezahar-gauan
lagunartean ateratzeko asmoa genuen eta, horretarako, aldez aurretik enpresa
batek antolatutako festa batera joatea erabaki genuen. Aukeren artean egokiena
iruditu zitzaiguna hartu genuen eta sarrerak eskuratu ostean, festa beste areto
batera eramango zutela jakinarazi ziguten. Ezer jakin aurretik, arraroa egin
zitzaigun aldaketa ospakizunaren datarekiko gertutasuna kontuan izanik eta,
azkenean, arazo administratiboak zirela eta, festa bertan behera utziko zutela esan
ziguten azkeneko orduan.
Denok oso desengainatuak sentitu ginen, batez ere
ilusioa kendu zigutelako; gainera, aintzat hartu behar da gau dibertigarri bat
izango zena zapuzteaz gain, dirua bueltatuko ote ziguten ezjakintasunarekin
utzi gintuztela, eta ez genuela gau berezi horretaz pentsatutakoa bezainbeste
gozatu. Bestalde, okerrena ez zen sarrera erosteagatik ordaindutako dirua izan
(aste pare batera bueltatu zigutena), baizik eta festara joan ahal izateko
beste produktuetan gastatutakoa “galdu” izana; izan ere, beharrezkoa zen
bertara dotore joatea, beraz, une berezietarako arropa erosten eta beste hainbat
gauzatan diru gehiago inbertitu behar izan genuen ezertarako.
Azaldutako kasua ez bada ere, adibide horrekin antzeko
gertaera batzuk etorri zaizkit gogora. Azkenaldian, urtero entzun ohi dugu
ikas-bidaia egitera doazen ehunka ikasle joan ahal izan gabe geratzen direla, dena
ordaindu eta gero, azkeneko orduan bidaia egiteko interneten kontratatutako
enpresek bertan behera uzten dutelako. Penagarria iruditzen zait gazteon
esperientziarik ezaz edo adingabetasunaz aprobetxatzen diren “enpresa” horien
jarduna; izan ere, horrelako iruzurren arduradunek milaka euro
sakelaratu ondoren, ez dute bizi diren seinalerik ematen gazteei txandrioa egin
eta gero. Beraz, selektibitatea amaitu ostean, ikasleek haien bizitzako bidaia
modurik okerrenean zapuztuta ikusten dute azpikeria batengatik.
Energiaren beharra
Azken urteotan energia fosilen kontsumoaren igoera nabaria izan da, gure ingurura begiratze abakarrik dago, gure eguneroko objektu gehienek nolabaiteko energia kontsumitzen dute.
Energia elektrikoa nahiz eta oso kontuan ez hartu ikus dezakegu pentsatzen genuen baino objetu gehiagoetan dagoela izkutaturik, adibidez janarian egunero kontsumitzen dugu, eta ez gara konturatzen zenbat energia behar den ekoizteko.
![]() |
Adibide moduan jar dezagun egunero jan dezakegun zerbait gailetak. Gailetak ekoizeko adibidez dituen osagaietan bakarrik dituen osagai gehiengoak nolabaiteko energia elektrikoa behar eduki dute, hirinan adibidez, garai batean erroten funtzionamendurako energia hidraulikoz ornitzen zen, hauek martxan jartzeko ibaien berezko maldari aprobetxua ateraz "poleen" mekanismoa erabiltzen zuten, hinolako energia elektrikoren beharrik gabe, baina gaur egungo makina modernoek energia elektrikoaren beharra dute, gainera enrgia berrabilgarriak erabili beharrean energia fosilekin funtzionatzen dute.
Energiarekiko dugun beharra gutxitzea lortzen ez badugu, gure energia fosilen erreserba guztiak amaituko ditugu, hori dela eta has gaitezen energia berabilgarriak erabiltzen.
2017(e)ko urtarrilaren 31(a), asteartea
PEMEX ENPRESAREN MONOPOLIOA
PEMEX ENPRESAREN MONOPOLIOA
Mexikok, petroleo empresa bat duaka zein herrialde
horretako empresa monopolista dena. Ondorioz, irabazi asko eduki izan ditu
empresa monopolista askoren antzera. Gainera, enpresa honek (Pemex) esportazioak eta petroleoaren produkzioen
deribatuak saltzen zituen.
Gaur
egun arte botere handia izandako empresa izan da, baino arazotxo bat sortu
zitzaien, petroleo eskasia izan zuten. Beste herrialdeekin konparatuz gero,
petroleo gutxiago lortzen zeuden, eta konponbide bakarra, prezioa igotzea izan zen. Aldaketa hauen ondorioz, enpresak galera
handiak izan zituen, eta kontsumidorearen situazioa okertuz.
Jendea
gasolina eta diesel ezin erosiz daude gehiegizko precio baten truko. Behartuak
ikusi dira petroleoaren beharra duten aparatu tekonologiko guztiak alde batera
uztea. Beste aldetik, garraio publikoan eragin handi izan du. Hauek ezin dutelako
tarifa berdinak edukitzen segituz, horrela tentsioa sortuz gizartean.
Kanpoko
beste enpresekin konparatuz gero, kanpoko enpresen prezioak baxuagoak dira. Prezio diferentziagatik,
atzerriko beste herrialdeetara saltzeak sortu du, non kantitate txiki bat uzten
da beraien herrialdearentzako.
Eginkizun
hauen ondorioz, Mexikok izandako prezioak gora egin dute pretoleoaren
deribauetan batez ere. Aldi berean, egoera txar honek petroleoaren deribatu batzuk inportatu
behar izanak sortu du, bertako herrialdean saltzen den prezioan baino nahiko
baxuago salduz.
Gaur
egun, Mexikok oso zaila duaka petroleoa aurkitzea. Horretarako
inbertsio handiak behar dira estuarengandik ordainduak, produkzio nibel berberak izateko. Bestetik,
teknologia eskasia eta sektore energetikoaren erreformengatik extrakzioak geroz
eta zailagoak izateak ekartzen du.
Pemex,
kanpotarrekin konpetitzeko nahian, beraein prezioak asko jeitsi dituzt. Baino gaizki atera zaie . Behartua ikusi
dira petroleoaren deribatuak berrerosteak prezioa oso altu batean. Prezio erreferentzia
faltaren ondorioz, gizarte mexikarra ondorio hauek sufritu behar dituzte.
Ondo
ikusi den bezala, empresa monopolistak garrantzi asko daukate merkatuan. Hau
“Efecto Pasillo”-a deitzen dana ekartzen du, lehenengo pieza botaz gero ondoren
konektatuta dauden beste piezak erortzen joango dira, Pemex enpresan gertatu
den bezala. Petroleo eskasiaren ondorioz , prezioak igo ziren eta prezio igoerarengatik
gizartea behartuak ikusi da petroleoa behar duten apartuak alde betera uztera. Ondoren, alde batean utzitako aparatuen merkatua ere bera egingo du… Horregatik dira hain garrantzitsuak enpresak monopolistak gure munduan.
https://ygovea.wordpress.com/2012/11/01/el-costo-social-del-monopolio-de-pemex/
2017(e)ko urtarrilaren 23(a), astelehena
ABIADURA HANDIKO TRENA
Merezi al du mendietan eginiko txikizioak, merezi al du egindako inbertsio guztiak, merezi al du egindako guztiak helmugara lehenago iristeko soilik egin bada?
Gai gatazkatsua da "euskal Y" trenbidearen gaia, aldekoak eta kontrakoak ados jartzen ez direlako gehienbat. Duela asko hasi ziren lanak, baina inork ez daki noiz bukatuko diren lan hauek. Agintarien ustez proiektua bideragarria da, baina egindako inbertsioak amortizatzeko adina jende ibiliko al da tren honetan? batek baino gehiago pentsatuko zuen horretarako askoz hobe dela Autobus Magikoaren erritmoan mugitzea. Baina bromak alde batera utzita, gastu guzti hauek euskaldunoi urtez urte kobratuko zaizkie. Inbertsio guzti hauek ordea, gutxi batzuk erabiliko dituzte, ez da eta ohikoa egunero trenez horrelako distantziak egitea. Hala ere lanak aurrera doaz eta pixkanaka pixkanaka ohikoa bihurtzen ari da gure mendietan izugarrizko zubi eta tunel luzeak ikustea.
Garraiobide merkea ere izango dela kalkulatu da. Renfek Madril eta Segovia arteko Intercity zerbitzurako ezarritako prezioen oso antzekoak izango ditu, Euskal Y-aren ardura duen enpresak adierazi duenez. Hau da, enpresa horren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburu batetik bestera joateko txartelak 2011. urtean 9 euro balioko zukeen gutxi gorabehera (50 bidaiako bonua erosiz gero, bidaia bakoitzeko gutxi gorabehera 4 euro); RENFEk 2014an Madril-Segovia tarterako emandako prezioak hartuz gero, berriz, Intercity txartelaren prezioa 12,70 euro litzateke (betiere, turista klasean, hau da, merkeenean), eta 50 bidaiako abonamendurik ez dago Intercity zerbitzurako(Alvia zerbitzurako, 50 bidaiako abonamenduarekin prezioa 5 euro litzateke bidaiako)
Prezioei erreparatuz gero aldaketak ez dira oso handiak, beraz, nire iritziz, proiektu hau ez da errentagarria, ez gure poltsikoarentzat ez eta gure mendientzat.
Gai gatazkatsua da "euskal Y" trenbidearen gaia, aldekoak eta kontrakoak ados jartzen ez direlako gehienbat. Duela asko hasi ziren lanak, baina inork ez daki noiz bukatuko diren lan hauek. Agintarien ustez proiektua bideragarria da, baina egindako inbertsioak amortizatzeko adina jende ibiliko al da tren honetan? batek baino gehiago pentsatuko zuen horretarako askoz hobe dela Autobus Magikoaren erritmoan mugitzea. Baina bromak alde batera utzita, gastu guzti hauek euskaldunoi urtez urte kobratuko zaizkie. Inbertsio guzti hauek ordea, gutxi batzuk erabiliko dituzte, ez da eta ohikoa egunero trenez horrelako distantziak egitea. Hala ere lanak aurrera doaz eta pixkanaka pixkanaka ohikoa bihurtzen ari da gure mendietan izugarrizko zubi eta tunel luzeak ikustea.
| Landa eremuko paisaia eraldatzen ari dira lanak |
Prezioei erreparatuz gero aldaketak ez dira oso handiak, beraz, nire iritziz, proiektu hau ez da errentagarria, ez gure poltsikoarentzat ez eta gure mendientzat.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)